(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako segurtasuneko eta larrialdietako langileek istripu-simulakro batean parte hartu dute Pirinioetako autobiako Ledeako tunelean osteguna, 2017.eko azaroak 16


Jarduera hori Foru Komunitateko Bide Sareko Tuneletarako Larrialdi Planean (PETNA) barne hartzen da 


simulakroa Ledeako tunelean

Suhiltzaileak istripua izandako ibilgailuak mugitzen ( irudia handitu )

Nafarroako segurtasuneko eta larrialdietako langile batzuek istripu-simulakro batean eta geroagoko sutean parte hartu dute gaur goizean Pirinioetako A-21 autobiako Ledeako tunelean. Jarduera hau Nafarroako Gobernuaren Babes Zibileko Zerbitzuak koordinatu du eta bere helburua da Nafarroako Errepide Sareko Tuneletarako Larrialdi Planaren (PETNA) eraginkortasuna egiaztatzea.

Simulakroan bi ibilgailuk talka egin dute Ledeako tunelean eta zenbait zauritu egon dira. Istripuaren ondorioz sute txiki bat gertatu da eta une horretako tuneletik igarotzen ziren zenbait ibilgailu harrapatuta geratu dira, horien artean Zangozako DBIko ikasleak zeramatzan eskola-autobus bat. Istripua 3. mailakotzat hartu dute, larritasunik handiena duena beraz, eta hara 2 oinarrizko bizi-euskarriko 2 anbulantzia joan dira, anbulantzia eta helikoptero medikalizatu bat, Zangozako suhiltzaileak eta Cordovillako parkeko laguntza-unitateak, Foruzaintzako patruilak eta Guardia Zibilekoak, DYAko eta Gurutze Gorriko boluntarioak, Pirinioetako Autobiaren kontzesionarioaren langileak, obra publikoen kontserbazio-teknikoak, Errepideak Kontserbatzeko Kontrol Zentroko, SOS Navarrako eta Zangozako lehen mailako arretako ordezkariak. Simulakroa talde eragile horiek mota horretako gertaeretan eskatutako eraginkortasun maila egiaztatzeko jartzen dituzten jardueretako bat da.

Aurretik aipatutako pertsonez gain, Nafarroako Segurtasun eta Larrialdi Eskolan urriaren 9tik azaroaren 28ra bitartean garatzen ari den "Suhiltzaile-kabura igotzeko ikastaroko (2017)" 18 ikaslek ere parte hartu dute. Jarduera ikastaroko programaren "Zuzendaritza, agintea eta larrialdien kontrola" moduluan jasotzen den azpiegitura berezien barruan egin da.

Gaur goizean Ledean egindako simulakroa Nafarroako Tuneletarako Larrialdi Plana (PETNA) egiaztatzeko estrategian barne hartzen da. 2004/54/EE zuzentarauak ezartzen du 500 metro baino gehiagoko luzera duten tunelek larrialdi-egoeren aurrean erantzuteko planak izan behar dituztela. Nafarroak antzeko arau autonomikorik ez duen arren, Nafarroako Gobernuak Zuzentarau horretan ezarritako gutxieneko segurtasun-baldintzak jasotzen dituen plan bat du.

Ledean egindako simulakroaz gain, lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak joan den asteartean, azaroak 14, larrialdietako eta segurtasuneko jardunaldi bat egin zuen Nafarroako Errepide Sareko Tuneletako Larrialdi Planaren (PETNA) zirriborroa, talde eragileen aurrean aurkezteko.


simulacro tunel liedena

Zauritua helikopteroan eramaten. ( irudia handitu )

Tunel baten barruan sor daitezkeen larrialdiak 0 eta 3 arteko eskala baten barruan katalogatzen dira, larritasun txikienetik handienera. 0 mailako istripuen barruan sartzen dira bide-azpiegituraren erabilera arruntean gertatzen diren gorabeherak, hala nola ur iragazteak, gorabehera meteorologikoak edo oztopoak baztergunean. 1. mailan sartzen dira poliziak bakarrik esku-hartzea eskatzen duten gorabeherak, hala nola trafikoaren erregulazioa behar duten gorabeherak. 2. mailako larrialdien barruan daude poliziaren esku-hartzeaz gain bestelakoen parte-hartzea ere eskatzen dutenak, hala nola larrialdietakoak (osasun-arreta, erreskatea, salbamendua, laguntza logistikoa eta abar). Azkenik, 3. mailako larrialdi-egoera batean, larritasunik handienetakoa dena, salbuespenezko baliabideek esku hartzen dute.

Nafarroan guztira 36 tunel daude, eta horietatik 500 metro baino gehiagoko sei baino ez daude. Lau, Belate, Almandotz, Sunbilla eta Oieregi, N-121-An, eta beste biak, Ledea eta Esa, A-21n. 2004/54/EE zuzentarauari jarraituz, hauek dira larrialdi egoeren aurrean erantzuteko planak izan behar dituzten tunelak, baina Nafarroako Gobernuak PETNA aplikatzen du Nafarroako bide-sareko tunel guztietan, hauetan guztietan segurtasuna bermatzeko.

Tunel batetik dabilen zirkulazioak ekartzen duen arriskua luzerarekin eta handik ibiltzen diren ibilgailu kopuruarekin lotuta dago. Alderdi horri jarraituz, Nafarroan, Belate, Almandotz eta el Perdón tunela dira larrialdi-arriskurik handiena dutenak.

Portaera istripu baten aurrean

Zenbait jarraibideri jarraitu behar zaio tunel baten barruan istripu bat gertatzen bada. Lehen urrats gisa larrialdi argiak piztea eta motorra gelditzea da. Ibilgailutik atera aurretik txaleko islatzailea jarri behar da eta horren ondoren laguntza eskatu, SOS tokiak erabiliz edo 112 telefonora deituz.

Ibilgailuan bertan sute bat gertatzen bada, komeni da ibilgailua tunelaren irteeraraino gidatzea, ahal bada. Ezin bada mugitu, utzi ahal beste eskuinenera, zirkulazioaren noranzkoan. Horren ondoren gelditu motorra, utzi giltza jarrita, atera ibilgailutik eta jakinarazi errepideen zerbitzuari SOS tokiak erabiliz edo 112 telefonora deituz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa