(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lanbide heziketaren inguruan elkarlan proiektu bati ekiteko lehenengo lan-bilera egin du gaur Hezkuntza sailak Aquitaniako ordezkaritzarekin asteartea, 2017.eko azaroak 28


Akitanian lanbide heziketa ikasten ari diren gazteak Nafarroako enpresekin harremanetan jarri ahal izateko, eta, aldi berean, ikasle nafarrek Akitaniako enpresekin praktikak egiteko aukera izan dezaten dauden aukerak aztertzeko bilera izan da


iparralde

Solana Akitaniako ordezkaritzarekin.

Lanbide heziketaren inguruan elkarlan proiektu bati ekiteko lehenengo lan-bilera egin dute gaur Hezkuntza departamentuan, Maria Solana Kontseilariak eta Lanbide Heziketako zuzendari Esther Monterrubiok, batetik, eta Insup elkarteko lehendakari Michel Ferillot, Eusko Ikaskutzaren Iparraldeko zuzendari J.M.Larrasket eta Hasten Ventures enpresako Maitena Urmeneta ordezkariak, bestetik.

Akitanian lanbide heziketa ikasten ari diren gazteak Nafarroako enpresekin harremanetan jarri ahal izateko, eta, aldi berean, ikasle nafarrek Akitaniako enpresekin praktikak egiteko aukera izan dezaten dauden aukerak aztertzeko bilera izan da. Ikasleen nazioarteko mugikortasunerako proiektuen baitan lekua izango luke egitasmoak eta hori dela eta, Hezkuntza departamentuak konpromisoa hartu du elkarlanerako proposamena zehazteko eta ahal dela, Hezkuntza departamentuak sustatzen dituen gainerako mugikortasun proiektuen kasuan bezala, lanbide heziketak dituen premiei erantzuteko beste herrialdeetan garatzen ari diren lanbide heziketako egitasmoekin elkarlana sustatzea.

Hezkuntza departamentua sustatzen ari den Lanbide Heziketa plan estrategikoaren ardatzetako bat da, hain justu, nazioartekotzea; eta Iparraldearekin elkarlana sustatzeko helburua departamentutik garatzen ari den gainerako mugikortasunerako proiektuekin bat egiten du; hala nola, PyreneneFP-Feder-Poctefa programa eta CoP-Transfronteriza2017 programa. Bi kasuetan Akitania Berria eta Euskadiko ikastetxeekin elkarlanean ari dira Nafarroako zentroak, ikasle nahiz irakasleen mugikortasuna elkarrekin latzeko. Etorkizunean, beraz, Euroerregionaren markoan lekua izango duten ekimenak. Era horretan, Nafarroako ikasleek mugikortasun programa horietan parte hartuko balute, Erasmus+ programak diruz lagunduta egongo lirateke erdi mailako graduko ikasleen bi asteko egonaldiak.

Ekimen hauek guztiek, Euroerregikoaren G5 Nazioarteko Zentroen Mugaz gaindiko Elkarlanean jasoko lirateke.

Bestalde, PyreneneFP-Feder-Poctefa programa, 2019ra arte egongo da indarrean eta ikasketak eta praktika-aldiak sustatu nahi ditu Pirinioetako Lan Komunitatean, Katalunia, Aragoi, EAE, Akitania, Okzitania eta Nafarroaren artean. CoP-Transfronteriza2017 programak, berriz, enpresekin harremanak, Berrikutzaren eta ikastetxeen zuzendaritzaren kudeaketa, Lanbide Heziketa duala, Metodologia berrikuntzak eta ikastetxeen nazioartekotzea lantzek programa da. Azken honen barruan, Hendaiako Lanbide heziketako lizeoa eta Tafallako lanbide heziketa zentroaren artean egin dira bileran, erdi mailako ile-apaindegi graduko ikasleek praktikak egin ditzaten Hendaian nafarrek, eta Tafallan hendaiarrek. Horrekin batera, Elizondoko Lanbide Eskolaren eta Baionako Bernart Etxepare lizeoaren artean ere gauzatzen ari da ikasleen mugikortasuna.

Gaurko bilera, lehenengo enkontrua izan da, Nafarroako Lanbide Heziketa plan estrategikoaren berri emateko eta bi aldeen arteko lanerako konpromisoari bide emateko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa