Castellano | Euskara | Français | English
Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa: navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Testua Nafarroako Kontseiluari bidali zaio irizpena eman dezan, eta irizpideak bateratzea eta irizpideok nazioarteko arauetara egokitzea du xede
Gaurko saioan, Nafarroako Gobernuak adostu du aintzat hartzea Nafarroako herriguneen izendapenak erabiltzeko eta grafikoki adierazteko irizpideak ezartzen dituen foru-dekretuaren proiektua, Nafarroako Kontseiluari bidaltzeko irizpena eman dezan (behin betiko onartzeko egin behar den azken urratsa).
Araudiaren xedea da Euskararen Foru Legea aplikatuz onartu diren gaztelaniazko eta euskarazko izendapen ofizialak bateratzea eta arautzea, bai eta haiek idaztean erabiltzen diren zeinu grafikoak behar bezala erabiltzen direla bermatzea ere.
Gaur egun, badira izendapen ofizial sinple edo bakarrak, hala nola Castejón, Elizondo, Leitza eta Lodosa, bai eta izendapen ofizial elebidunak ere, hala nola Abaurregaina/Abaurrea Alta, Doneztebe/Santesteban, Pamplona/Iruña eta Puente la Reina/Gares.
Baina, urteen joanarekin araudi desberdinak onartu direnez, erabilera ez-bateratuak eta arauari egokitu gabeak egiten dira.Dekretu-proiektuaren helburua da toponimia ofizialaren erabilera arautuko duten zenbait irizpide finkatzea, edozein administrazio publikok edo pertsonak modu bateratuan erabil ditzan.
Zehazki, estatuko eta nazioarteko gidalerroek finkatzen dituzten irizpideak aplikatzea proposatzen da.Proposamena informazio publikopean geratu da, Foru Komunitateko administrazioaren departamentu guztietan kontsultatu da, eta Toki Araubidearen Foru Batzordeak eta Euskararen Nafar Kontseiluak ere baliozkotu dute.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen