(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Haur eta Lehen Hezkuntzako oposaketa 2019an egingo du Hezkuntza sailak

 

asteartea, 2017.eko azaroak 21


Hala ere, oposizio deialdia 2018an argitaratuko da, 2015etik datozen 73 plazak ez galtzeko


Auziari dagozkio arauen sakoneko azterketa egin ondoren, Hezkuntza Departamentuak ondorioztatu du "Haur eta Lehen Hezkuntzako Lan eskaintza publikoari dagozkion 73 plazen deialdia 2018ko apirilaren 16a baino lehen egin beharra dagoela; oposizioa 2019ko ekainean egingo litzateke".

Hala, Hezkuntza departamentuak uste du, "lehenik eta behin legearekin betetzen dela eta 2015ko martxotik datozen 73 plazak ez direla galtzen, Nafarroako hezkuntza publikoaren kalitatea hobetzeko lanean jarraitzeko ezinbestekoa". Era berean, Solana kontseilariak adierazi du: "era horretan behin behineko irakasleen eta sindikatuen eskariari erantzuten zaie, deialdia 2018an argitaratu ezean plazak galtzeko kezka argituta".

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak esan duenez, "gobernu honentzat berebiziko garrantzi du lanpostuak finkatzea eta Nafarroako Lan Eskaintza Publikoak egitea, hainbat urte igaro baitira Hezkuntzako LEP gabe. Horregatik garrantzitsua zen guretzat Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 plazak alferrik ez galtzea. Datozen asteetan plaza kopurua handitzerik daukagun aztertuko dugu".

Hezkuntza kontseilariak joan zen astean prentsaurrekoan iragarri bezala, Haur eta Lehen Hezkuntzako 73 plazen oposizio-deialdia 2019an egiteko aukera aztertzen aritu da, baina hori ezinezkoa da. Beraz, oposizio deialdia beranduenez 2018ko apirilean egingo litzateke, plaza horiek ez galtzeko; hala ere, ez foru ez estatu arauak ez du zehazten hauta-probak egiteko epe mugarik, beraz, zilegi litzateke 2018an deialdia argitaratu eta probak 2019an egin. Arartekoak ere, Q17/730 espedientean dio, "aplikatu beharreko erregimen juridiko-legalak dioenari jarraituz, maixu-maistren 73 plazen eskaintza publikoaren deialdia (onartu eta argitaratu), beranduenez, 2018ko apirilaren 16an egin beharko litzateke, eta hautaketa prozedura, berriz, era horretako deialdiei ohiko ezaugarrei dagozkien zentzuzko epeetan gauzatu". Beraz, Hezkuntza departamentuak, aurreikusi bezala, 2018ko apirila baino lehen egingo du deialdia; probak, berriz, 2019ko ekainean. Era horretan, Nafarroa ez da izango haur eta lehen hezkuntzako plaza deialdia egiten duen erkidego bakarra, gainerako erkidegoekiko bereiziz eta, bestetik, saihestu egingo dira Departamentuan sor litezkeen antolaketa arazoak, bi lehiaketa publiko desberdin kudeatzeak berez sortzen baititu kudeaketa arazoak.


"Nafarroako gobernuaren konpromisoa da kalitatezko eskola publikoaren alde egitea, eta sektoreko sindikatu eta profesionalekin lan egitea nahiz hitz egitea, Nafarroako hezkuntza sistema publikoaren funtzionamendurik onena bermatzeko", baieztatu du Solanak.

Hezkuntza departamentuak, bestalde, irakaskuntza publikoaren Maisu-Maistren Asanbladakoei helarazi die hartutako erabakia, kontseilariak azaroaren 13an departamentuan eurekin izandako bileran hartutako konpromisoari erantzunez. Solanak, bileran, araua azaldu zien eta oposizioa 19n eginez gero plazak ez galtzeko aukerarik legokeen aztertzen ari zela. Sindikatuei ere jakinarazi die erabakia gaur izandako Mahai Sektorialean.


Zerrenda bakarra
Gaurko Mahai sektorialean, bestalde, zerrenda bakarraren inguruan laukoari, lehenengo, eta parlamentuko hezkuntza batzordean, gero, egindako zerrenda bakarraren inguruko azalpen juridiko-teknikoa aurkeztu dio gaur Hezkuntza kontseilariak. Gehiengo sindikalak adostasuna adierazi dio Mahai sektorialean egindako proposamenari, eta irakasle guztien eskubideak urratzen dituen diskriminazioarekin behingoz amai dadin exijitu dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa