(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kalitatezko enplegua, arreta mendeko pertsonei eta desgaituei, laguntza familiari eta gizarteratzea hobetzea dira Eskubide Sozialetako Departamentuaren aurrekontuaren ardatzak 2018rako astelehena, 2017.eko azaroak 13


2018. urtearen aldean % 4,9ko hazkundea izanda, % 30,3ko igoera gertatu da legealdi honetan. Horrek erakusten du Nafarroako aldaketa politikoaren gizarte-lehentasuna


Transcripción textual del video

Kalitatezko enplegua sortzea, mendeko pertsonei eta desgaituei arreta, familiei laguntza ematea eta gizarteratzea hobetzea dira Eskubide Sozialetako Departamentuak 2018rako duen aurrekontuaren ardatzak. Horrela, iazkoaren aldean 20,5 milioi eurotan handitu da, % 4,9 gehiago. Legealdiaren hasieratik % 30,3koa izan da igoera.

industria

Industriako langileak.

Kalitatezko enplegua sortzea, mendeko pertsonei eta desgaituei arreta, familiei laguntza ematea eta gizarteratzea hobetzea dira Eskubide Sozialetako Departamentuak 2018rako duen aurrekontuaren ardatzak. Horrela, iazkoaren aldean 20,5 milioi eurotan handitu da, % 4,9 gehiago. Legealdiaren hasieratik % 30,3koa izan da igoera.

Eskubide Sozialetako Departamentuan 2018rako egindako aurrekontu-hobekuntza Nafarroako Gobernuaren helburu estrategiko hauek bultzatzeko da:

- Kalitatezko enplegua sortzea, langabezia murriztea, langileen prestakuntza eta enplegagarritasuna hobetzea eta enpresei eta autonomoei laguntzea, haien lehiakortasuna eta ekintzailetza handitzeko.

- Prestazioak eta zerbitzuak indartzea, mendekotasun-egoeran dauden pertsonen, desgaitasunen bat edo gaixotasun mental bat duten pertsonen beharrizanak zuzen artatzeko.

- Familiari, Haurrei eta Nerabeei laguntzako III. Plan Integrala abian jartzea, gizarte-kohesioa eta aukera-berdintasuna bermatzeko jarduerekin, ahultasun-egoeran dauden adingabeen egoera prebenitzea eta artatzea; lan- eta familia-bizitza bateratzen laguntzea; gazteak etxetik joatea bultzatzea, baldintza egokietan, eta, azken batean, Nafarroako familien erabateko garapena bermatzea.

-Gizarte-alokairuan dagoen etxebizitza publikoa sustatzea, etxebizitza birgaitzea eta etxebizitza hutsen balioa nabarmentzea, horrela, Konstituzioak nafar guztiek etxebizitza izateko duten eskubidea aintzatesteko, aurrezki eta eraginkortasun energetikoa hobetzeko, eta pobrezia energetikoko egoerak murrizteko. Horrek guztiak, enplegu-sorkuntza garrantzitsua ekarriko du.

- Desberdintasunak murriztea eta Nafarroako gizarte- eta lurralde-kohesioa hobetzea, pobreziaren eta gizarte-bazterkeriaren aurka borrokatzen duten politiken bidez, eragin berezia haurren pobrezian egonda, eta enplegua lortzeko zailtasunik handienak dituzten taldeak gizarteratzeko eta laneratzeko neurriak bultzatzea.

Horregatik guztiagatik Eskubide Sozialetako Departamentuak 20,5 milioi euroko aurrekontuko igoera izango du 2018. urterako. Horrek, % 4,9ko igoera ekarri du 2017ko aurrekontuaren aldean. Aurrekontuaren igoera horrekin, Nafarroako Gobernuaren Eskubide Sozialetako politikak % 30,3ko igoera izan du legealdiaren hasieraren aldean, 2015ean 195,2 milioikoa izan zelako.

Enplegu-arloko jarduerak

Nafar Lansareren aurrekontua 1,3 milioitan handituko da 2018. urterako. Legealdi honetan, aurrekontuaren igoera 7,6 milioikoa izan da, beraz, 2015ean baino % 15,7 handiagoa. Horri esker, zenbait erronkari egingo dio aurre:

- Lehendabizi, Nafarroako Gobernuaren eta Nafarroako gizarte- eta enpresa-eragile nagusien artean enplegu-politika aktiboen arloan lortutako akordioa betetzea, etorkizuneko Nafarroako Enplegu Planaren barruan. Gaur adostutako Plana helburuetara eta jarduera-ildoetara mugatzen da, esparru hauetan: enplegua sortzea (ekintzailetza, ekonomia sozialaren garapena edo lehiakortasuna eta enpresa-garapena); biztanle aktiboen enplegagarritasunaren hobekuntza (laneko prestakuntza eta aktibatzea); taldeen laneratzea eta aukera-berdintasuna; eta enpleguaren kalitatea. Plan honen barruan, inbertsioa indartze aurreikusita dago, 2020an langabeziagatiko inbertsioa bikoizteko 2015. urtearen aldean, 887 eurotatik 1.670 eurotara igarotzeko.

Horrez gain, 2018. urtean inbertsio handia aurreikusita dago Iturrondo Ikastetxe Publikoan, enpleguaren eta prestakuntzaren arloetan zentro erreferentea bihur dadin. Enplegu-agentzia berri bat hartuko du Iruñeko eta Eskualdeko pertsonentzat, Errotxapeako, Yamaguchiko eta Zabalguneko agentzietako instalazioetan jardunez, Nafar Lansareren langileekin eta Estatuko Enplegu Zerbitzu Publikoko langileekin. Horrez gain, prestakuntza-jarduera mantenduko da Nafar Lansaren, baita bere Enpresen Agentzia ere, erakundeei eta Iruñeko Eskualdeko pertsonei zerbitzua ematen diena.

Hauek dira nabarmentzekoak diren beste elementu batzuk: jardunean diren langileen prestakuntza indartzea (% 190eko igoera), % 20 gehiago autonomoentzako laguntzetarako; % 14,47ko laguntza gizarte-ekonomiarako, 600.000 euroko partida berria iraupen luzeko langabe-programa baterako; % 100eko igoera egiaztatze profesionalerako aurrekonturako eta % 66,7ko igoera Energia Berriztagarrietako Prestakuntza Zentrorako (Cenifer). Era berean, enplegu inklusiborako lana indartu da, enplegua lortzeko zailtasunik handieneko pertsonak laneratzeko (desgaitasuna duten pertsonak, baztertzeko egoeran dauden pertsonak, iraupen luzeko langabeak, emakumeak, gazteak edo errenta bermatua jasotzen dutenak).

Arreta mendekotasunari

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Agentziak 2018an 187,7 milioi euroko aurrekontua izango du. Horrek, 8,4 milioiko igoera ekarriko du 2017. urtearen aldean, % 4,7 gehiago. Legealdi honetan zehar aurrekontuko igoera 24,2 milioikoa izango da, beraz, 2015ean baino % 14,8 gehiago. Horri esker, 2018an, hobekuntza nabarmena aurreikusita dago mendekotasuna artatzeko sistema osatzen duten zerbitzuetan artatutako pertsona kopuruan eta prestazioetan, 2017ko irailaren 1ean 3.330 pertsona gehiago artatzen zituena mendekotasun egoeran legealdiaren hasieran baino.

Nobedadeen artean nabarmentzen da mendeko pertsonen zaintzaile profesionalak kontratatzeko laguntza berria abian jartzeko. Neurri hori, guztiz garatuta dagoenean, 3.400 pertsona kontratatuentzat onuragarria izatea espero da.

Era berean, adinekoen esparruko gizarte-erakundeetarako baliabideak handitu egingo dira, haien lana funtsean autonomia pertsonala sustatzeko programen garatzea eta artatzea, eta adinekoak laguntzea izango dena.

Beste lan-ildoetako bat desgaitasuna duten pertsonentzako okupazio-zentroetan dauden plazak eta Helduak Babesteko Nafarroako Fundaziorako baliabideak handitzea, titulartasun publikokoak direnak, eta gaixotasun mentalen bat duten pertsonen esparruan lan egiten duena. Era berean, inbertsio handia egingo da Concepcion Benitez (Iruñean) kaleko eraikina egokitzeko, instalazioetan adimen-desgaitasuna duten pertsonentzako eguneko zentro bat jartzeko, eta Arreta Goiztiarreko zentroan. Horrek, egoitzen plaza kopurua handitzea ekarriko du adimen-desgaitasuna duten pertsonentzat. Aurrekontuaren igoera horri esker, soldata- eta lan-baldintzetan hobekuntzak egingo dira desgaitasuna artatzeko zentro guztietan.

Familiaren eta adingabeen esparruan familia, haurrak eta nerabeak artatzeko II. Plan Integralari ekingo zaio. Bestalde, adingabeak babesteko zerbitzuen hobekuntza ere aurreikusita dago, zenbait programetan 31 plaza gehiago eskainiz, autonomia sustatzeko programak hobetuz eta Lizarran, Tafallan eta Tuteran Haurrak eta Nerabeak Artatzeko Ekipamenduak (EAIA) % 50 handituz. Halaber, beste bat sortuko dute iparraldeko eta ipar-mendebaleko eremurako eta Iruñerrirako.

Gizarte Inklusio eta Babeseko zuzendari nagusiak 10,8 milioi euro aurrekontu handiagoa izango du 2018an, beraz, 2017an baino % 5,8 gehiago, eta legealdi hasieran baino % 55,9 gehiago. Baliabideen igoera horri esker, zenbait proiektu egingo dituzte 2018an, Nafarroako Gizarte Inklusioko Plan berriaren ezartzearen hasiera bezala. Asmoa da erabateko gizarte, lan, hezkuntza eta osasun integrazioa lortzeko populazio osoan, Foru Komunitatean gizarte eta lurralde kohesioa hobetuz.

2018ko ekitaldirako beste lan-ildo nagusietako bat oinarrizko gizarte-zerbitzuen lehen mailako arreta berrikustea eta indartzea izango da, % 16ko igoerarekin legealdi honen finantzazioaren gainean. Horrez gain, aurrekontuaren indartze horrek baliabide ekonomiko nahikoak ekartzeko aukera ekarriko du, Gizarte Inklusiorako eta Errenta Bermatuko eskubideak arautzen dituen azaroaren 11ko 15/2016 Foru Legean ezarritakoa betetzeko. Horrek, igoera handia ekarri du pertsona horien gizarteratzean eta laneratzean; baita gizarte-kohesioan ere.

Bestalde, aipatu behar da garapenerako nazioarteko lankidetza-programarekin zerikusia duten jarduera-multzorako aurrekontuaren hobekuntza (ia % 100aren igoera legealdi honetan). Bere helburua da garatzen ari diren herrialdeetako populazioaren bizi-baldintzak hobetzen laguntzea solidarioki, eta 2030 agendaren Garapen Iraunkorreko Helburuak lortzen laguntzea (Helburu orokorrak).

Etxebizitza politika

Etxebizitza politikari dagokionez, nabarmendu behar dira alokairu sozialeko etxebizitza sustatzearen, etxebizitza birgaitzearen eta programa berritzaileen bultzadaren arloan egindako jarduerak. 2018. urtean Nafarroako Gobernuaren alokairu sozialeko 524 etxebizitza sustatzeko planarekin jarraitzea eta errentan dauden etxebizitzak sustatzeari laguntzea sustatzaile partikularrek, 2015eko inbertsioa bikoiztuz. Era berean, laguntzen hobekuntzaren ondorioz, etxebizitza birgaitzeko proiektuen hazkunde esponentziala ekartzen ari den inbertsioaren igoerari aurre egingo zaio.

Gutxi gorabehera etxebizitza babestuetan edo Alokairuaren Poltsara atxikita dauden etxebizitzetan bizi diren 12.500 pertsona gutxi gorabehera, horietatik, 4.300 adingabeak direla. Pertsonei errentamendu merkeak eskaintzeko aurrekontuaren igoera 13.600.000 milioi eurokoa izan da urtean, 2015ean baino % 16,74 handiagoa. Kopuru hori, etxebizitza babestuko parkea handitzen den heinean handituko da. Era berean, Nasuvinsak hiri- eta landa-inguruneetan energia sortzeko garatuko duen LIFE Europako programari laguntza emango dio.

Errealitate Sozialaren Behatokiaren Zuzendaritza Nagusiaren aurrekontua % 37,9 handituko da 2017. urtearen aldean. Azterlanen eta plangintzaren esparruaren barruan, 2018. urtean etorkizuneko Etxebizitza Plana eta Desgaitasun Plana onartzeko lanak amaituko dira, eta eskatutako arau eta programen ebaluazioak egingo dira. Horrez gain, onartutako edo 2017. urtea amaitu aurretik onartuko diren planen jarraipena egingo da: Enpleguko Politika Aktiboak; Inklusio Sozialeko Plana eta Familiaren, Haurren eta Nerabeen II. Plana. Era berean, ERSISI proiektuaren bigarren fasea bultzatuko da, Altsasuko eta Tuterako eremuan 500 pertsona lanean hastea bilatzen duena.

Modernizazio-proiektuei dagokienez, Departamentuak estrategikotzat hartutako proiektu bat hasi du: Nafarroako Gizarte Informazioko Sistema Integratu -SIISNA- bat diseinatzea eta inplementatzea, Nafarroako gizarte-arretako bi mailetarako sistema teknologiko komun bat aplikatzeko, sistema interoperagarria, datu bakarreko printzipioa eta administrazio digitaleko eskaeren printzipioa bermatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
AnexoPresupuestoDerechosSociales.pdf
dep_der_soc_presu2018.pdf

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa