(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Holanda, Errumania, Austria, Erresuma Batua eta Nafarroako Lanbide Heziketako ordezkariak ‘Junior Job Coach’ proiektuan ari dira
larunbata, 2017.eko azaroak 11


Lanbide heziketan eskola-porrota gutxitzea bilatzen du proiektuak


Proiektu parte-hartzaileak Hezkuntza departamentuan. ( irudia handitu )

Nafarroan egin dute ‘Junior Job Coach’ proiektuaren hirugarren bilera. Hezkuntza departamentuko Lanbide Heziketako Zerbitzuarekin batera ari dira Holanda, Errumania, Austria eta Erresuma Batuko lanbide heziketako kideak. Asmoa da praktika bidezko ikasketa prozesua hobetzea, ikasleek ez ditzaten ikasketak utzi egindako hautuarekin ez direlako identifikatzen. Horretarako ‘Junior Job Coach’ baten irudia sustatu nahi dute, ikasleen aholkulari gisa aritzeko, enpresetara lehenengoz praktikak egitera doazen ikasleekin.

‘Junior Job Coach’ proiektua ERASMUS+KA2 programaren baita, eratu da, lanbide heziketaren bikaintasuna bilatzen duen programa. Hala, lanbide heziketan ardura duten hainbat herrialdeetako kideak ados jarri dira eskola-porrota gutxitzeko eta horretarako hiru tresna sortzeko proiektua abiarazi dute. Ikasleei lan-esperientzia hobeak eskaini ahal izatea eta enplegu-emaileek prestakuntza egokiena duten aprendizak aurkitzea bilatzen da. Hezkuntza departamentuan ostegun eta ostiralean izan den hirugarren lan-bileran proiektu-bazkideek definititu duten gaitasun esparrua aztertu, hezkuntza programari egindako ekarpenak errebisatu eta enplegu-emaileentzako tresna zehazteko lanak adostu dira.

Hiru produktu

Gaitasun-esparrua sortzetik hasi dira lanean herrialde parte-hartzaileak: begirale batek lanpostuan izan beharko lituzkeen gaitasunak identifikatu eta deskribatzetik. Herrialde bakoitza bere lan-esperientzietatik abiatu da coachingaren estandar europarrak lantzeko. Sortuko den protokoloak zehaztuko ditu gaitasun-eremuak eta begiralearen aurrerapen-aldiak. Era horretan, beharrezko trebakuntzak hobeto ulertzen eta lortzen lagunduko zaio ikasleari, bere ikasketa prozesuan arrakasta izan dezan. Egindako hautuarekin identifika dadila bilatzen da.

Bigarren urratsa izango da Begiraleen Trebakuntza Programa garatzea. Formazio teoriko eta praktikoa modu egokian lortu duten ikasleei zuzenduta legoke, praktika amaitu duten edo aprendiz ari diren ikasleei. Formazio programa tallerren bidez garatuko da coachingarekin lotutako ezaugarriak eta gaitasunak ikasteko eta, era horretan, enpresetako praktikaldira lehenengoz doazen ikasleak egoki aholkatu ahal izateko. Identifikazio faltagatik ikasketak utzi ditzaten saihestea da lortu nahi dena.

Azkenik, proiektu transnazional honek enplegatzaileentzat tresna egokien gida sortuko du. Gidak jasoko ditu aprendiz eta begiraleen parekatzea antolatzeko material lagungarria eta formaziorako materiala. Edukia tallerretan aurkeztuko da eta enplegatzaileentzat pertsonalizatuko da.

Junior Job Coach

proiektuan parte hartzen ari diren lanbide heziketa zentroak honakoak dira:

  • Roc Midden Netherland, Holanda
  • CPIP – Centre for promoting Lifelong Learning, Errumania
  • BFI, Austria
  • Cambridge Regional College, Erresuma Batua
  • Departamento de Educación, Nafarroako Gobernua

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa