(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak zuzendu du 2017ko Kirol Merezimenduaren 32 sari banatzeko ekitaldia ostirala, 2017.eko abenduak 1


Ekitaldian, urrezko domina jaso duten Martínez de Irujo eta Abel Barriola pilotari ohien balioak ez ezik, zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak merezi dituzten pertsonen eta erakundeen konpromisoa ere nabarmendu ditu


Transcripción textual del video

Ekitaldian, urrezko domina jaso duten Martínez de Irujo eta Abel Barriola pilotari ohien balioak ez ezik, zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak merezi dituzten pertsonen eta erakundeen konpromisoa ere nabarmendu ditu

pertsonak

32 saridunak agintariekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakaria den Uxue Barkosek zuzendu du Nafarroako Gobernuak 2017ko Kirol Merezimendurako 32 sari emateko ekitaldia. Gainera, ekitaldian, azpimarratu ditu saritutako pertsonen eta erakundeen "konpromisoa eta inplikazioa" nahiz gizarteari oro har eskaintzen dioten eredua.

Kasu honetan, Exekutiboak urrezko domina bana eman dizkie Juan Martínez de Irujo eta Abel Barriola pilotari profesional ohiei eta beste zilarrezko 24 domina eta ohorezko 6 aipamen beste hainbat pertsona eta erakunderi, zuzendaritza-lanetan eta lan teknikoetan egin duten guztiarengatik.

Sariak Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan banatu dituzte gaur, Nafarroako Egunaren ekitaldien programaren esparruan. Bertan, parte hartu dute, baita ere, Nafarroako Parlamentuko lehendakariak, Ainhoa Aznárezek; Kultura, Kirola eta Gazteriako kontseilariak, Ana Herrerak; INDJko zuzendari kudeatzaileak, Rubén Goñik, eta Kiroleko zuzendariordeak, Primitivo Sánchezek.

Barkos Lehendakariak, lehenik eta behin, bi pilotari ohiak aipatu ditu, eta Nafarroan kirolaren bi erreferenteak direla esan du, ez soilik haien palmaresarengatik, pilotalekuan barruan nahiz kanpoan duten izaerarengatik baizik. "Zuen etengabeko apaltasuna, nortasuna eta hurbiltasuna ez da batere aldatu arrakasta-maila handiak lortu dituzuenean. Eta horrek guztiak denok dakigun mirespena sortu du", azpimarratu du.


saridunak

Martinez de Irujo eta Barriola pilotari ohiak, Parlamentuko lehendakariarekin (ezk.), Barkos Lehendakariarekin (erdian) eta Herrera kontseilariarekin (esk.) ( irudia handitu )

Martínez de Irujori dagokionez, titulu nagusiak errepasatu ondoren (5 aldiz buruz buruko txapeldun, 5 aldiz binakako txapeldun eta 3 aldiz lau eta erdiko txapeldun), berretsi du haren arrakasta eta jokatzeko estilo propioari esker, "lehena eta geroa" markatu dituela pilotaren munduan. Bestalde, Abel Barriolaren inguruan adierazi du hiru pilota-txapelketa irabazi dituen pilotari gutxienetariko bat dela, baina batez ere ibilbidean zehar izan dituen balioak nabarmendu ditu: "profesionaltasun eta egoten jakite izugarria, galdutakoan nahiz irabazitakoan".

Ekitaldian, bi saridunek eskerrak eman dizkie Nafarroako Gobernuari eta Nafarroako Kirolaren Institutuari dominak emateagatik.

Alde batetik, Abel Barriolak ziurtatu du pilota nafar guztiak batzen dituen kirola dela, eta kirol-sari horiek jarri izana goraipatu du, "politikariek kirolarekiko eta, ondorioz, gizarte osoarekiko, duten hurbiltasuna eta berotasuna erakusten baitute". Ildo horretan, deia egin du "haurrak Nafarroako kirolariengan arreta gehiago jartzea lortzearren" eta ez soilik ekipo nagusien futbol-partidetan eta jokalari izarren itxura fisikoan.

Bestetik, Juan Martínez de Irujok esan du sari-banaketa "une oso berezia" dela. "Sari hau Nafarroako edozein kirolarik lortu nahiko lukeen handiena da", adierazi du. Urrezko domina horiekin "euskal pilota guztiak irabazten du eta ez soilik eskuak". Aldi berean, instituzioei eskatu die kirol hau babesten jarraitzeko "merezi duen lehen lerroan berriro egotearren".

  

Zilarrezko dominak eta ohorezko aipamenak

Barkos Lehendakariak, halaber, banatutako zilarrezko 24 domina eta ohorezko 6 aipamen aipatu ditu zuzendaritza-lanetan eta lan teknikoetan egindako lanarengatik. Lan horrek erantzukizun handia duela esan du ,eta "funtsezkotzat" jo du kirol-jarduerak garatzeko. "Sari hauen bitartez, egunetik egunera, entrenamenduz entrenamendu, egiten duzuen lanari balioa eman nahi diogu. Zuen konpromisoa eta inplikazioa funtsezko zutabeak dira kirolarientzat, erakundeentzat, eta, hortaz, kirolarentzat oro har", jarraitu du.

Azkenik, Uxue Barkosek adierazi du Nafarroako Gobernuak konpromisoa duela kirolaren alde lan egiten jarraitzeko, eta, eremu horretan, beste jarduera-ildo batzuen artean, Kirolaren Balioen Plana eta Kirolaren eta Emakumearen Plana nabarmendu ditu.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa