(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak eskerrak eman ditu Foru Komunitateari objektu baliotsuen dohaintza egin zaiolako astelehena, 2017.eko azaroak 27


Hark zuzendu du aurten ekarpenak egin dituzten 15 familia eta pertsonei eskerrak emateko ekitaldia


Uxue Barkos Lehendakariak harrera egin die objektu baliotsuen dohaintzak egin dituztenei.

Uxue Barkos Lehendakariak harrera egin die objektu baliotsuen dohaintzak egin dituztenei. ( irudia handitu )

Gaur goizean, Komunitatearen Egunaren harira, Nafarroako Lehendakariak, Uxue Barkosek, omenaldi bat egin die azken urtean Foru Komunitateko artxibo eta museo publikoetara objektu baliotsuen dohaintzak egin dituzten pertsonei.

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan izan da ekitaldia, eta, Barkos Lehendakariarekin batera, Kultura, Kirol eta Gazteriako kontseilari Ana Herrera eta Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilari Mikel Aranburu izan dira.

Barkos Lehendakariak eskerrak eman dizkie, Nafarroako erakundeen eta herritarren izenean, ondare pertsonaleko edo familia-ondareko objektu baliotsuak dohaintzan emateagatik, eta nabarmendu du dohaintza egin dutenek espiritu soziala, eskuzabala eta solidarioa dutela, «gu guztion festak (alegia, Nafarroaren Egunak) duen esanahi handiarekin oso bat datorrena».

Urtean zehar, 15 dohaintza egin dira, tartean, Turrillas maisuaren musika-ondarea eta Mariano Ansó Zunzarren politikari iruindarraren dokumentu-funtsa. Ia erdiak (7) Lizarrako Karlismoaren Museorako izan dira; 5, Nafarroako Errege Artxibo Nagusirako; eta gainerakoak, Nafarroako Liburutegi eta Filmotekarako, Nafarroako Museorako eta Julio Caro Baroja Nafarroako Museo Etnologikorako.

 
Barkos Lehendakaria eskerrak ematen

Barkos Lehendakaria eskerrak ematen ( irudia handitu )

Barkos Lehendakariak esan duenez, dohaintzan eman diren artelanak, partiturak, dokumentuak, liburuak eta bestelako objektuak, «askotan, bizitza osoan egindako lanaren eta sentsibilitate artistikoaren emaitza dira, eta, haiek dohaintzan emanda, nafar guztien eskura jarri da urte askotan eta, batzuetan, historiako une erabakigarrietan egindako ahaleginaren eta gauzatutako talentuaren emaitza». Gaineratu du, aurrerantzean, museoek eta erakundeek babestuko dituztela; bertan, «interesatuta dauden guztiek ikusi edo kontsultatu ahal izango dituzte, eta, horri esker, hobeto ezagutu ahal izango ditugu gure historia, gure artea eta gure kultura».

Lehendakariak nabarmendu du dohaintzak egin dituztenek ez dutela irabazi-asmorik eta gizarte osoarekin partekatu nahi izan dituztela familia-balio handiko objektuak; horrela, Nafarroako kultura-ondarea handitzea lortu dute. Horren harira, gogorarazi du museo, artxibo edo liburutegietako pieza aipagarrienetako batzuk dohaintzan emandakoak direla; horrek garbi erakusten du «aspalditik egin izan direla dohaintzak, belaunaldiz belaunaldi, eta dohaintzak egiten dituztenek haien bidez erakusten dute Foru Komunitateari dioten estimua eta maitasuna».

Ondasunak dohaintzan eman dituztenek diploma bat jaso dute Lehendakariaren eskutik; haren hitzetan, diploma horrek «Nafarroaren eta bertako erakundeen eta herritarren esker ona sinbolizatzen du».


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa