(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barkos Lehendakariak Altadill, Campión eta Olórizen ekarpen baliotsua nabarmendu du Nafarroako bandera diseinatzean, "denok identifikatuta sentitzen garelako" igandea, 2017.eko abenduak 3


2017ko Foru Komunitateko Urrezko Domina historialarien ondorengoei eman die


Sarituen ordezkariak agintarien txaloak jasotzen.. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Uxue Barkosek Julio Altadill, Arturo Campión eta Hermilio de Olóriz historialariek gaur egungo Nafarroako bandera diseinatzean egindako "ekarpen baliotsua" nabarmendu du. Horrela, 2017ko Nafarroako Urrezko Domina eman die, hil ondoren. "Nabarmen lagundu zuten nafar guztiona den sinboloa diseinatzen, eta sinbolo horrekin identifikatuta eta konprometituta sentitzen gara", azpimarratu du.

Uxue Barkosek Foru Komunitateko saririk handiena entregatzeko ekitaldian parte hartu du gaur goizean Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko klaustro isabeldarrean. Saria historialarien ondorengo senideek jaso dute.

Hitzaldian, saridunek foru-bandera diseinatzean Nafarroan dagoen "aniztasuna eta sentsibilitate desberdinak" kontuan hartu zutela nabarmendu du.

Adierazi duen moduan, urrezko domina honekin, Nafarroako Gobernuak Nafarroako historiari eta kulturari egindako ekarpenarengatik, antzinako Erresumako ("gaur egungo autogobernuaren iturri eta oinarria" denaren) eskubide historikoak defendatzeagatik, eta batik bat "Nafarroarako ordura arte ez zuen bere nortasunaren sinbolo iraunkor bat, hots, gaur egun ezagutzen den Nafarroako bandera (haren diseinua Foru Aldundiak onartu zuen 1910. urtean), definitzean egindako ekarpen erabakigarriarengatik", nabarmendu ziren hiru pertsona saritu nahi izan ditu.


Julio Altadill, Eladio Guallart eta Uxue Barkos. ( irudia handitu )

Lehendakariak gaineratu du sinboloak komunitate baten historia biltzen diren elementuak direla, eta komunitate horren inguruan kontaketak egiten dira: "gure iragana azaltzen dute eta komunitate bat orainean kohesionatzen laguntzen dute". Baina, "askotan", uniformetasun ideia bat igorri nahi dute, gaur egun garena eta historian zehar izan garena hausturarik gabe azaltzen duen continuum historikoa. Kontaketa horiek komunitateen eta talde horien historiako gizakiaren berezko aniztasuna eta kontraesanak ezabatzen dituzte.

1910. urtean onartuta, Nafarroako banderak XX. mendeko gorabeherak jasan ditu, "ordezkatzen duen gizarte gisa", esan du Lehendakariak, eta hainbat urtetan debekatuta egon zela eta erakustean salatzen zutela gogoratu du. Geroago, erramuz koroatutako ezkutuarekin, "gerraren eta indarkeriaren ondorioek markatuta utzi zuten. Eta demokraziara heltzean, Nafarroako banderak Altadillek, Campionek eta Olorizek 1910. urtean eman zizkioten ezaugarriak berreskuratu zituen".

Barkos Lehendakariak gero Nafarroako aniztasuna aipatu du: "errealitatea ulertzeko hainbat modu bizi dira komunitatean, bai arlo politikoan, sozialean eta kulturalean, bai nortasun arloan, eta hori dela eta, gure lurrak aberastasun handia du kultura eta giza esparruetan". Aniztasun hori, bere iragan historikoan ere antzematen dela esan du, "lur honetan bizi eta anitzak izan diren pertsona horien ekarpenari, esfortzuari eta lanari esker eraiki delako".

Sinboloen demokratizazioa

Horrez gain, hauxe adierazi du: "sinboloek, komunitateak zuzentzen dituzten gizarte eta sistema politikoek bezala, demokratizazio-prozesuak behar dituzte, guztiok identifikatuta, ordezkatuta eta etxean senti gaitezen". "Sinboloen demokratizazioak, diren moduan errespetatzea ekartzen du: guztion sinboloak, eztabaida politikotik urrun, alderdien eztabaidatik kanpo", esan du Lehendakariak. Ohartarazi du sinboloen demokratizazioak "Nafarroan bizi diren eta bizi izan diren nortasunak onartzea ere dakar, maite dugun Nafarroa horren zati gisa. Eta sinboloen demokratizazioak, gaur egun eta historian zen nafarren sentsibilitate desberdinek egiten duten ekarpena ere onartzea dakar".

Uxue Barkosek nabarmendu du Julio Altadillek, Arturo Campiónek eta Hermilio de Olórizek Nafarroako bandera ofizialak zein izan behar zuen jakinarazi zutenean, esfortzu handia egin zutela aniztasun hori eta gure lurreko berezkoak izan diren sentikortasun horiek kontuan hartzeagatik. Horretan hain zuzen bete-betean asmatu zutela esan du: "baina Nafarroako banderak eurek diseinatzea, berez, nabarmendu nahi dugun aniztasun horren sinboloa da", adierazi du Lehendakariak.

Azkenik, omenaldiei berriro eskerrak emanda, Nafarroari adierazten duen entseina emateagatik, hauxe adierazi du: "erantzukizun handia daukagu guztionak diren sinboloak zaintzeko, eta gure banderak merezi duen errespetuarekin eta zorroztasunaren egin behar dugu, horrela merezi baitute diseinatu zutenek".

Senideen eskerrak

Hermilio Olorizen saria Eladio Guallartek jaso du baina Edurne Alvirak esan ditu eskerrak emateko hitzak.

Edurnek gaztelaniaz eta euskaraz eman ditu eskerrak bere familiaren partez, eta nabarmendu du Olorizek asko miresten zuela bere lurra; obsesioa sentitzen zuela Nafarroarekiko, euskararen herrialdearekiko. Jadanik ez dauden senideei ere eskaini die saria.

Bere aitonaren izen bera duen Julio Altadillen ilobak jasi du domina, eta hitz batzuk ere esan ditu. Lehendabizi eskerrak eman dizkio Nafarroako Gobernuari sari hau hirurei emateagatik, "Nafarroako historiaren, kulturaren eta nortasunaren defendatzaileak" baitira.

Halaber, bere aitonak zuen adiskidetasunaren zentzua, jendetasuna eta Nafarroarekiko maitasuna nabarmendu du. Bere garaiko adituekin lankidetzan ibili zela ere gogoratu du.

Azkenik, Arturo Campionen senideek duela egun batzuk dagoeneko emandako saria eskertu zioten Gobernuari, eta ekitaldira ezin izango zirela joan esan zuten.

Ekitaldiaren garapena

Foru Komunitatearen saririk handiena den Nafarroako Urrezko Domina gaur goizean entregatu dute Iruñean, Nafarroako Gobernuaren Kultura, Kirol eta Gazteriako Departamentuaren egoitzako Klaustro Isabeldarrean.

Ekitaldian Gobernuko kide guztiak, Nafarroako Parlamentuko lehendakari Ainhoa Aznarez, Gobernuko delegatu Carmen Alba, parlamentuko kideak, alkateak eta beste agintari batzuk izan dira.

Musikari dagokionez, Aitziber Martxuetak zuzendutako Agoizko San Miguel Abesbatza aritu da.

Beste ekitaldi batzuk

Nafarroako Egunean beste ekitaldi batzuk ere egin dira. Horien artean, Erresumari egindako omenaldia nabarmentzen da, agintari nagusiek lore-eskaintza egin dutelako Foru Komunitateko Artxibo Nagusiaren eraikinaren ondoan dagoen monolito baten aurrean.

Halaber, Iruñeko Gayarre Antzokian "Nazioen Jaialdia" izan da, folklorikoa dena, eta hor, Maximo Olorizek zuzendutako Atarrabiako San Andres Abesbatzak eta Ekuador, Ukraina, Bulgaria, Bolivia, Kolonbia, Peru eta Senegaleko bederatzi folk-taldek eta Ginea Bissauko, Liberiako, Ginea Conakri, Mali, Boli Kostako, Ghanako eta Saharako emakumeak biltzen dituen Nabda y Flor de África Arabiako Kultura Elkarteak parte hartu dute. Ikuskizuna Pilar Chozasek zuzendu du.

13:00ean Nafarroako 91 abesbatzak eta banda-musikak 91 kontzertu hasi dituzte aldi berean. Hasieran Nafarroako Ereserkia abestu dute, eta gero beraien programekin jarraitu dute. Guztira, 1.700 interpretek baino gehiagok parte hartu dute.

Musika-emanaldiak 19:00etan amaituko dira Baluarten, Nafarroako Egunaren kontzertu nagusiarekin, Nafarroako Orkestra Sinfonikoaren eta Nafarroako lau artista gazteren eskutik: Pablo Urbina, zuzendaria; Ander Erburu, flauta eta María Ayestarán eta Sofía Esparza sopranoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa