(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eskola-garraioaren lizitazioa atera du Hezkuntzak, 7,4 milioi eurotan asteazkena, 2017.eko azaroak 22


Zerbitzua lau urtera bitartean luzatu ahal izango da


Hezkuntza Departamentua

Hezkuntza Departamentua.

Hezkuntza Departamentuak 2017-18 ikasturterako garraio-zerbitzuaren lizitazio argitaratu du, lau urterako luzagarria. Zenbatekoa, 7,4 milioikoa da; lau urtetan, 44,7 milioi. Nafarroako Gobernuak azaroaren 15ean onartu zuen lizitazioa egiteko baimena eta gaur bertan argitaratu da Gobernuko Kontratazio Atarian. Zerbitzua emateko interesa duten garraio enpresek urtarrilaren 2ra bitartean dute aurkezteko epea, bihartik aurrera.

Eskola garraio-zerbitzuaren egungo lizitazioak aintzat hartu ditu Kontratu Administratiboen Epaitegiak egindako gogoetak, ANET elkarteak ezarritako errekurtsoari erantzunez, bai ibilbidearen prezioa zehazteko orduan, bai subrogazioa zehazteko orduan; bigarrenari dagokionez, sektoreko lan-hitzarmenak zehazten duena jarraitu da. Hala, gune geografikoaren arabera aldatu dira ibilbideen oinarrizko prezioak, sektoreko lan-hitzarmenekin bete ahal izateko.

Gainera, kontratazio honen baldintza-agiriak Garraio sektorearen lan-hitzarmenak pertsonalaren subrogazioaz dioenarekin betetzera behartzen du.

Garraio-zerbitzuaren lizitazioaren zenbateko osoa, 2017-18rako, 7.400.061,35 eurokoa da (BEZ barne) eta lau urterako da luzagarria (44.756.140,35 euro, luzapen guztiak sartuta). Ikasturte bakoitzari dagokion zenbatekoa ia 800.000 euro igoko da, aurreko urtearekiko.

Gaur egun eskola garraio-zerbitzua 17 enpresek eskaintzen dute (horietako 12 UTE dira). 260 ibilbide egiten dituzte egunero eta Nafarroako 11.500 ikasle garraiatzen dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa