(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua abian jarri da Sareko liburutegi publiko guztietan


astelehena, 2017.eko azaroak 13


Hemendik aurrera liburutegi publikoetako erabiltzaileek benetako sarbidea izango dute Sareko bildumara


Azkoiengo liburutegia.

Nafarroakoa Gobernuaren Liburutegi Zerbitzuak liburutegi arteko mailegu-zerbitzu berri bat abian jartzea eta arautzea lortu du Nafarroako Liburutegi Publikoetan. Hemendik aurrera, liburutegi publikoen erabiltzaileek benetako sarbidea izango dute Sareko bildumara. Horrela, beste urrats bat emango da liburutegi guztien integrazioan, "liburutegi bakar baten" izaera errealitate bihurtzeko.

Zenbait liburutegik dagoeneko egiten zuten zerbitzu bat zenez, orain bakarrik hasiko da eskaintzen modu orokor eta antolatu batean, Liburutegi Zerbitzuaren barruan dauden liburutegi guztiek eskainiko dutelako. Horrez gain, hemendik gutxira, beste liburutegi batzuk sartuko dira, liburutegi publikoen sarean egon ez arren, zerbitzuan sartzeko borondatea adierazi dutenak.

Liburutegi arteko maileguak liburutegi baten bildumaren barruan ez egon arren, sistemaren beste liburutegi publiko batzuetan erabilgarri dauden agiriak jarri ditu erabiltzaileen eskura.

Nafarroako liburutegi publikoen helduen agiria duen edozein pertsonak eskatuta egingo da, eta katalogoan mailegagarri gisa ezarritako beste edozein agiria eskatu ahalko da. Edozein eskaera egin aurretik, erabiltzaileak ziurtatu beharko du dokumentua ez dagoela bere liburutegian.

Ez da mailegatuko liburutegien artean eskatzen duen liburutegiak dagoeneko duen dokumentua, erreferentziako obrak (entziklopediak, hiztegiak era abar); antzinako dokumentuak edo baliotsuak, kontserbazio eta ondare arrazoiengatik liburutegiak gorde behar dituenak, nobedadeak eta oposizioetako gaiak, edo liburutegi hornitzailean eskaera handia duten dokumentuak.

Interesa duen pertsonak esteka honetan kontsultatu ahalko du informazio guztia.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa