(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuaren kultura-agenda aste honetarako astelehena, 2017.eko azaroak 20


Arlo hauetako jarduerak biltzen ditu: zinema, kontzertuak, ikastaroak, erakusketak, egoitza artistikoa eta bisita gidatuak


Nafarroako liburutegiak Gloria Fuertesen jaiotegunaren mendeurrena erakusketa batekin ospatzen du. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, azaroaren 20tik 26ra asterako, jarduera kultural hauek antolatu ditu:




HITZALDIAK




Hiru emakume, Sylvia Plath-ena: Amatasuna
Nafarroako Liburutegia. 1. solairuko aretoa
Astelehena / 18:00etan.
Zikloa: Irakurketa feministak
Hizlaria: Piluka Labayen
Sarrera librea aretoa bete arte. Prezioa: dohainik

Euskara XVII. mendetik XIX. mendera
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia. Artxiboko ekitaldi-aretoa
Asteazkena / 19:00etan.
Juan Madariaga Orbea-ren eskutik. UPNA-NUP
“Euskara eta Nafarroa” zikloa, NAVARRORUM erakusketaren barruan.




ZINEMA


Ilehorien etsaia
Nafarroako Filmoteka
Asteartea / 20.00etan

Kritikoen arabera (eta autorearen arabera ere bai) hau da benetan hitchcockiarra den lehen pelikula. Marie Belloc Lownes-ek idatzi zuen testua eta 1911ean argitaratu zen, istorioaren gai nagusiari forma emanez eta Jack Destripatzailearen hilketak inspirazio hartuta.
Zuzendaritza: Alfred Hitchcock
Film mutu honen proiekzioa zuzeneko piano musikarekin lagunduko da, Josetxo Fernandez de Ortegaren eskutik.


Zinetika. Dance & Film Festival
Nafarroako Filmoteka
Asteazkena, Osteguna / 20.00etan
Zinetikak zinema ikuspuntu batetik erakusten du mugimendua. Kamera eta gorputzaren arteko harreman anitzak ikertzea da helburua. Plataforma bat da, eta artisten eta nazioarteko entitateen artean loturak sustatzeko sortu zen. Azken finean, Zinetikaren xedea kultura elkartrukatzea da.
Jaialdi honek klase magistral bat eta film laburrak proiektatzeko bi saio barneratzen ditu. Film laburren proiekzio eta lehiaketa azaroaren 22 eta 23 bitartean eginen da.

Hasaki Ya Suda - Twaaga
Nafarroako Filmoteka

Ostirala / 20.00etan
Hasaki Ya Suda (Ezpatak, Burkina Faso/Frantzia, 2010)
2100. urtea da, gutxi gora behera. Aldaketa klimatikoak lehortze izugarriak eragin ditu eta goseteak eta gerrak sortu dira.
Twaaga (Garai ezina, Burkina Faso/Frantzia, 2013)
Burkina Faso, 1985.urtea. Lagunik ez duen zortzi urteko haurra da Manu. Hori dela eta, toki guztietara bere anai nagusi Albert eta bere bi lagun Kabore eta Ibourekin joaten da.




TAILERRAK



Bruja soy, mujer espiritu-ren inguruko tailerra Publikoari irekita

Huarte Centra
Larunbata / 11.00etan

Akanpada. Bruja soy, mujer espiritu-ren inguruko tailerra Publikoari irekita.
Azaroak 25, 11:00etan. Gutxi gora beherako iraupeny: 45 min.
Kafeta-zine con Una Archiva del DIY
Huarte Zentroa
Larunbata / 11.00etan

- Aperitifak. Artistekin topaketa informalak. Kafeta-zine con “Una Archiva del DIY”. Gelen Jeleton .
“Una Archiva del DIY” fanzinotekaren aurkezpen:
Fazine-ra (argitalpen autoeditatua eta autogestionatua) gerturatze bat, erresistentzia ekintza gisa eta honen erabilera pribatutik publikora pasatzeko. Gelako aktibismotik (egunerokoan giltzapean) gutun formatura eta aitorpen publikora (publiko egitearen ekintza). Fanzinea, esaten ez den horretaz, kontatzeko zaila den horretaz, edo ez esateko esaten dizuen horretaz, hitz egiteko baliabide gisa.




ERAKUSKETAK





Materia betiko

Nafarroako Museoa (4.1 aretoa)2017/11/18 - 2018/02/18
Nafarroako Museoak mikroerakusketa berri bat jarri du ikusgai: “Materia betiko”, Alfredo Díaz de Cerio-rena. Margolari, eskultore eta poeta nafarraren lan-multzo txikia erakusten du, urtarrilean hamar urte beteko baitira hil zenetik.
Mikroerakusketak egilearen lan plastikora zein poetikora hurbildu nahi du ikuslea, haren azken lanetako batzuen eskutik.


Ni, denetan okerrena
Oteiza Museoa, Nafarroako Museoa, Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2018/02/04

24 artistaren lana erakutsiko dira, eta Maite Garbayo Maeztu izango da komisarioa. Nafarroako Museoaren, Jorge Oteiza Fundazio Museoaren eta Huarte Arte Garaikideko Zentroaren elkarlanaz egindako proiektua da.
Artearen Historian doktore Maite Garbayo Maeztu ikerlari eta idazleak gauzatutako komisariotza- eta arte-proiektu hau teoria kritiko feministatik abiatzen da, emakumeak bazterrean utzi dituen ezagutza produzitzeko eta transmititzeko modu hegemonikoak zalantzan jartzeko.



Navarrorum
Nafarroako Errege Artxibo Nagusia
2017/09/21 - 2017/12/31
Bisita gidatuak: Larunbatetan, igandeetan: 11.00etan (euskaraz) 12.00etan (gaztelaniaz)NAVARRORUM ez da euskararen historiari buruzko erakusketa bat. Baina, zernahi gisaz, aurre egiten dio erronka jakin bati: idazki batzuen bidez euskararen aztarna dokumentala agertzea, kontuan izanda ia mila eta bostehun urtean ahozko mintzoa izan zela. Ahozko hizkuntza, idazten ez zena. Erakusketarako, hiru dozena dokumentu hautatu ditugu. Euskarazko agiriez gain, euskarari buruzko agiriak ere badaude tartean. Den-denek badute bereizgarri bat, nafartasuna: Nafarroari buruzkoak, Nafarroan idatziak edo nafarrek eginak dira. Gehienak gure artxibo, museo eta liburutegietatik hartu ditugu, baina badaude Afrikako, Ameriketako eta Europako beste dokumentu zentroetakoak ere.


Gloria Fuertes poetaren mendeurrenari buruzko erakusketa
Nafarroako Liburutegia. Erakusketa-aretoa
2017/11/07 - 2018/01/05

Sarrera: librea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 14:00etara eta 18:00etik 20:30era. Larunbatetan, 11:00etatik 13:30era.
Erakunde laguntzailea: Madrilgo Fernán Gómez Kultur Zentroa
Mendeurrenaren erakusketa handia ikusgai egongo da azaroaren 7tik 2018ko urtarrilaren 5era. Gloria Fuertes Fundazioak eta Fernando Fernán Gómez Zentroak antolatu zuten duela ehun urte jaio zen poeta madrildarraren omenez. Madrilen eta Bilbon ikusgai egon eta gero, Iruñean (Nafarroako Liburutegian) ere bisitatu ahalko da. Izan ere, hemen amaituko da Gloria Fuertesen inguruko ospakizunez betetako urtea.





EGOITZA ARTISTIKOA



Sorgina naiz, emakume arima
Huarte Zentroa
2017/10/27 - 2017/11/26

Proiektu hau, 24 egunen bueltan, Laura Gurbindo belar-biltzailearekin batera garatuko den ikerketa txiki bat da. Lauraren laguntzarekin, lehengo eta oraingo Zugarramurdiko “sorginek” abortatzeko edo ezaugarri afrodisiakoak dituzten infusio, edabe eta ukenduak egiteko belarren eta Mexikon erabiltzen direnen arteko arketipoak eta antzekotasunak bilatzen saiatuko naiz. Irteerako formatuta tamaina ertaineko fanzine bat izango da, bertan informazioa marrazkiaren laguntzaz azalduko da.




HAURRENTZAKO AISIA



Ongi etorri ipuinetara


Nafarroako Liburutegia. Haurrentzako aretoa
Asteazkena / 18:00etan.
Ipuin-kontalaria. Boz gorako irakurraldia
Sarrera: librea aretoa bete arte
Jarduera boluntarioekin egiten da



BISITAK ETA IBILALDIAK



Gloria Fuertes poetaren mendeurrenari buruzko erakusketa
Nafarroako Liburutegia. Erakusketa-aretoa
Osteguna, 11:00etan. / Larunbata, 12:00etan.

Zikloa: Gloria Fuertes
Bisita gidatuak euskaraz
Sarrera: librea, baina aldez aurretik eman behar da izena talde osatuko dela ziurtatzeko.
Erakunde laguntzailea: Madrilgo Fernán Gómez Kultur Zentroa.



Ni, denetan okerrena
Nafarroako Museoa
Osteguna / 17.00etan

Irakasleentzako prestakuntza bisita Celia Martín Larumberen eskutik
17:00etatik 19:00etara.
Proiektua ezagutzeko bisita-lantegia, gaur egungo sorkuntzan ezagutzaren forma berriek duten presentziaren inguruan gogoeta egiteko.
Leku mugatua. Informazio gehiago: www.museodenavarra.navarra.es.

Erakusketara bisitak Ni, denetan okerrena
Nafarroako Museos
Igandea / 12.30etan

Erakusketara bisitak, Mireya Martinek, Sofía Alberok eta Eva de la Vegak lagunduta.


Bisita gidatua Iruñeko katedralaren klaustroa konpontzeko lanetara
Iruñeko katedrala
Igandea / 10:00etan, 11:00etan, 12:00etan

Ekainean bukatu ziren Iruñeko katedraleko klaustroaren iparraldeko aldea zaharberritzeko lanak; 2016ko abuztuan hasi ziren, eta hormartearen barnean eta lorategiko fatxadan egin dira. Horregatik, Nafarroako Gobernuko Ondarearen Zerbitzuak doako bisita gidatuen programa bat antolatu du, lan horiek bertatik bertara ikusteko aukera ematen duena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa