(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2.000 paziente baino gehiago joaten dira urteko Nafarroako Ospitalegunera ahotsean eragiten duten patologiengatik ostirala, 2017.eko azaroak 24


70 adituk azken diagnostiko-teknikak eta emakume transgeneroen ahotsaren "feminizazio" prozesuak aztertuko dituzten gaurtik aurrera Iruñean


feminizazioa

Hizlariak eta ikastaroko antolatzaileak, Uzcanga doktorea (erdian) eta Maraví doktorea (eskuinean). ( irudia handitu )

Nafarroako Ospitaleguneko Ahots Unitateak 2.100 paziente inguru tratatzen ditu urtero kontsultan Foru Komunitate osoan eta 400 fonomikrokirurgia edo fonokirurgia ebakuntza egiten ditu, patologiaren batek eragindako ahots-korden egiturak lehengoratzen saiatzeko. Ebakuntza kirurgiko horien ondoren errehabilitazio foniatriko-logopedikoa egiten da, ahalik eta funtzionalena den ahotsa lortzeko.

Otorrinolaringologia, Errehabilitazio (Logopedia eta Foniatria), Psikologia eta Psikiatria arloko 70 aditu bilduko dira gaur eta bihar Iruñean gaitz horiek eta ahotsarekin zerikusia duten beste prozesu batzuk aztertzeko azken teknikak eta protokolo profesionalak aztertzeko, IV. Ahotsaren Patologien Azterketa eta Tratamenduari buruzko Oinarrizko Ikastaroaren barruan. Jardunaldiak María Uzcanga doktoreak, Nafarroako Ospitaleguneko Otorrinolaringologia Zerbitzuko buruak eta Enrique Maravík, Errino-laringe ataleko buruak, sustatu dituzte, azken zortzi urteetan ahotsaren patologiaren inguruko topaketa zientifikoak antolatu dituztenak.

Ikastaroaren helburua da ahotsaren patologiaren oinarrizko alderdien ezagutzan eta ulermenean sakontzea da. Horretarako, hogeita hamar hitzaldi teoriko eta tailer praktiko inguru egingo dira kasuak aztertzeko eta teknika berrien analisia egiteko, horien artean hiru dimentsiotako irudian oinarritutakoak nabarmentzen dira. Estatu osoko adituek zenbait gairi buruzko txostenak eskainiko dituzte, hala nola laringearen anatomia, ahotsaren fisiologia, lotutako patologien diziplina anitzeko protokoloen garapena, azken aurrerapenak fonokirurgian edo errehabilitazio-prozesuak.


Feminizazioa

Hiru dimentsioko bideo-erakustaldia. ( irudia handitu )

Ahotsaren "feminizazioa"

Aurten, gainera, emakume transgeneroaren edo hormonetan arazoak dituzten emakumeen ahotsaren "feminizazioa" landuko da zenbait saioetan. Arazo horren ondorioz, nahi dutena baino baxuagoa den tonua izaten dute.

Alderdi kirurgiko eta logopedikoak aztertuko dira, trantsizio prozesu honetan beharrezkoak direnak, alderdi psikologikoak bezala. Ebakuntza hori oso garrantzitsutzat jotzen da ahotsak generoari dagokionez esperotakoa asetzen ez duen pertsonengan, izan ere, "ezinbesteko parametro baten arazo" bat gisa hartzen dute, eta gizarte-, lan- edo familia-ingurunera egokitzeko zailtasunak eragiten dituzte.

Ikastaroan Juan Carlos Casado eta Enrique Maraví doktoreen ‘Feminización de la voz’ liburua aurkeztuko da, emakume transgeneroa diziplina anitzetik aztertzen duena. Casado doktorea, Marbellako Quirón Ospitaleko Otorrinolaringologia Zerbitzuko burua da eta ahotsaren "feminizazioaren" esparruan munduko aditu nagusietako bat da. Enrique Maraví doktoreak 15 urte daramatza lanean Nafarroako Ospitalegunean errino-laringeko aditu gisa, eta zentro honetan kondroplastia (gorgoila txikiagotzea) eta glotoplastia (ahots-korden luzera txikiagotzea ahotsaren tonua handitzeko) teknikak ezartzearen arduraduna da.

Ikastaroak Otorrinolaringologiako telefono mugikorrerako aplikaziorik interesgarrienak aztertuko ditu, bai profesionalentzat, bai herritarrentzat direnak, ahotsaren higienerako aholkuekin eta alarma zantzuak antzemateko jarraibideekin. Horrez gain, Sofia Esparza sopranoak eta Michel Reynoso pianistak ere parte hartuko dute-

Ahotsaren patologiak garrantzia hartu du gero eta errazagoak diren teknologien garapenari esker, izan ere, eragindako pertsonak aztertzen, diagnostikoa egiten eta tratatzen laguntzen dute. Baliabide erabilgarrien artean nabarmentzen dira ahotsaren pertzepziozko analisia, analisi akustikoa eta aerodinamikoa, azterketa estroboskopikoa, ahotsaren ebaluazio subjektiboa (Voice Handicap Index) eta ebaluazio ortofoniko-foniatrikoa, ikastaroaren edukien artena daudenak.

Otorrinolaringologia taldea

Nafarroako Ospitaleguneko Ahots Unitatea 2009an abian jarri zen eta 12 profesionalek osatzen dute. Diziplina anitzeko talde bat da, eta Otorrinolaringologia Zerbitzuaren (8 mediku) eta Errehabilitazio Zerbitzuaren (2 mediku eta 2 logopeda) laguntza du.

Otorrinolaringologia Zerbitzuaren azken nobedadeen artean nabarmentzen dira hipoakusia (gorreria) duten helduentzako kokleako inplanteak eta eskatzen duten errehabilitazio logopedikoa, B Nafarroako Ospitaleguneko Otologia Atalean egiten dena.

Halaber, 2017an, loaldi induzituko endoskopia egiten hasi dira loaldiko apnea duten pazienteengan diagnostiko topografikoa egiteko. Horrez gain, disfagia estrukturaleko diziplina anitzeko kontsulta egiten ere hasi da, laringeko kartzinomaren tratamendu onkologikoen ondorioa dena, eta Errehabilitazio eta Aurpegi-masailetako Kirurgia zerbitzuekin elkarlanean hasi da, ezpaineko fisura (erbi-ezpaina eta ahosabaiko fisura) duten neska-mutilekin lan egiteko.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa