(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza departamentua AppSkil proiektuan ari da Erresuma Batua, Belgika eta Italiarekin batera
ostirala, 2017.eko azaroak 24


Hezkuntzan erabiltzeko mugikorretarako aplikazioen garapena hobetzeko proiektua da AppSkil


Nafarroako gobernuko Hezkuntza departamentuak AppSkil proiektuaren jardunaldietan parte hartu du gaur. Europa mailako proiektua da eta hezkuntza arloan mugikorretarako kalitatezko aplikazioak garatzea da du helburu; hezkuntza komunitatearen eskarien aurrean, lan arloko beharrei erantzuteko sortzeko, arloko industriarekin batera.

Hainbat herrialdeetako 14 bazkideren artean ari dira elkarlanean. Nafarroako Hezkuntza departamentuarekin batera dabilza Erresuma Batua (Coventry University Enterprises Ltd, Deparment for Employment and Learning, Naace, Sout West College, South Eastern Regional College eta AELP), Belgika (Conseil Regional de la Formation, Agoria eta Business Training), Italia (Associazione CIMEA, Associazione italiana per l’informatica e il Calcolo Automatico eta Consorzio Friuli Formazione) eta Espainia (Asociación de técnicos de informática eta Florida Centre de Formació, Coop. V). Aipatutako eragileez gainera, Hezkuntza eta Formazioa arautzen duten agintariak, IKT sektoreko ordezkariak eta zentro hezitzaile eta formatzaileek osatu dute aliantza.

Iruñean egindako jardunaldian Hezkuntza Zuzendari Orokor Roberto Perezek nazioarteko Erasmus+ proiektuetan eta sektorearen aliantzetan parte hartzeak duen garrantzia azpimarratu du, batez ere, zuzenean eragiten dutenean hezkuntza, abilitate eta industria sektorearekin lotutako enplegu mailan eta kalitatean.

Aplikazio erakargarriak

Mugikorretarako aplikazio erakargarri eta erabilerrazak sortzeko beharrari erantzunez abiatu da AppSkil proiektua. Izan ere, badira kale egiten duten hainbat aplikazio, erabiltzailearentzat erraza den interfazea ez izateagatik. Hori dela eta, kasuistika hori aintzat hartuz, gehien eskatzen diren gaitasunak antzematen ari dira lanean, hezkuntza komunitatearen beharrei egoki erantzun ahal izateko. Horretarako, formazio curriculuma eta online bidezko ikastaro masiboa garatzen ari dira parte-hartzaileak, mugikorretarako aplikazio-garatzaileak formatzeko, hezkuntza sektorera egokituta.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa