(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Udazkena eta Asiako liztortzarraren habiak Nafarroako Foru Komunitatean astelehena, 2017.eko azaroak 27


Ingurumeneko Departamentuak garai honetan sortzen den kezka saihestu nahi du, udazkenean ikusten baitira gehien


Asiako liztortzarra.

Asiako liztortzarra. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak udazkenero herritarren artean sortzen den kezka saihestu nahi du, orduan ikusten baitira gehien Asiako liztorraren habiak, zuhaitzen hostoak erortzen direnean.

Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren Ekonomia Zirkularraren eta Uraren Zerbitzuko teknikarien arabera, "habia horiek egotea ez da larrialdiko egoera edo premiaz esku hartzeko egoera", eta, "orain gehiago ikusten diren arren, ez du esan nahi gehiago direnik edo arriskutsuagoak direnik".

Asiako liztortzarra (Vespa velutina), espezie exotiko inbaditzaile gisa katalogatua, 2010ean sartu zen Foru Komunitatean, eta, hiru urteren buruan, foru-lurraldea hartu zuen. Zailagoa da Foru Komunitatearen hegoaldeko erdian eta Pirinio guneetan eta Pirinio aurreko guneetan ikustea, hotzak mugatu egiten baitu haren garapena.

Aurten, presentzia txikiagoa izan du, bai baldintza klimatikoengatik, bai Nafarroako Gobernuko basozainen, udalen, suhiltzaileen eta norbanakoen lan koordinatuari esker.
avispero

Asiako liztortzarraren habia. ( irudia handitu )

Asiako liztortzarraren habiek zenbait hilabete irauten dute, baina gutxiago ikusten dira udaberrian eta udan.

Udazkenean, hostoak erortzean, errazago ikusten dira, batez ere ibai eta baratze inguruetan; oraindik ere ikus daitezke liztortzar aktiboak beren bizi-zikloaren amaieran, zeinak urtebete irauten baitu eta orain bukatzen baita.

Neurriak hartu behar badira ere, gogorarazi behar da liztortzarra ez dela oso erasokorra, eta ia ez duela eztenkatzen modu naturalean. Gainera, haren eztenkadak ez du arazo berezirik ematen gainerako liztorrenarekin alderatuta, non eta eztenkada jaso duenak intolerantziaren bat edo alergia jakin bat ez duen.

Nolanahi ere, neurri gisa, ez da komeni habia batera 5 metro baino gutxiago hurbiltzea.

Komeni da, halaber, habiak ikusiz gero horren berri ematea, espezie exotiko inbaditzaile hori kontrolatzen laguntzeko.

Habia hiri-ingurune batean badago, dagokion udalari jakinarazi behar zaio telefono-ordutegi arruntean, eta, hiri-inguruneetatik kanpo egonez gero, Nafarroako Gobernuari jakinarazi behar zaio, informazio-telefono honetan: 848 42 66 98. Ikuskatu ondoren, udalak edo basozaintzak zehaztuko dute, kasu bakoitzean, zer prozedurari jarraitu behar zaion. Habia V gorri batekin markatuta badago, esan nahi du jada erregistratu dutela agintariek; beraz, ez dago jakinarazi beharrik.

Espezie exotiko inbaditzaileak arazo berria dira, eta, hori konpontzeko, garrantzitsua da herritar guztien lankidetza, erabat desager daitezen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa