(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Enpleguak langabeko egindako inbertsioa % 90 inguru handituko da sei urtetan

asteartea, 2017.eko azaroak 14


Laparra lehendakariordeak CEN, CCOO, UGT eta CEPES sindikatuekin lortutako 2017-2020 Enpleguko Politika Aktiboei buruzko Akordioa aurkeztu du ehun gizarte eta ekonomia eragile baino gehiagoren aurrean


Laparra lehendakariordea, eta atzean, Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernández.

Laparra lehendakariordea, eta atzean, Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernández. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nafar Lansareren bidez, langabeko aurrekontua bikoiztuko du sei urteetan, 2015eko 887tik 2020ko 1.670era, Laparra lehendakariordeak gaur azaldu duen moduan. Baliabide horiek kalitate handiagoko zerbitzu batzuk eskaintzen ari dela adierazi du.

Langabeko baliabideen igoerak hiru faktoreri erantzuten dio: Nafar Lansareren aurrekontua handiagoa, langabeziaren jaitsiera eta aldaketak Nafar Lansareren kudeaketa-ereduan.
Arreta hobetzeak, azaldu duen moduan, langabeen eskura orientazio profesional pertsonalizatuko zerbitzu bat eta aholkulari bat jartzea ekarriko du, "lanean hasteko" prozesuan laguntzeko: prestakuntza bere helburu profesionalera egokituta, enplegu bilaketa, gaitasunen garapena eta abar. 

Era berean, prestakuntza-baliabideak handitu egingo dira; eta enpresei, Ekonomia Sozialari eta erakundeei berariazko taldeak kontratatzeko laguntzea, edo autoenplegurako. Langabeko aurreikusitako aurrekontuaren igoera % 88,27koa da.

Laparra lehendakariordeak azalpen horiek igorri ditu 2017-2020 Enpleguko Politika Aktiboei buruzko Akordioa aurkeztu duenean, CEN, CCOO, UGT eta CEPES sindikatuekin irailaren 19an lortutakoa. Nafar Lansareko zuzendari kudeatzaile Paz Fernandezekin batera, akordioa 130 pertsonen aurrean azaldu du, eragile sozioekonomikoen, erakunde sozialen eta prestakuntzako eragileen ordezkarien, Nafar Lansareko langileen eta enpresen artean. 
Civicanen egindako jardunaldiaren une bat.

Civicanen egindako jardunaldiaren une bat. ( irudia handitu )

Lehendakariak gogoratu du Planak 20.000 enplegu sortzea jasotzen duela, enpresen aldetik, kontrataziorako laguntzen bidez laguntza publikoa emanez, enpresen beharrei erantzunez edo Nafar Lansarek prestatuz.

"20.000 zentzuzko helburua da, baina nazioarteko eta Estatuko egoeren araberakoa da. 30.000 langabeetatik jaitsi daiteke, eta enplegu berriak iraupen luzeko langabeziara heldu behar dira", esan du lehendakariordeak.

Erronkak dira enplegua handitzea eta enpresen eskaerei erantzutea; langabeei enplegu bat aurkitzeko aukerak handitzea (10etatik 7k ez dute DBH baino gehiagoko ikasketak), prestakuntzaren eta orientazio profesionalaren bidez; Estatuko babes-defizita gainditzea eta errenta bermatua jasotzen duten pertsonen laneratzea bikoiztea; beste berdintasun-politika batzuk; kolokako enpleguak dituzten pertsonak artatzea eta kalitate oneko enplegua sustatzea.

Lehendakariak eskerrak eman dizkie Planean lagundu duten gizarte eta ekonomia eragileei. "Akordio hau asmatzea da aukera interesgarriak eta hobekuntza lerroak irekitzen direlako, eta etorkizunari begira guztiontzat onuragarriak izango dira", esan du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa