(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Altsasuko gertakariei buruzko Nafarroako Parlamentuko adierazpenarekin bat ere egin du asteartea, 2017.eko azaroak 28


Onartutako Akordioan Europako Batzordearekin hartutako lankidetza-konpromisoa adierazten da, egoera neurrigabeak saihesteko, Batzordeak berak eta Eurojustek ezartzen duten moduan


Foru Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran, eta horren arabera, Nafarroako Parlamentuak 2017ko azaroaren 2an onartutako Erakunde Aitorpena kontuan hartu du. Aitorpen horretan, 2016ko urriaren 15eko gauean gertatutako istilu penagarrien inguruko gertaeren garapenarekiko kezka handia agertzen da. Orduan, eraso bat gertatu zen Altsasuko taberna batean, bi guardia zibil eta haien bikotekideak zaurituta geratu ziren, eta horren ondorioz, hilabete geroago, 19 eta 24 urte arteko hamar gazte atxilotu zituzten.

Aitorpen horretan, Parlamentuak Altsasun eta Nafarroan osoan bakearekiko eta bizikidetzarekiko duen konpromisoa jasotzen da. Erabaki judizialak errespetatzen baditu ere, ikertutako gertaerak terrorismo-delitutzat hartzearekin ez dago ados, izan ere, auzipetutako gazteei neurri gabeko zigorrak ezarri ahal dizkiete. Horrez gain, parte hartutako erakunde judizialei kasua berriro aztertzea eskatu die, eskumena Iruñeko Epaitegiari itzultzeko, gertaerak izapidetzen jarrai dezan. Azkenik, izapidetzean auzipetutako gazteen aurka hartzen ari ziren neurri gabeko, justifikatu gabeko eta ez beharrezko neurriekin ados ez dagoela adierazi du.

Horregatik guztiagatik, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Parlamentuko osoko bilkurak 2017ko irailaren 14an onartutako ebazpena kontuan hartu du, eta Europako Batzordeari, dagokion organoaren bidez, hau erabakitzea eskatu dio:

Terrorismoaren tratamendu penalaren inguruko erkidegoko aurreikuspenak Espainiako Estatuan ezartzea zuzena den ala ez.

Altsasuko kasuan fiskalaren eskaera Europar Batasunaren Oinarrizko Eskubideen Gutunaren 49.2. artikuluaren aurreikuspenekin bateragarria den.

Halaber, Europako Batzordearen lehendakariordeari eta Segurtasun eta Justiziako, Kontsumitzaileen eta Genero Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiei erabaki honen berri ere emango die.

Gobernu honek Europako Batzordearekin dagozkion ekintzak egiteko duen lankidetza-hitzarmena ere adierazi du, neurri gabeko egoerak saihesteko, Europako Batzordeak eta Eurojustek ezartzen duten moduan.

Azkenik, Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako kontseilariari, bakearen eta bizikidetzaren arloan eta Gobernu honen eta erkidegoko erakundeen arteko harremanetan Bruselan dagoen Nafarroako Delegatuaren bidez eskumena duen organo gisa, dagozkion kudeaketak egin ditzala eskatu dio, aurreko ataletan ezarritakoa bete dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa