(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak 1,2 milioi euro baino gehiago bideratuko ditu irakasleen trebakuntzan astelehena, 2017.eko azaroak 27


Ikastetxe berriak eraikitzeko eta hezkuntza azpiegituren mantenuan 21,7 milioi euro inbertituko dira 2018an 


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak irakasleak prestatzearen alde egin du, 505.000 euro gehiago emanez, Lanbide Heziketako, Aniztasunaren Trataerarako eta Hezkidetza plan estrategikoen eta metodologia aktiboen bidez. Horrez gain, azpiegituretan egindako inbertsioa 21,7 milioi euro arte handitu du.

Hezkuntza Departamentuaren aurrekontua

651.679.263€, Hezkuntza Departamentuaren aurrekontua

 

Hezkuntza Departamentuak irakasleen trebakuntzaren aldeko apustu sendoa egin du 2018ko aurrekontuetan. 505.000 euro gehiago inbertituko ditu Lanbide Heziketa plana,  Aniztasuna erantzuteko plana eta Skolae Hezkidetza planari erantzunez, baita metodologia aktiboak sustatzeko ere. Era berean, azpiegituretan 21,7 milioi inbertituko dira datorren urtean.


651.679.263€. Horixe da Nafarroako Gobernuak hezkuntzara bideratuko duen aurrekontua 2018an, aurrekontu osoaren %16,76%, 2015ean baino 75 milioi euro gehiago; hau da, %11,76 gehiago. Kopuru horretatik 370 milioi euro lehenengo kapituluari dagokio.

Hala, programa akordioan hartutako konpromisoari eustea da departamentuaren ardatza: hezkuntza sistema publikoa indartzea eta sare publikoak behar duenari erantzuteko gaitasuna izan dezan,auzo, gune edo eskualde bakoitzak dituen hezkuntzako oinarrizko beharrei erantzuteko 0-3 urteko eskolatzea gauzatzeko udalekin hitzarmenak egiteko diru-partida handitu da, hezkuntza etapa oinarrizkoa dela iritzita. Baremo eta tarifa aldaketei erantzuteko die hazkundeak. Izan ere, errenta baxuko familiei, guraso bakarreko familiei eta behar gehien dituztenei egiten die mesede. Era berean, baremoan egindako aldaketak familia gehiagorengana iristea dakar, tarifa jaitsita, familiek diru-sarrera gutxiago egitea baitakar, udalek konpentsa dezaten.

Eraikuntza berrietarako eta ikastetxeen ekipamendu eta mantenurako ere hazi egingo da inbertsioa. 2015etik hazi egin dira arlo horretako diru-partida guztiak eta 2018an 21,7 milioi inbertituko dira.

Iruñeko Sanduzelain auzoan DBHI berriaren eta Arbizuko Ikastetxe Publikoaren obrak barne hartzen dira. Horrez gain, beste zentro hauetan lanak hastea ere aurreikusita dago: Erronkariko Ikastetxe Publiko berrian, Sarriguren Institutuan (jadanik zentro publikoetan egindako inbertsioekin batera), Iturengo ikastetxe publikoa, Baztan-Bidasoa Lanbide Heziketako zentro berria, Mutiloako ikastetxe publikoa, Abartzuzako eskualdeko ikastetxea eta Ribaforadako institutua, Ribaforadako, Fustiñanako eta Cabanillasko Udalek berriki baliozkotutakoa.  Proiektu berri horiekin batera, Torre Monreal HBIP, Atakondoa IPren (Irurtzun) eta Oliteko IP handitzeko lanak ere nabarmentzen dira.

Hezkuntza-azpiegituretarako bideratutako kontu-sail guztiek gora egin dute: zentroak mantentzekoak, 300.000 eurotan, eta eraikin berriak eraikitzekoak, 200.000 eurotan.

Horrez gain, toki erakundeetarako diru-laguntzen deialdia 200.000 eurotan handitu da udal titulartasuneko ikastetxe publikoak berritzeko.

Bestalde, beka-sistema ikuspegi sozialago batetik berrikusi da, hezkuntza-administrazioek sustatzen dituzten hezkuntza-jarduera eta zerbitzu osagarri guztiak ikasle guztientzat eskuragarriak izan daitezen. 2018. urtean 700.000 euro gehiago inbertituko dira arlo hauetako beketan: irakaskuntza, garraioa, jantokia, bizilekua, aparteko laguntza. Derrigorrezko hezkuntzaren osteko eta unibertsitateko ikasketetarako beka-deialdian, beste kontzeptu bat barne hartzen da espediente akademikoarengatik, 2017-2018an lehen mailan ikasketak hasten dituzten ikasleentzat. Horrela, 4.334.104 euroko laguntzak izango dira arlo hauetarako: garraioa, jantokia, bizilekua eta unibertsitateko nahiz derrigorrezko hezkuntzaren osteko irakaskuntzarako. Desgaitasunak dituzten ikasleentzako hezkuntza berezirako eta udako eskoletarako bekak gehituta, 2018. urtean Departamentuak laguntzetan eta beketan egindako inbertsioa 4,6 milioi eurokoa da. Inoiz, xede honetarako bideratu den kopururik handiena da, beraz.

Hezkuntza Departamentuak kudeatzen dituen beka osagarriez gain, aintzat hartzekoak dira Erasmus laguntzak ere. Unibertsitateak eskaintzen dituenen osagarriak badira ere, laguntza handia ekartzen dute: ia 900.000 euro (896.000) Erasmus programetarako SEPIErekin batera (Hezkuntza Nazioartekotzeko Espainiako Zerbitzua). Joan zen astean aurkeztu dira, justuki, Eramus+ programak, bai Lanbide Heziketarako, bai Eskola Hezkuntzako sektoreetarako (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza) eta helduentzat.

Eta hezkuntzan baldintza-berdintasuna bermatzeko ildoari jarraituz, 635.000 eurotan handitu da testuliburuak doakoak izateko inbertsioa: 2,3 milioi euro arte.

Irakasleen prestakuntza

Hezkuntza-jardueran, 2018an ezarriko diren plan estrategikoek eragina dute:  Lanbide Heziketako Plan Estrategikoa, Skolae Hezkidetza Plana eta Aniztasunari Erantzuteko  Plana, eta irakasleen prestakuntzan inbertsioa hobetzekoa. Atzerriko hizkuntzetako eta arte eta musika irakaskuntzetarako prestakuntzak 2018ko aurrekontuetan du eragina, irakasleak prestatzeko jardueren kontu-sailaren igoerarekin batera. Kontu-sail horretan, Lanbide Heziketako Plan Estrategikoan (50.000 euro gehiago), Aniztasunaren Trataerarako Planean (50.000 euro gehiago) eta Skolae Hezkidetza Planean (315.000 euro gehiago) jasotzen diren irakasleak prestatzeko gastuak barne hartzen dira. Horrez gain, 90.000 euroko igoera ezartzen da pedagogia aktiboetan prestatzeko eskaera berriei aurre egiteko. Hezkuntza-sisteman pedagogia aktiboak sustatzea hezkuntza departamentuaren ildo estrategikotako bat delako, 1,2 milioitik gora bideratuko ditu departamentuak irakasleak prestatzeko.

Hezkuntza modernizatzeko bide horretan, prestakuntza-programez gain, hezkuntza-teknologietan egindako inbertsioa ere nabarmentzen da, inbertsioa % 57,95 handituz. Proiektu pilotu bat abian jartzea aurreikusten da, ordenagailu pertsonalez hornitzeko gelak, "ikasle bat = gailu bat" eredua aplikatuz. Hezkuntza Departamentuaren laguntza metodologikoa izango du, berrikuntza pedagogiko eta metodologiko bat lortzeko; ez bakarrik euskarri aldaketa bat. Beraz, 2 milioi euroko inbertsioa egingo du gelen ekipamenduan eta 700 K-ko monitore interaktiboetan. Horrela, ikasturtean zehar monitore interaktiboak banatuko dira Bigarren Hezkuntzan eta hurrengo ikasturteetan jarraituko du, konpromiso hori hartu baitu, eskolako ekipamendu guztiak berritzen amaitu arte.

Horrekin lotuta, Nafarroako zentro guztiak lotzeko beharrezkoa den azpiegituran lan egiten ari dira. Hezkuntzak 3 milioi inbertituko ditu horretarako, hots, 2,5 milioi gehiago. Konektibitatea eta wifi sarea bermatzeko ekintzekin hasiko dira. Bestalde, EDUCAren aldaketa digitalean lanean jarraitzen du, Departamentuaren aplikazio nagusia dena. Horrekin, hezkuntza eta baliabideak kudeatzeko plataforma integral bihurtzea da helburua, modulu eta erabilera didaktikoko, gelako, zentroa kudeatzeko funtzionalitate berriekin, Departamentuak kudeatzeko aplikazioekin guztiz integratua dagoena. Era berean, Departamentuan kontratatzeko arlo telematikoa (ATP) aukeratu da, prozesua eraginkortasunez modernizatzen duena. Horrekin, azkarrago egiteaz gain, gardenagoa eta erosoagoa ere bada.

Berrikuntza teknologikoa bezain garrantzitsuak dira goi-mailako hezkuntza eta ikerketa. Hala bada, Hezkuntza Departamentuak hainbat urterako finantzazio-akordio bidez, 57,7 milioi euroko inbertituko ditu Nafarroako Unibertsitate Publikoan (2,5 milioi gehiago). Akordio hori lortzeko, lan nekezaz gain, esfortzu eta negoziazio handiak ere egin behar izan dira; beraz, nabarmentzekoa da egindakok esfortzua lortutako akordioa gauzatzeko. Finantzazioak emaitzak lortzea eta inbertsioak egitea ekarriko du eta Nafarroako Unibertsitate Publikoak konpomisoa hartu du inbertitzen dena gizarteari itzultzeko, oso garrantzitsua baita elkarrekin lan egitea, Nafarroako Foru Komunitatearen benetako gizarte-beharrei erantzunez. Hainbat urtetarako hitzarmenean ere barne hartu dira Medikuntzarekin eta aplikazio medikoekin lotuta dauden gradu berriak ezartzea:  Ingeniaritza biomedikoa, Bioteknologia eta datuen zientzia (Medikuntzan, industrian edo bankan aplika daitezkeenak). Horrela, Medikuntzako ikasketen inguruko beste lerro bat sortu da, eta Ingeniaritzako beste titulazioetan jadanik dauden baliabideak hobetu dira, gaur egungo beharren arabera egokituz. Ikerketaren eta garapenaren alde egindako apustu horretan, doktorego-tesiak egiteko deialdia berritu da. Hor, ikerketa-proiektuen eta Foru Komunitateko plan estrategikoen artean dagoen lotura nabarmendu da, ikerketaren emaitzak transferituz, nahiz Nafarroako gaur egungo edo etorkizuneko politika publikoetan izandako eragina dela medio. Laguntza horietan Nazioarteko Mugikortasuneko doktorego aurreko egonaldiak barne hartzen dira; 605.800 euro, guztira.

Bestalde, UNEDei lotutako zentroen finantzazioa ere handitu da, 1,9 milioi euro arte. Guztira, % 3ko igoera izango da Iruñeko eta Tuterako UNEDeko bi zentroetarako, Departamentu honentzat UNEDek maila profesional, kultural eta sozialean duen balio handiarengatik.

Aurrekontuak Tuterako Fernando Remacha Musika Kontserbatorioaren %100eko finantzazioa jasotzen du, eta Legean beste artikulu bat gehitu dute. Horrela, 2018. urterako ezarritako 370.331 euroko zenbatekoa 2019. eta 2020. urteetan eguneratuko dela ezartzen da artikulu horretan; Hitzarmenean hartutako konpromisoen finantzazioa bermatzeko beharrezkoa den zenbatekoan hain zuzen.

Aurrekontuen proiektuak %1,5eko soldata igoera ere jasotzen du itunpeko sareko irakasleentzat eta irakasle ez direnentzat; baita sare horretan hezkuntza-kalitatea hobetzeko akordioan barne hartzen diren gainerako neurriak ere. 

Bestalde, irakasleen aldi baterakotasuna murrizteko, Lan-eskaintza Publikoaren deialdiaren kostua ezarri da, erretiroek eta lekualdatze-lehiaketek eragindako bete gabeko plazak betetzeko unibertsitatez kanpoko irakaskuntzako ikastetxe publikoetan.

Murrizketak bertan behera geratzeko

Legealdiaren hiru urte hauetan aurrerapen garrantzitsuak gertatu dira murrizketan itzultzean eta neurrien ezarpenean, hainbat urtetan sindikatuen erakundeek sektorerako aldarrikatu dituztenak. Horrela, besteak beste, jarduera hauek daude: gelako ikasle kopurua bihurtzea, Haur eta Lehen Hezkuntzan; irakasleen prestakuntza, 300.000 eurorekin hasi zen 2015ean eta datorren urterako 1,2 milioi baino gehiago aurreikusi da; dagoeneko abian diren neurriak jasotzen dituzten hezkidetza nahiz aniztasunari erantuteko planak; plaza kopurua %7 handitu duen lanbide heziketa plana; Laguntza plana ardatza duen bizikidetza plana; LEPen deialdia itun programatikoaren konpromiso gisa eta sindikatuen eskaera historikoa; hobekuntzak 0-3n, bai sarbidean bai tarifetan; hobekuntzak zentroen autonomian; edo aurrerapena hezkuntza-berrikuntzan hezkuntza-komunitatean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa