(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Garapen Ekonomikorako Departamentuak bere aurrekontuaren zuzkidura handitu du 2018rako ekonomia bultzatzeko neurrietan astelehena, 2017.eko azaroak 20


S3 estrategiara eta Nafarroako enpresen berrikuntza, turismo, Nafarroako enpresen nazioartekotze eta lehiakortasuna sustatzeko plan estrategikoetara egokituz, inbertsioa handitzen den sektoreak dira


Transcripción textual del video

2018rako Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontua 244,6 milioi eurokoa da (langileen gastua eta 2017an hartutako konpromisoak barne), eta ekitaldi honetarako erabilitakoa baino % 9,42 gehiago ekartzen du, aipatutako zehaztasunarekin. Kalitate oneko enplegua sortzeko helburu nagusia izaten jarraitzen du, lurraldearen garapen orekatu batekin, jarduera ekonomikoaren laguntzaren bidez eta berrikuntzarako laguntzak handituz, gure inguruko ekonomia aurreratuei dagokien moduan.

Orkoiengo industrialdea

Orkoiengo industrialdea.

2018rako Garapen Ekonomikorako Departamentuaren aurrekontua 244,6 milioi eurokoa da (langileen gastua eta 2017an hartutako konpromisoak barne), eta ekitaldi honetarako erabilitakoa baino % 9,42 gehiago ekartzen du, aipatutako zehaztasunarekin. Kalitate oneko enplegua sortzeko helburu nagusia izaten jarraitzen du, lurraldearen garapen orekatu batekin, jarduera ekonomikoaren laguntzaren bidez eta berrikuntzarako laguntzak handituz, gure inguruko ekonomia aurreratuei dagokien moduan.

Helburu hori Espezializazio Adimenduneko Estrategian (S3) eta bere egiturari atxikitzen zaien plan estrategikoen garapenean jasotzen den modernizazio ekonomikoan aurrerapenarekin hertsiki lotuta dago. Jarduera-esparru horretan barne hartzen da Departamentuaren gastuaren plangintza hurrengo ekitaldirako, eta baita orain bere zuzendaritza orokorretan banakatzen diren helburuak eta lehentasunak ere.

Garapen Ekonomikorako Departamentuaren 2018rako aurrekontu orokorra 244.660.657 eurokoa da, ia % 10eko igoerarekin 2017. urtearekiko, zehazki % 9,42, baina 10 milioi inguru ekitaldi honetan hartutako konpromisoari dagozkio, eta kontabilitateko prozeduraren bidez 2018ko aurrekontura luzatzen dira.

Politika ekonomiko, enpresa- eta lan-politikaren esparruan, 2017ko aurrekontuan zeuden 40.131.878 €-tik 47.907.356 eurora pasa da 2018an, % 19 gehiago. Nabarmentzen da Sakanako, Erriberako, Lizarrako eta Erdialdeko eskualde-planen laguntza, % 76,6 arte handitu direlako, 1,2 milioi euro arte, gehi proiektuak finantzatzeko erabiliko diren 380.000 euro (200.000 gaur egungo ekitaldian).

Klusterren bultzadak % 49,25 gehiago izango du eta 500.000 euro arte heldu da. Nabarmendu behar da Nazioartekotze Planaren abian jartzea, izan ere, horrekin, Nafarroako enpresek aurrekontuaren % 22ko igoera izango dute nazioartean hedatzeko; 360.000 euro izango du.

Ekonomia-jardueren udal industrialdeetarako laguntzek gora egin dute: 2016an 50.922 euro zituzten, aurten, 450.000 eta 2018rako kontu-saila 800.000 euro arte igo da. Nabarmendu behar dira enpresen digitalizaziorako eta banda zabalerako kontu-sailak ia 2 milioi euro arte igo direla. Gauza bera gertatzen da ekintzailetza-planarekin, ETEen lehiakortasuna sustatzeari dagokionez, 2015ean 256.856 euro erabili zituelako. Geroagoko ekitaldietan 302.785 eta 410.000 eurora pasa zen. 2018an 1.100.000 eurotan kokatuko da. Hala ere, laneko arriskuen prebentzioko aurrekontua mantendu da, eta enpresa-erantzukizun sozialaren arloko proiektuetarakoa handitu da.

Berrikuntza eta energia

Berrikuntzaren eta energiaren esparruan, 2017an 36.792.795 euroko aurrekontua du, aurreko urtearen aldean % 50 handituta, 2018rako gastu-aurreikuspena % 18 handitu da eta 43.485.231 €-tan kokatu da. Nabarmentzen da S3an lehiakortasuneko faktore erabakigarri baten alde egindako apustua, hala nola I+G+b, RIS (Regional Innovation Scoreboard) erakundeak kalifikazioan egindako maila igoerarekin bat etorriz: "Moderate" mailatik "Moderate+" mailara. Beraz, baliabideen oso igoera nabarmen baten aurrean gaude. Horietatik, 12.750.000 teknologia-zentroetarako dira; beste, 11.765.400 enpresen diru-laguntza deialdirako; 7.867.000 proiektu estrategikoetarako eta 1,6 milioi ikertzaileak eta profesionalizazio eta prestakuntza teknologiko eta industrialeko (doktoregoak) pertsonak kontratatzeko beketarako bideratzen dira.

Energiari dagokionez, aurrekontua 2030 Energia Planean nabarmentzen diren behar eta ekintzetara egokitzen da: 100.000 euro CENER-CIEMAT Fundazioak bultzatzeko neurriei laguntzeko; 1 milioi euro tokiko erakundeetarako laguntzetarako edo 200.000 euro, Iruñerriko Mankomunitatearen mendeko hiri-garraioaren elektrifikazio-ekintzak finantzatzeko, Gobernuak mugikortasun iraunkorrarekin hartutako konpromisoari erantzuten dion aurrekontu-esfortzua.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren aurrekontuak igoera handia izan du Turismoko kontu-sailetan, S3ko sektore estrategiko bati dagokion moduan, izan ere, 2017ko 6.696.610 eurotik 2018ko 8.491.940 eurora pasa da (% 26ko igoera). Europako Ederbidea proiektuaren inbertsioak 885.00 eurotan handitu dira (350.000 2017an). Halaber, Turismoaren nazioartekotzea sustatu da 500.000 eurorekin Komunikazio Programan eta turismoaren sustapenean, bere kontsignazioa bikoiztu duena. Halaber, nabarmendu behar dira eskualde-planak egiteko laguntza teknikoa finantzatzeko erabiliko diren kontu-sail berri baten 40.000 euroak, SITURNA-Kontu Satelitea eta Behatoki Turistikoa garatzeko beste bi kontu-sailetarako esleitzen diren 86.000 euroak eta informazioa prozesatzeko ekipamenduetarako bideratutako 85.000 euroak.

Zuzendaritza Nagusi guztiaren mailan, aurrekontua 9.009.999 eurotik (2017) 10.828.623 eurora pasa da 2018an (% +20). Merkataritza alorrean, aurreikuspen orokorra 1.786.000 eurokoa da, iaz baino % 34 gehiago, Txikizkako Merkataritza Hurbila Bultzatzeko Plana abian jartzeko. Nabarmentzekoa da Tokiko Erakundeetarako kontu-saila merkataritza suspertzeko planak egiteko, 2017ko 70.000 eurotik 260.000 eurora. Beste kontu-sail batzuk, hala nola merkataritza-prestakuntzako jardunaldiak eta jarduerak (13.000); Merkataritza Behatokia (15.000); Merkataritzako enpresei laguntzeko Zerbitzua (35.000); CCAko irudia aztertzea (8.000 €) edo merkataritzaren prestakuntza eta kalitate Plana idazteko bideratuko diren 10.000 euroak, Planean ezarritako ekintzak betetzeko helburuarekin.

Ezkutuko bidesarien zamaren arrastoa

Herri Lan eta Garraio Zuzendaritzak, errepide-sarearen narriadura eta finantza-eskaera handia kontuan hartuz, gero eta handiagoa dena ezkutuko bidesaria delakoaren bidez finantzatu zen eraikuntzaren azpiegituren ordainketa-konpromisoengatik, 136.438.218 euroko aurrekontua du datorren urterako, 2017an baino % 3,8 handiagoa. A-12 Autobidearen ezkutuko bidesariak 48.750.000 euro eskatuko ditu (46.700.000 2017an) eta Pirinioetako A-21 autobideak 18.500.000 euro (17.000.000 2017an). Gastu hauek herri lanen eta garraioen arloan egindako inbertsioen eta aurrekontuaren ia % 55 eskatu dute.

Jarduera esanguratsu gisa nabarmentzen da Tafallako mendebaldeko saihesbidea, obrak 2018an hasteko konpromisoarekin, desjabetzeez gain, 650.000 euro gehiago eskatuko dituena. Horrez gain, 5.700.000 Iruña-Behobia N-121-Ar errepideko tunelak Europako Zuzentaraura (2016-2019) egokitzeko izango dira. N 121 A errepideari dagokionez, nabarmendu behar da beste bi kontu-sail sortu direla Belateko eta Almandozeko tunelen trafikoa kudeatzeko Sistemarako (300.000 €), eta instalazioak berritzeko (500.000 €) eta Azterlanen eta proiektuen kontu-saila 490.000 eurotik 950.000 eurora pasa da. Bestalde, 2.270.000 euro egitura konpontzeko erabiliko dira eta ezponda harritsuen kontu-saila berreskuratu da, 300.000 eurorekin. Azkenik, 300.000 eurok asmo handiko azterlan baten lizitazioa finantzatuko dute diru-sarrerak sortzeko aukera posibleen gainean, errepide-sarearen beharrei erantzuteko. Iruñerriko garraio publikoaren ekarpena 10.375.000 eurokoa izango da (8.600.000 2017an), aipatutako erakundeak aurreikusitako defizitaren igoera aurreikusita. Legeak Gobernua % 65 bere gain hartzera behartzen du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
PresupuestosDesarrolloecomico.pdf
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa