(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du asteazkena, 2017.eko azaroak 22


Helburuak dira hondakinak sortzea prebenitzea, kudeaketa hobetzea eta ekonomia zirkularrean eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aurrera egitea


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran akordio bat hartu du; hau da, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legearen proiektua onartzen duen akordioa. Akordioaren helburu nagusiak dira hondakinak sortzea prebenitzea, kudeaketa hobetzea eta ekonomia zirkularrean eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aurrera egitea, Foru Komunitatearen eskumenen esparruan. Modu horretan, Europako araudian eta onartu berria den Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean (NHP) aurreikusitako helburuak lortu nahi dira.

Nafarroako Gobernuak Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legearen proiektua onartu du.

Nafarroako Gobernuak gaurko bileran akordio bat hartu du; hau da, Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko Foru Legearen proiektua onartzen duen akordioa. Akordioaren helburu nagusiak dira hondakinak sortzea prebenitzea, kudeaketa hobetzea eta ekonomia zirkularrean eta aldaketa klimatikoaren aurkako borrokan aurrera egitea, Foru Komunitatearen eskumenen esparruan. Modu horretan, Europako araudian eta onartu berria den Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean (NHP) aurreikusitako helburuak lortu nahi dira.

Gogoratu behar da Lege hau egin dela NHPk horrela eskatzen zuelako, hondakinak sortzea prebenitzeko, hondakinak murrizteko eta horien kudeaketa hobetzeko helburuak lortzeko beharrezko instrumentu gisa.

Gaurko akordioaren ondoren, testua Nafarroako Parlamentura eramango da, ondoren eztabaidatzeko eta, hala behar izanez gero, onartzeko.

Helburu nagusiak

Gaur onartutako proiektuan, hondakinak prebenitzeko eta behar bezala kudeatzeko antolakuntza-neurriak ez ezik, horretarako tresna ekonomikoak ere zehazten dira. Helburu nagusien artean, honako hauek aipatu behar dira: hondakinak ingurumena eta gizakion osasuna arriskuan jarri gabe kudeatzea bermatzea, herritarren bizi-kalitatea hobetuaz; hondakin gutxiago sortzea eta horiek aprobetxatzea bultzatzea, berrerabiliaz eta birziklatuaz; zabortegian ezabatzea eta hondakinen errausketa ez bultzatzea; eta bi praktikak zergapetzen dituen zergaren araubide juridikoa ezartzea.

Halaber, helburu hauek nabarmendu behar dira: espazio degradatuak birsortzea eta zoruen kutsadura kentzea; Nafarroako herri administrazioen eskumen eta antolakuntza mailako erregimena ezartzea; eta etxeko eta merkataritzako hondakinen kudeaketa egoki bat bermatzea, Administrazioak eta tokiko erakundeek koordinatuta, garraioan nahiz tratamenduan edota materialak berreskuratzerakoan.

Hondakinen inguruko 2017 Planean, jada agertzen da Prebentziorako Programa espezifikoa, hondakinen hierarkia piramidea alderantzikatzeko eta ezabaketaren gainean prebentzioa nagusitzea lortzeko xedearekin. Ildo horrekin bat eginez, Legearen proiektuko IV. Titulu osoan prebenitzeko eta kudeatzeko abian jarriko diren neurri horiek zehazten dira: Hondakinak Prebenitzeko Bulegoa eta ekonomia zirkularra bultzatzea, erosketa publiko berdea, etxeko eta merkataritzako hondakinen materia organikoaren gaikako bilketa eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea. Horrez gain, plastikozko poltsen erabilera eta erabilera bakarreko ontzien salmenta erregulatzen ditu, ontzien prebentzio-neurriak ezartzen ditu eta kudeatzeko beste sistemetan eta ekitaldi publikoetan jarraitu beharreko arauak; baita, sentsibilizatzeko, laguntzeko eta informazioa emateko kanpainak egitea ere.

Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilaria den Isabel Elizaldek aurkeztu du proiektua Gobernuaren Bileraren ondorengo prentsaurrekoan. Elizaldek beste alderdi batzuk ere nabarmendu ditu; hala nola, fiskalitatea eta kudeatzeko Erakunde Publiko berria. Azken hori tokiko erakundeek eta Foru Komunitateko Administrazioak osatuko dute, eta, Legearen arabera, "eginkizuna betetzeko forma juridikorik egokiena" onartuko du, erabakiak hartzeko organoan gehiengoa eskumeneko tokiko erakundeek izatea bermatuaz. Forma juridikoa datozen sei hilabetetan definituko da, eta, egun horretan, egungo Kontsortzioa ere deseginda geratuko da.

Ezabaketari buruzko zerga

Fiskalitateari dagokionean, eta hondakinen politika berri hau finantzatzea bermatzearren, Legeak zabortegian ezabatzeari eta errausteari buruzko zerga ezartzen du, prebentzioa eta berrerabiltzeko eta birziklatzeko prestatzea sustatzeko eta zabortegian ezabatzea eta erraustea ez bultzatzeko xedearekin. Legeak fiskalitate hau ezartzen du kontrolaren iraunkortasun ekonomikoa eta hondakinen ebaluazioa eta kudeaketa ziurtatze aldera, ekonomikoki zigorrak ezarriaz hondakinen sorreraren arabera.

Kontseilariak azaldu du zerga horrekin lortutako sarrerekin aurrekontuko partida espezifiko bat osatuko dela, "Hondakinen funtsa" deiturikoa, eta etorkizuneko Legean aurreikusitako xedeetarako bakarrik erabiliko da: prebentzio arloko sentsibilizazio eta ikerketa lanak; gaikako bilketaren sistemak eta garraioa hobetzea; zona degradatuak eta kutsatutako lurzoruak berreskuratzea; eta berrerabiltzea prestatzeko jarduerak, besteak beste.

"Egia esan, —Elizaldek azaldu du— zerga hori desagertzera bideratuta dago, zabortegian ezabatzeagatik ordaintzen baita; beraz, mankomunitate batek zenbat eta gutxiago bideratu zabortegira, herritarrek are eta gutxiago ordainduko dute".

Proiektua egiteko prozesua

Nafarroako Hondakinen Planean urtebeteko epea ezartzen zen Lege proiektua idazteko, bertan parte hartzeko eta Parlamentura bidaltzeko. Lan hori egiten otsailean hasi ziren, hasierako zirriborroarekin. Orain arte, aldez aurreko kontsulta publikoa egin da, eta parte hartzeko prozesurako ekarpenak eta iradokizunak jaso dira Gobernu Irekiaren atariaren bitartez. Hilabete horietan, dokumentuan honako hauek parte hartu dute: maila ezberdinak lan-taldeak, mankomunitateak, Ingurumen Kontseilua, Toki Araubidearen Batzordea edota Gobernuko Departamentuak.

Prozesuak Hondakinen Plana egiteko burututako lanerako ildo bera jarraitu du, parte-hartze eta adostasunen bilaketarekin eta erakundeek eta partikularrek parte hartuta. Guztira, 76 erakunde edo partikularren 395 ekarpen edo iradokizun jaso dira, eta batez ere enpresek, elkarte sektorialek eta tokiko erakundeek hartu dute parte, %29, %26 eta %22, hurrenez hurren.

Parte-hartze kopuru horiei 25 erakundek eta partikularrek erakusketa publikoaren fasean egindako 133 alegazio gehitu behar zaizkie.

Datozen hamarkadarako gaikako %70eko bilketaren erronka

2015eko datuen arabera, Nafarroak etxeko hondakinen eta hondakin komertzialen 266.530 tona sortu zituen; hau da, pertsona bakoitzak 1,14 kg eguneko. Kopuru osoaren %33a soilik gaika bildu eta tratatu zen, eta foru Exekutiboaren erronka da %70ra iristea datorren hamarkadan.

Nafarroan, ontziak, papera-kartoia eta beira birziklatzeko tasa oso altua bada ere, etxeetan materia organikoa ez da hainbeste bereizten. Ondorioz, gehiengoak hori egitea lortzeko asmoarekin, Planean jasotzen da 2017 eta 2018 urte artean materia organikoaren bilketa zabalduko dela Foru Komunitateko txoko guztietara, mankomunitate bakoitzak erabakitako sistemarekin.

Ildo horretan, Tokiko Azpiegituren 2017-2019 Planean (TAP), hamar instalazio egokitzea eta eraikitzea jasotzen da, eta tartean honako hauek aurkitzen dira: Arbizukoak, Tafallako, Zangozako eta Doneztebeko transferentzia instalazioak eta Carcar eta Culebreteko tratamendu-zentroak. Horien guztien artean, urtean 30.000 tona inguru tratatzeko edukiera dute.

Gainera, beste hainbat azterketa-fasean aurkitzen dira, eta datozen urteetan gauzatuko dira; esate baterako, Elizondo, Irunberri eta Izarbeibarkoak. Instalazio horietako hainbat eskala eta hurbiltasunekoak dira (horietako batzuek gizarteratzeko enpresek ere artatzen dituzte) eta beste batzuek handiagoak. Eskala eta hurbiltasunekoak urtean ehunka tona inguru tratatzeko lirateke, eta, tamaina handiagokoen kasuan (Arbizu, Tafalla, Carcar ed Culebrete) milaka tona tratatuko lituzke bakoitzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa