(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

DBHko titulua lortzeko proba libreetan izena ematea iragarri du Hezkuntzak ostirala, 2017.eko abenduak 1


Otsaileko deialdia izen-emateko epea urtarrilaren 8tik 19ra bitartean izango da; ekaineko deialdikoa, berriz, maiatzaren 7tik 18ra


Hezkuntza departamentuak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua libretik eskuratzeko probetara aurkezteko epea zehaztu du, 18 urtetik gorakoentzat. Nafarroako Buletin Ofizialean argitaratu zen deialdia, azaroaren 30ean; han jasotzen dira zehaztasun guztiak.

Titulua libretik eskuratzeko probak otsailaren 5ean izango dira; bigarren deialdia, berriz, ekainaren 5ean. Azterketa otsailean egin nahi duenak urtarrilean eman beharko du izena, 8tik 17ra bitartean. Bigarren deialdirako, maiatzaren 7tik 18ra. Eskariak Felix Urabayen Helduentzako Bigarren Hezkuntza ikastetxean egin daitezke edo Hezkuntza departamentuan, 30/1992 legeak dioen gainerako lekuetan nahiz Nafarroako Foru Administrazioko Erregistro Orokor Elektronikoan.

Ikasle ofizial direnek azterketak librean egin nahi izatera, matrikula ofizialari uko egin beharko diote abenduaren 25a baino lehen, otsaileko probetan parte hartzeko, eta apirilaren 23a baino lehen, ekaineko probak egiteko.

Azterketa

Proba libreek hiru atal dituzte: komunikazioa, zientifiko-teknikoa eta soziala. Goiz eta arratsaldeko egun bateko saioetan egingo dira ariketak. Goizean, 10:00etan hasitan, gai zientifiko-tekniko eta sozialak lantzeko; arratsaldean, 16:00etan hasita, komunikazio arloko probak egingo dira. Emaitzak azterketa egunean bertan jakinaraziko ditu tribunalak.

DBHko titulua

Nafarroako Aldizkari Ofizialean gaur argitaratu dira DBH titulua lortu ahal izateko arauak. DBH 4. mailako ikasleek titulua lortu ahal izateko honakoa bete beharko dute: ohizko azken deialdian ikasgai guztiak gainditu izana, edota azken ezhoiko deialdian bi ikasgai gainditu ez izana, baldin eta Gaztelania eta Literatura eta Matematika ikasgaiak ez badira, edota Euskara eta Literatura eta Matematika ikasgaiak ez badira D ereduko ikasleentzat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa