(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskararen Nazioarteko Eguna ostiral honetan hasiko da ospatzen Tuteran, “Ane eta ohe hegalaria” antzezlanarekin asteazkena, 2017.eko azaroak 29


Emanaldi-sorta Zangozan amaituko da, hilaren 8an, Iruñetik, Lesakatik, Altsasutik eta Tafallatik igaro ondoren


Ane eta ohe hegalaria. ( irudia handitu )

Euskararen Nazioarteko Eguna (abenduak 3) ospatzeko programatu diren ekitaldiak "Ane eta ohe hegalaria" antzezlanaren emanaldiarekin hasiko dira abenduaren 1ean Tuteran.

Antzezlan hori beste zenbait udalerritan ere izango da ikusgai, hala nola Iruñean, Lesakan, Altsasun, Tafallan eta Zangozan, Erriberako hiriburuaz gain.

Antzezlanak lo egitea gorroto duen neskatila baten istorioa kontatzen du.

Txikia zenean, amonak ipuinak kontatzen zizkion oheratu aurretik. Protagonistak lau urte beteta, eta amona hilda duela, logelan bakarrik geratzen denean ez du lorik hartu nahi.  Gauaren bakardadean, Anek ez ditu begiak itxi nahi, eta etengabe oroitzen da amonak erakutsi zion guztiaz.

Lanaren eszena. ( irudia handitu )

Esku artean puxtarri batzuk hartu eta hitz-joko bat egiten dio bere panpinari, eta, bat-batean, hitz magikoak izango bailiran, Aneren ohea hegan hasten da. Hala, zenbait leku bisitatuko ditu bere ohe hegalarian, eta, ikusleen laguntzaz, zenbait erronka gainditu beharko ditu bere logelara itzuli ahal izateko.

Antzerkirako egokitzapen hau bidaia bat da denboran, Nafarroako geografian barrena, haur baten ilusioetan eta familia baten errealitatean.

Antzezlan honetan, ahozko tradizioa, ipuinak, jolasak, formulak eta kantu herrikoiak berreskuratu dira, XXI. mendeko haurrengana irits daitezen.

Sarrera doakoa da, antzeztuko den agertokietako lekua bete arte.

0 eta 6 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat dago gomendatuta, eta 45 minutu irauten du.

Antzezlana emateko hautatutako agertokiak

"Ane eta ohe hegalaria" antzezlan musikala, familia-girokoa, udalerri hauetan emango da:

  • Abenduaren 1ean, Tuteran, Fernando Remacha kontserbatorioan, 18:30ean.

  • Abenduaren 3an, Iruñean, Zentral Kafe Antzokian, 12:00etan.

  • Abenduaren 5ean, Lesakan, Harriondoa Kultur Etxean, 18:30ean.

  • Abenduaren 6an, Altsasun, Iortia Kultur Gunean, 17:30ean.

  • Abenduaren 7an, Tafallan, Kultur Gunean, 18:00etan.

  • Abenduaren 8an, Zangozan, Carmengo auditorioan, 18:00etan.
  • Nafarroako Gobernuak, Euskarabidearekin eta Iruñeko Udalarekin elkarlanean, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko kultur jardueren programa antolatu du.

    Bigarren urtez aritu dira bi erakundeak elkarlanean programa hori antolatzeko.

    Antzezlanaz gain, beste zenbait ekitaldi ere programatu dira, hala nola Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoa (Iruñeko Anaitasuna pabiloian), hitzaldiak, musika-kontzertuak eta kultura digitalaren laborategi berri bat.


    Prentsa oharra:

    Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa