(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ziurtagiri ekologikoa Urbasa eta Andiako larreetarako osteguna, 2017.eko azaroak 30


Foru Gobernuak bi mendiak Nekazaritzako Produkzio Ekologikoko Ziurtagiriaren barruan sartzeko izapideak egin ditu


Onura publikoko Urbasa eta Andia mendiak Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoko ziurtagirian sartuko dira. Horretarako, Foru Gobernuaren Ingurumeneko eta Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiak lurralde horretan dauden larreak Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoaren Kontseiluan (NNPEK) sartzea eskatzeko izapideak hasi ditu

Bi erakundeen arteko kudeaketak 2016. urtearen amaieran hasi ziren, eta urte honetako martxoan jarraitu zuten, gaia Urbasa-Andia Natura Parkeko Patronatuari proposatu ziotenean eta patronatua ideiaren alde agertu zenean.

Ondare-mendi hauek Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoko ziurtagirian sartzeak larreen erabilera eta kudeaketa Europar Batasunaren eta aipatutako Nafarroako Nekazaritzako Produkzio Ekologikoko Kontseiluaren zuzentarauen arabera egiaztatzea ekarriko du. Kontseilu hori, haien jarraipena egiteaz eta kontrolatzeaz arduratuko da.

Ziurtagiri berriari esker, Produkzio Ekologikoaren barruan dauden ustiategietako abeltzainek larre horiek erabili eta produktuak kalitate-zigilu horrekin komertzializatu ahal izango dituzte, ohiko ekoizpeneko abeltzainei mugarik ekarri gabe.

Horrela, Nafarroako Gobernuak, Urbasa eta Andiako mendilerroetan larreen erabilera iraunkor eta ekologikoa egiaztatzearen alde egin du, produktu berezi eta kalitatezko bat lortzen lagunduz, produkzio ekologikoaren zuzentarauen arabera.

390 abeltzaintzako ustiategietako ardiak, behiak eta behorrak

Urbasak eta Andiak batera dituzten 15.637 ha-etan pagadiak eta larreak nagusiki daude, Nafarroako NATURA 2000 SAREAREN barruan Batasunaren intereseko habitat gisa katalogatuta daudenak. Belarkien larreak kalitate handikoak dira nutrizioari dagokionez, eta balio ekologiko handia dute. Festuca rubra eta Agrostis capilaris larre mesofitikoz, Festuca rubra eta Festuca ovina gr. larre mesoxerofiloz eta Festuca ovina gr larre xerofiloz nagusiki osatuta daude. Hauek dira gehien egoten diren zuhaixka-formazioak, ezpeldiak, elordiak, ipurudiak eta txilardiak, eta neurri txikiagoan, eremu ez emankorrak edo harri ugarikoak daude.

Mendilerro horietan bazkatzen duten abereak aldatu egiten dira urteen arabera, baina balioetsitakoaren arabera, 27.000 ardi -latxa arrazako 17.000 eta Nafarroako 10.000 rasa ardi-, 4.300 behi eta 3.300 behor dira. Beraz, gutxi gorabehera 12.000 AzLU (azienda larri unitate) dira, eta Nafarroako 390 abeltzaintzako ustiategi ingurukoak dira.

Urbasan eta Andian apirilaren 15etik abenduaren 15era abereak egotea baimenduta dago, mendi horietan urte osoan egon daitezkeen ustiategi egoiliar batzuk izan ezik. Hala ere, abere gehienak egoteko aldia laburragoa da, eta normalean 4 eta 6 hilabete artekoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa