(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak nekazaritzako elikagaien kalitateko marken aldeko apustua egiten jarraituko du osteguna, 2017.eko azaroak 16


Produktu horiei buruzko jardunaldien irekieran, Elizalde kontseilariak ondorengoa nabarmendu du: "landa-garapen iraunkorra bultzatzen dute tokiko baliabideak, giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak eta kulturalak konbinatzen baitituzte"


Elizalde kontseilaria, Carlosena errektorea eta Intxaurrandieta. ( irudia handitu )

Gaur hasi eta bihar arte, nekazaritzako elikagaien eskualdeko eta kalitatezko markei buruzko jardunaldiak egingo dira Iruñean, eta, bertan, etorkizuneko estrategiak jorratzeaz gain, esperientziak partekatuko dituzte, merkatuak eta kontsumitzaileek aurkezten dituzten erronkak aztertzearekin batera.

Topaketak Nafarroako Gobernuak eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu dituzte, eta 150 pertsona baino gehiago bilduko dira NUPeko Arrosadia Campuseko "Los Olivos" eraikinean. Jardunaldien hasiera-ekitaldian honako hauek hartu dute parte: Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek; NUPeko errektore Alfonso Carlosenak; eta INTIA enpresa publikoko zuzendari kudeatzaile Juan Manuel Intxaurrandietak.

Elizaldek bere hitzaldian ondorengoa nabarmendu du: "Nafarroako Gobernuak produktu horien aldeko apustua egiten jarraituko du, produktuek landa-garapen iraunkorra bultzatzen baitute, tokiko baliabideak, giza baliabideak eta baliabide ekonomiko eta kulturalak konbinatzeagatik". Halaber, kontseilariak adierazi du "gizartearen garapen orekatua pertsonen, nekazaritzako elikagaien kalitatezko produktuen eta lurraldearen arteko harremanak bultzatzean oinarritzen dela". Ildo horretan, kontseilariak ondorengo ideiari eutsi dio: "produktu bereizia kalitatezko zirkuluaren ardatz nagusi bilaka daiteke lurralde-mailako sisteman, iraunkortasun ekonomikoa, soziokulturala eta ingurumen-arlokoa lortzeko aukera ematen baitu".

Horrez gain, kontseilariak azpimarratu du "marka bereiziko kalitatezko elikagaien atzean elikadura osasuntsua eta osasungarria dugula, gure larreen produkzio-era bermatzaileak, gure sotoenak, gure nekazaritza-sistema tradizionalenak eta gure ingurumenarenak. Kontsumitzaileei dagokienez, kontseilariak adierazi du gero eta gehiago nahi dutela eskaintza osasuntsua, osasungarria eta gozoa izatea.

Jardunaldiak eta Reyno Gourmet-en hamargarren urteurrena

Saioek bat egiten dute Reyno Gourmet-en hamargarren urtemugarekin; hots, duela 10 urte Nafarroako Gobernuak sorturiko kalitatezko markarekin, Foru Komunitateko kalitate-ziurtagiria duten nekazaritzako elikagaiak babesten dituenarekin. Une honetan, ia ehun bat enpresako 1.000 erreferentziatik gora biltzen ditu, produktu horiek merkatuan ezartzea eta identifikatzea eta horien ospea eta izena bultzatzea errazten duen denen arteko irudiak ematearren. Zehazki, 7 jatorri-izendapen hartzen ditu bere baitan, babestutako 6 adierazpen geografiko, elikagai ekologikoak eta beste 2 kalitate-ziurtagiri, Nafarroako artisauak eta produkzio integratua.

Gaurko (osteguna) jardunaldian, honako hauen hitzaldiak eskaini dira: batetik, Mª José Beriáin eta Kizkitza Insaustirena, IS-FOOD-ETSIAko (NUP) zuzendari eta ikertzailearenak, hurrenez hurren; horiek elikadura-kateko berrikuntzari eta iraunkortasunari buruz aritu dira’. Bestetik, ondoren, Tomás García Azcáratek hitz egin du, Nekazaritzako Ekonomian doktoreak eta CSICeko ikertzaileak, eta NPEren ikuspegiaren berri eman du, kalitate bereiziko markei eta horien garrantzi ekonomikoari dagokienean.

Jarraian, AREPOko idazkari nagusiak, Laurent Gómezek, Europako Eskualdeetako Elkarteko marken eta Jatorriko Produktuen inguruko egoera azaldu du, eskualdeko marken ikuspegi orokorra eskainiaz. Azkenik, José Ramón Mauleónek, Euskal Herriko Unibertsitateko Soziologia 2ko Departamentukoak, elikadura-kalitateko marken inguruan hitz egin du, elikadura osasungarriagoa izateko estrategia gisa.

Gaurko, ostegun honetako, jardunaldia amaitzeko, Espainiako marken kasu zehatzei buruzko mahai-ingurua egin da, eta, besteak beste, Galicia Calidade, Hazi-Eusko Label, C´Alial, Canarias, Castilla-La Mancha eta Reyno Gourmet bezalako marken arduradunek beren esperientziak azaldu dituzte, orain arte jarraitutako ibilbidea eta hurbileko etorkizuna nola ikusten duten adieraztearekin batera.

Joerak eta etorkizuneko aukerak

Bihar, hilak 17, ostirala, saioa hasteko, hitzaldia eskainiko du MAPAMAko Kalitate Bereiziko eta Nekazaritza Ekologikoko zuzendariorde orokorra den Francisco Javier Maték: "Kalitate bereiziko markak Espainian".

Ondoren, beste hitzaldi batzuk eskainiko dituzte joeren, etorkizuneko aukeren eta kalitate-marketan sartu beharreko balioen inguruan, ekoizpen iraunkorrean, mendiko elikagaietan eta biodibertsitatean esperientzia duten hizlariek. Era horretan, AZTIko Saioa Ramosek eta INTIAko Paola Eguinoak ‘Iraunkortasuna atributu gisa’ aurkeztuko dute. Halaber, Jorge Hernández, Mensa Cívicako lehendakaria, mendiko elikagaiez eta ziurtagiri berri baten aukerez mintzatuko da. Jarraian, Eduardo de Miguelek, Global Nature Fundaziokoak, "Biodibertsitatea: balio erantsia eta desberdintzea marketan eta merkaturatze bereizirako zigiluak" gaia jorratuko du.

Era berean, hitzaldien tartean, kasu praktikoak (Ehkolektiboa, Baztango Zaporeak) eta Nafarroan biodibertsitatearekin zerikusia duten aukerak (tomatea, melokotoia eta galzorian dauden abeltzaintza-arrazak; hots, Betizu idia eta moxala) aurreikusi dira.

Amaitzeko, eta marka horien etorkizuna ere kontuan hartuaz, hitzaldi teknikoa eskainiko du AZTIko Sonia Riescok: "Elikadurako joerak berrikuntzarako aukera bezala". Halaber, mahai-ingurua egongo da kalitateko marken etorkizunerako argumentuen inguruko hausnarketa egin eta eztabaidatzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa