(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Nafarroak eskaintzen duen bizikidetza-eredua proposatu du Estatuaren egoeraren irtenbide gisa      asteartea, 2017.eko azaroak 14


Nafarroako Lehendakariak nabarmendu du Foru Komunitateko eredua dinamikoa dela eta etengabeko negoziazioan, erantzukizunean eta akordioaren bilaketan oinarritzen dela


Transcripción textual del video

Estatuak bizi duen egoera politikoaren aurrean, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroak eskaintzen duen bizikidetza-eredua defendatu du; izan ere, "eredu zaharkitua izan ordez, gaur inoiz baino gehiago erakusten du duen balioa, egungo foru-eredua dinamikoa baita, etengabeko negoziazioan eta akordio posiblearen bilaketan oinarritua".

Lehendakaria

Barkos Lehendakaria bere hitzaldian. ( irudia handitu )

Estatuak bizi duen egoera politikoaren aurrean, Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Nafarroak eskaintzen duen bizikidetza-eredua defendatu du; izan ere, "eredu zaharkitua izan ordez, gaur inoiz baino gehiago erakusten du duen balioa, egungo foru-eredua dinamikoa baita, etengabeko negoziazioan eta akordio posiblearen bilaketan oinarritua".

Barkosek ondorengoa baieztatu du: "ezbairik gabe, krisirik larriena bizi dugu Espainiako Estatuko egungo eredu politikoa osatu zenetik, eta ereduaren erabateko krisia da, Estatuaren beraren krisia".

Era horretan, "politikarik eza eta elkarrizketa falta" salatu ditu. Eta Nafarroako esperientzia kontuan hartuta, Lehendakariak ondorengoa proposatu du: "Espainiako Estatuarekin asimetrikoa den harreman-eredua, eskubideak gauzatzeak duen erantzukizuna bere gain hartzen duten komunitateekin ituna eginaz". "Ez dut emate xelebrerik edota arbitrariorik adierazten, baizik eta onartutako eskubideen baitan erantzukizunak banatzea", azaldu du. Eta hori guztia honako oinarrizko premisarekin; alegia, Nafarroak beti bete duela ekarpenetik egonkortasunera eta solidaritatera Estatu osoarekin".


Lehendakaria

Lehendakariak Nafarroako bizikidetza-eredua defendatu zuen Madrilen. ( irudia handitu )

Horrela adierazi du Barkosek Madrilgo Villa Magna Hotelean, Europa Press-en informazio-gosarietan zehar, gaur protagonista Nafarroako Lehendakaria izan baita.

Halaber, hitzaldian, Barkos Lehendakariak Nafarroak egun zeharkatzen duen unea azaldu du, eta adierazi du "krisia hasi zenetik politika aldetik denboraldirik egonkorrenean aurkitzen garela"; horrela, adierazle sozio-ekonomiko nagusiak labur-labur errepasatu ditu.

Modu horretan, nabarmendu du Nafarroa komunitate kaudimendunena dela, %3,2 hazi delako Estatuko batez bestekoaren gainetik, eta denborazkotasun-tasa Estatu osokoa baino 4 puntu gutxiagokoa dela.

Arlo sozialari dagokionean, itxaro-zerrendak murriztu direla gogoratu du, eta mendekotasunean artatutako pertsonen kopurua %40,9 gehitu dela. 22.000 pentsio LGSra parekatu dira, edo koordainketa farmazeutikoa bezalako aitzindari ez aktiboak aipatu ditu. "Nafarroako azpiegitura sozial nagusia osatzen duten errealitateak dira", eta horiek burutu ahal izateko, "beharrezkoa da aurrekontua diseinatzea eta horren araberako politika fiskalak egitea", nabarmendu du.

Etorkizunera begira, Barkosek aipatu ditu Nafarroak "optimismoarekin eta ilusioz" aurrean dituen lan-ildoak eta proiektuak; esate baterako, S3ren ezarpena, berrikuntzaren aldeko apustua edo Iruñaren eta Fráncfort-en artean hub berria abian jartzea, besteak beste.

Nafarroa Europar Batasunean

Era berean, Barkos Lehendakariak azpimarratu du "Nafarroa Europar Batasuneko erabaki estrategikoaren eskenatokietan kokatzeak duen garrantzia". Beraz, Euroeskualdearen barruan dauden sinergia guztiak indartzearen aldeko apustua egin du, eta Gobernuaren ordezkaritza Bruselan berriro irekitzeak duen garrantzia azpimarratu du. Ildo horretan, ondorengoa ziurtatu du: "handinahi handiagoa izatea Nafarroaren erabaki eta eragin eremua Bruselan aldarrikatzerakoan". Modu horretan, honako hau aurreratu du: "Nafarroako Gobernuak Europako instituzioak berritzeko eztabaidan egoteko beharrezko politika guztia burutuko du, Nafarroak ahalik eta eskumenik handiena izan dezan Bruselan".

Europar Batasunaren erronka estrategikoak

Nafarroako Lehendakariak, hitzaldia amaitzeko, haren ustez Europar Batasunak aurre egin beharreko erronka estrategiko nagusiak azaldu ditu; hain zuzen ere, Europak bizi duen krisi politikoari aurre egitea, enpleguaren eta soldata errealitatearen gaineko erronka, ahalegin fiskalaren eta politika fiskalen izena galtzea gainditzeko erronka, gure herrialdeetatik alde egiten duen talentua berreskuratzea, eta, azkenik, Europako azken erronka nagusi gisa, automatizazioa aipatu du Barkos Lehendakariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa