(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Karlismoaren Museoak meatzaritzako eta lubakiak induskatzeko teknikei buruzko erakusketa bat inauguratu du osteguna, 2017.eko azaroak 30


Erakusketa 2018ko apirilaren 15era arte bisitatu ahalko da  


lubakia

Lubaki baten irudia. ( irudia handitu )

Karlismoaren Museoan "Mineros en guerra/Meatzariak gerran" izeneko erakusketa bat izango da. Gaztela eta Leongo Siderurgia eta Meatzaritzako Museoaren lan bat, eduki berriekin egokituta eta handituta eremu honetan muntatzeko. Doan ikusi ahalko da 2018ko apirilaren 15era arte.

Erakusketa meatzaritzako eta lubakiak induskatzeko teknikei buruzkoa da, Karlistaden eta Espainiako Gerra Zibilaren artean igarotzen den aldian aplikatutakoen ingurukoak hain zuzen; arreta berezia jartzen zaio Lehen Mundu Gerrari.

Azalpen panelak daude, irudiz hornituta, eta gai hauek garatzen dira: borroka karlisten teknika berriak; meatzeen gerra karlisten setioen zehar; meatzeen gerraren edo tunelen gerren ezaugarriak; galerien ezaugarriak; giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak, eta meatzeen gerra Espainiako Gerra Zibilean.

Osagarri gisa, hiru ikus-entzunezko erakusten dira: karlistadetan egindako lubakiei buruz (Jose Maria Tudurik 1988. urtean zuzendutako "Crónica de la guerra carlista" filma), Erresuma Batuko Fronte Nazionalaren meatze-jarduerari buruz 1916an (Imperial War Museum museoko jatorrizko grabazioa) eta Palentziako Club de Entibadores Palentinos klubaren meatze-galeria bat muntatzeko prozesuari buruz.

Erakusketa honen bidez, bisitariak meatzeen gerraren erabilera ezagutuko du. Etsaien azpitik tunelak induskatzen zituzten, gero lehergailuak jartzeko eta lehertzeko. Lubaki karlisten azpilanak ere ezagutzeko aukera izango du.

Erakusketa osatzeko, Club de Entibadores Palentinos klubeko kideek eraikitako meatze-galeria baten kopia dago, eskala errealean. Horrela, ohiko gerra-jarduera honen inguruko benetako zentzumen-esperientzia batean murgilduko da bisitaria. Meatze-galerian lubakian babestutako zaintza-postu bat ere dago ikusgai. Hor, XX. mendearen lehen hamarkadetako jatorrizko objektuak erakusten dira, zenbait erakundek utzitakoak edo Karlismoaren Museoaren bildumatik hartutakoak.

Erakusketaren komisario Francisco Fernández García izan da. Historialaria da, Ondare Historiko eta Kulturaleko Kudeaketako masterra egin du, eta La Guerra Civil en el Valle del Porma y en las cuencas de Cisterna y Sabero (Lobo Sapiens Ediciones, 2014) eta Historia de la Pequeña Rusia El Puente de Vallecas (1936-1939) (Entrelíneas Editores, 2017) liburuak idatzi ditu.

"Mineros en guerra/ Meatzariak gerran" erakusketaren laguntzaile gisa ere aritu dira honako hauek: Gaztela eta Leongo Siderurgia eta Meatzaritza Museoa (Gaztela eta Leongo Junta), Museo Radiocomunicación Inocencio Bocanegra museoa eta Beloradoko Udala (Burgos), Club de Entibadores Palentinos kluba, Avilako Artxibo Orokor Militarra, Madrilgo Artxibo Orokor Militarra, Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Imperial War Museum, Euskal Filmoteka eta José María Tuduri Esnal zinemagilea.

Erakusketa doan ikusi ahalko da, asteartetik larunbatera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara, eta igande eta jaiegunetan, 11:00etatik 14:00etara.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa