(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Biztanleko osasun-gastua 1.648 eurokoa izango da datorren urtean Nafarroan, 2015ean baino ia 200 euro gehiago asteartea, 2017.eko azaroak 14


Osasun Departamentuak, 1.059 M. euroko aurrekontuarekin Lehen Mailako Arretako jarduerei, osasunaren sustapenei, itxarote-zerrendei eta ikerketari emango die lehentasuna 2018an


osasun-zentroa

Osasun Departamentuak Lehen Mailako Arretako inbertsioa indartzea aurreikusten du, bestelako arloen artean. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak 2018rako duen hasierako aurrekontua 1.059 milioi eurotan kokatu da. Horrela, bigarren urtean jarraian 1.000 milioi euroak gainditu ditu, biztanleko batez besteko gastua 1.648 eurokoa izanda, 2015ean baino ia 200 euro gehiago. Zifrak Nafarroako Gobernuaren aurrekontu guztiaren herena ekarri du (% 2,72), eta azken lau urteetan ikusitako igoeraren lerroarekin bat dator. Zentzu horretan, 2015. urtearen aldean, aurrekontua 126 milioi eurotan handitu da.

Osasuneko kontseilari Fernando Dominguezek Departamentuaren aurrekontuen proiektua aurkeztu du gaur goizean, eta hauxe nabarmendu du: "zifrek Nafarroako Gobernuaren konpromisoa islatu dute berriro, Nafarroako populazioaren osasuna hobetzen jarraitzeko eta osasun-sistema publikoa indartzeko".

Proiektu berri honek lehen mailako arretaren ebazteko gaitasuna hobetzearen alde egin du, izan ere, zortzi milioi eurotan handitu du bere zuzkidura, Osasun Publikoaren aldeko konpromisoa, 900.000 euro inguruko aurrekontuko igoerarekin. Hor, Zahartze aktibo eta osasungarriko estrategia eta itxarote-zerrenden murrizketa nabarmentzen da, lehentasuna izaten jarraitzen duelako, 1,5 milioi euroko kontu-sailarekin. Horrez gain, gogoratu behar da datorren urtean 590.000 euro bideratuko direla erretzeari uzten laguntzeko sendagaiak finantzatzeko, eta beste 2 milioi euro zenbait pertsonari sendagaien koordainketa diruz laguntzeko.

Aurrekontu berri hauei esker, datorren urtean, Departamentuak beste ekintza garrantzitsu batzuk egin ahalko ditu, hala nola Larrialdi Zerbitzua eskualdeetan zabaltzea, Kronikoen Estrategia eremu guztietara hedatzea profil berrietan, Nafarroako Ospitalegunean aringarrien programa ezartzea edo Osasun Mentalean Egonaldi Ertain eta Luzeko Unitatea irekitzea.

Halaber, nabarmendu behar da 46,8 milioi euroko partida bat Lehen Mailako Arretan nahiz Arreta Espezializatuan inbertitzeko: 19,6 milioi lanetarako; 14 milioi euro ekipamendu medikorako; 2,5 milioi ekipamendu orokorrean eta beste 10 milioi euro informazio-sistemetarako. Halaber, 4,7 milioi euro bideratuko dira ikerketarako, aurreko ekitaldian baino % 20 gehiago. Horrela, 2015ean xede horretarako bideratzen zen inbertsioa bikoizteko konpromisoa bete da.

Hitzaldian Kontseilariarekin batera Osasun Departamentuko zuzendari nagusi Luis Gabilondo; Osasunbideko zuzendari kudeatzaile Oscar Moracho eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren zuzendari kudeatzaile Mª José Pérez Jarauta izan dira.


Lehen Mailako arretaren aldeko apustua

Lehen Mailako Arretaren aldeko apustua osasun sistema publikoaren ardatz gisa kontu berrietan nabaritzen da, 8 milioi euroko igoera batekin, 154 milioi euro arte heldu arte. Horrela, 1,6 milioi euro bideratuko dira langileak indartzeko; 900.000 euro ekipamenduan, landa-ingurunean arreta hobetzeko (18 ekografo eta esku-ohe elektriko, 25 dermatoskopio, erretinografo bat eta erradiologiako ekipamendu bat), eta beste 950.000 euro gehiago Udaletarako diru-laguntzen deialdirako, kontsultategiak berritzeko edota handitzeko; azken horren bikoiztu egin du 2017an bideratutako kopurua, aurreko legealdian kendu zutena.

Halaber, nabarmendu behar da Osasun Zentroetan eta kontsultategietan obrak egiteko kontu-saila, 8,5 milioi euro arte heldu delako, jarduera hauek egin ahal izateko: Doneztebeko Osasun Zentroko lanak egitea; Tafallako Osasun Zentroa berritzea; San Adriango Osasun Zentroa berritzea erradiologia eskaintzeko; Tuterako Santa Anako Osasun Zentroaren berritzea; Lodosako Osasun Zentroaren lanekin jarraitzea, proiektua onartzea eta Lezkairuko Osasun Zentroaren lanen proiektua onartzea eta Mutiloako Kontsultategiko lanak amaitzea.

Halaber, osasun-garraioko eredu berria txertatzea, landa-urgentziak eta arreta soziosanitarioa eskualdean artatzea dira lehentasunezko beste helburu batzuk. Zehazki, larrialdi-zerbitzua barneratzeko 1 milioi euro inguru bideratzea aurreikusten da.

Azkenik, nabarmendu behar da Kronikoen Estrategia arlo guztietara hedatu dela, bai profil berrietan helduetan bai umeetan (538.000 euro); baita Arreta Soziosanitarioko Planaren eta Gaitasun Funtzionala Hobetzeko Planaren hasierako hedapena.

Arreta espezializatua eta osasun mentala:

1,5 milioi euro itxarote-zerrendak murrizteko

Arreta Espezializaturako 587 milioi euro bideratzen dira, eta nabarmentzekoa da 1,5 milioiko kontu-saila itxarote-zerrendak murrizteko. Hauek dira beste jarduera nabarmen batzuk: Etxeko Ospitalizazioa sustatzea Lizarrako eta Tuterako arloetan (200.000 euro), Nafarroako Ospitalegunean aringarrien programa ezartzea (188.000 euro) eta zerbitzuen zorroa hobetzea (461.000 euro); Sexu eta Ugalketa Osasunaren garapena (480.000 euro) edo Tuterako Reina Sofía Ospitaleko ZIUa erregularizatzea (200.000 euro).

Inbertsioei dagokienez, 23,1 milioi euro aurreikusi dira. Jarduera nagusi gisa hauek jasotzen dira: Nafarroako Ospitalegunean, laborategiak (LUNA) lekualdatzeko obraren hasiera; kirurgia handi anbulatorioaren eremua, proiektua eta Larrialdi Zerbitzuaren erabilera anitzeko aretoaren obra berritzea; Alergologia eta Barne Medikuntzako obrak; Reina Sofía Ospitalean, hemodialisiko proiektua, erradiologia berritzeko lanak; aldagela berrien proiektua eta ginekologiako kontsulta berriak; Lizarrako García Orcouen Ospitalean, Osasun Mentaleko lana eta eremuen berrantolaketa, eta Kirurgia Handi Anbulatoriorako eremuaren obrak hastea.

Osasun Metalaren arloan, 2018ko lehen hiruhilekoan Egonaldi Ertain eta Luzeko Unitatea irekitzea aurreikusten da. 1,35 milioi euroko aurrekontua egin da, eta horietatik, 760.000 ekipamendurako erabiliko dira. Halaber, 335.000 euroko kontu-sail bat gorde da lehen arretako taldea hedatzeko.

Bestalde, 2 milioi euro gorde dira zenbait pertsonarentzako sendagaien koordainketaren diru-laguntzarako, eta 590.000 euro erretzeari uzten laguntzeko sendagaiak finantzatzeko. Proiektuak barne hartzen du 100.000 euroko berariazko kontu-saila Osasun Sistema Publikoaren Humanizazio Estrategiarako.

% 20 gehiago ikerketa sustatzeko

Ikerketaren sustapena Osasun Departamenturako beste lerro estrategikoetako bat da. Zentzu horretan, Proiektuak 4,7 milioi euroko kontu-sail bat jasotzen du, 2017an baino % 20 gehiago. Prestakuntzari eta irakaskuntzari dagokionez, 1,1 milioi euroko partida finkatu du, aurreko legealdia amaitzean zegoena % 52 gainditzen duena.

Pazienteen Elkarteentzako diru-laguntzei dagokienez, 1,37 milioi euroko aurrekontua egin da. Nabarmentzen dira kontu-sail hauek: Pazienteen eta Senideen Elkarteen Deialdi Orokorra (426.000 €); Odol Emaileen Elkartea (388.000 €), IHES programetarako diru-laguntzak (129.000 €), garuneko paralisia duten haurrentzako laguntzak (122.000 €), Minbiziaren Aurkako Borrokarako Espainiako Elkartea (90.000 €), Hepatitis C duten paziente hemofilikoentzako laguntzak (84.000 €), eta autismoa duten pertsonentzat (83.000 €).

Osasunaren sustapenak % 23 handitu du bere zuzkidura

Osasun Publikoaren aldeko apustua Departamentuaren beste lehentasun estrategikoetako bat da. Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuaren (ISPLN) aurrekontua 22,1 milioi eurokoa da, 2015eko ekitaldiari dagokiona % 25ean gaindituz.

Zehazki, Osasunaren Sustapeneko eta Esku-hartze Komunitarioaren estrategia berrien aldeko apustu erabakigarria. Esparru horretarako 3 milioi euro baino gehiago bideratzen dira. Horrek, % 23,1eko igoera ekarri du.

Esparru horretan, bereziki nabarmentzen da Zahartze Aktibo eta Osasungarriko Estrategia, 320.000 euroko kontu-sail berriekin, eta besteak beste, ekintza hauetarako erabiliko da: udal eta gizarte erakundeak diruz laguntzeko, hiri eta herri lagunkoietan aurrera egiteko eta departamentu arteko beste tokiko proiektu batzuetarako.

Halaber, osasuna sustatzeko zenbait jarduera indartu dira, eta esparru horretan 430.000 euro bideratuko dira. Ekintza berri gisa nabarmentzen dira Droga-mendekotasunen Foru Planari (cannabisen erabilera) eta ITS eta Hiesaren prebentzioari buruzko bizi-estiloen kanpaina eta Ariketa Fisikoko Plana nabarmentzen dira, Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren laguntzarekin egindakoa.

Halaber, garrantzitsuak izan dira Osasun Eskolak indartzen jarraitzeko aurreikusitako jarduerak: Pazienteak, Zaintzaileak, Adinekoak eta Gurasoak.

Kontu berriek 1,3 milioi euro ere jasotzen dituzte diru-laguntzetarako, udal eta gizarte erakundeei ematen zaizkienak; % 10 handitu dira, osasunean gizarte-ekintza indartzeko eta bereziki droga-mendekotasunen prebentzioa, ekitatea eta sexu-osasunaren sustapen komunitarioa.

Lehentasunezko beste jarduera-ildo bat laneko osasuna da. Haren ekintza-planaren helburua laneko jatorriko arriskuak eta kalteak txikiagotzea da. Nabarmendu behar da "Istripu eta kalteen goi-mailako enpresetarako" zuzendutako programa berria, beste 110.000 euro gehiagoko aurrekontua egin delako (% +10).

INSPLren aurrekontuak 3,4 milioi euro bideratu ditu txertoetarako, eta esparru horretan seroprebalentziei buruzko azterketa teknikoak egitea aurreikusita dago, erabakiak hartzen lagunduko dutenak, txertaketen egutegien etorkizuneko egokitzerako.

Azkenik, ingurumen-osasunari eta elikagaien segurtasunari dagokionez, INSPLren Laborategia eta Iruñeko Udala bateratzea aurreikusten da, beste egoitza batekin. Helburu horretarako 436.000 euroko hasierako kontu-sail bat erabiliko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa