(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Emakumeen Aurkako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde arteko hirugarren Akordioa sinatu dute ostirala, 2017.eko azaroak 24


Emakumeen aurkako indarkeriaren arloan arautegi berria aplikatzeak ekartzen dituen aldaketetara egokitu da, eta haren modu eta adierazpen desberdinak jasotzen ditu


sinadura

Barkos Lehendakaria hitz egiten, sinatu ondoren, Ikusi argazki-oina testuan. ( irudia handitu )

Nafarroako Jauregian "Nafarroako Emakumeen aurkako Indarkeriaren aurrean Koordinatzeko Erakunde arteko III. Akordioa" sinatu dute gaur goizean. Hor, arlo honetako arautegi berriak eragindako aldaketak jasotzen dira.

Agiri honek, 2002an sinatutako akordioa ordezkatzen du, eta honako hauek sinatu dute: Uxue Barkos Lehendakariak, Nafarroako Gobernuaren ordezkari gisa; Carmen Albak, Nafarroako Gobernuaren Ordezkaritzako ordezkari gisa; Joaquín Cristóbal Galvek, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko lehendakariak, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiaren ordezkari gisa; José Antonio Sánchezek, Nafarroako Foru Komunitateko fiskal gorenak, Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioko lehendakariak. 

Akordioren helburu nagusia da erakundeen arteko koordinazio eta lankidetzarik onena eta handiena lortzea emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioan eta kudeaketan, eta Foru Komunitate osoan jarduera-eredu homogeneoak ezartzea. Hori guztia osasun, hezkuntza, gizarte, polizia arloetan eta arlo juridiko eta judizialean kalitatearen arreta bermatzeko. Horrez gain, akordioak prebentzio lana bultzatu eta indartzen du, ikerketaren, prestakuntzaren eta sentsibilizazioaren bidez.

Hitzaldiak

Sinatzeko ekitaldian Barkos Lehendakariak hauxe nabarmendu du: "arreta integrala, diziplina anitzekoa, sistematikoa eta iraunkorra bermatzen duen erakundeen erantzuna, ardatz nagusi gisa esku-hartze koordinatua eta prozedura homogeneoak dituena".

Barkosek azpimarratu ditu "arloan arautegi berria aplikatzeak eragindako aldaketak, emakumeen aurkako indarkeria definitzearekin zerikusia dutenak, modu eta adierazpen desberdinak barne hartuz". Amaitzeko, eskerrak eman ditu Barkos Lehendakariak sinatzen duten erakundeek akordio berria formalizatzeko hartutako konpromisoarengatik.

Bestalde, Carmen Albak, Nafarroako Gobernuko ordezkariak, hauxe esan du: "unitatea baliorik onena da gizarte-gaitz honi aurre egiteko, eta hori da akordioak adierazten duena, administrazioak elkarrekin joaten garela". Bestalde, indarkeria izaten duen emakume bat bakarrik dagoen bitartean, lanean jarraitu behar dutela esan du.

Azkenik, FNMCko lehendakari Pablo Azconak hartu du hitza. Tokiko erakundeek indarkeria horren kontra duten erantzukizunari buruz aritu da: "herritarrengandik hurbilago dagoen erakundea delako, eta gizarte-zerbitzuen, polizia eta gizarte-eragileen eta berdintasun-politikak sustatzearen arloan ditugun eskumenengatik".

Akordio berriaren edukia

Akordio berriak jadanik dagoen Jarraipen Batzorde bat mantentzen du, erakundeen artean koordinazio hobea egiteko kide anitzekoa azterketa eta eztabaida organoa dena.

Batzorde horri laguntzeko, Akordioa beste bi egitura barne hartzen ditu: Nafarroako Gobernuko Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Departamentu arteko Batzordea, Gobernuko Departamentu guztiak barne hartzen dituen batzordea dena, eta helburutzat Administrazioaren politika guztietan emakumeen eta gizonen berdintasun-printzipioa barne hartzea duena.

Batzorde horrek urriaren 31n izan zuen lehen bilera eta horren burua Nafarroako Lehendakaria da. Zuzendaritza Nagusietako titularrek osatzen duten eta haien lana estrategikoa da. Bestalde, Ad Hoc Talde Tekniko ere badaude, Jarraipen Batzordeak lehentasuna emandako lan-programen eta beharren arabera, aurreko akordioaren barruan zeuden hiru taldeak ordezkatuko dituztenak.

Akordioak Baterako Jarduera Protokolo bat barne hartzen du, prebentzio, arreta, babes eta berreskuratze sistema guztiak eredu berdin eta homogeneoen bidez antolatzen direla eta arlo horretan eta etengabeko hobekuntzako ikuspegi batetik Nafarroako Foru Komunitatean aritzen diren erakundeen koordinazio eta lankidetza egokirako baldintzak sortzen dituena.

Indarkeriaren definizioa

Erakunde arteko III. Akordioak bigarren akordioan jasotzen zen indarkeriaren definizioan handitzen du, modu eta adierazpen desberdinak barne hartuz, Nafarroan emakumeenganako indarkeriaren aurka jokatzeko 14/2015 Foru Legean jasotzen den moduan, Istanbuleko Hitzarmenean ezarritakoari jarraiki. Sinatzen duten alderdiek, beren eskumenak errespetatuz, eta bereziki independentzia judiziala, emakumeen aurkako indarkeria kontzeptualizazio berri horretara jotzearen alde egin dute.

ARGAZKI OINA: ezkerretik eskuinera, Uxue Barkos, José Antonio Sánchez, Carmen Alba, Joaquín Galve eta Pablo Azcona.

  


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa