(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Afrikako musika-kontzertua Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko asteartea, 2017.eko abenduak 5


Aba Taano boskoteak zenbait gospel estilotako errezitaldia emango du igandean, abenduak 10, Baluarten


kontzertu afrikarraren kartela

Aba Taanoren kontzertuaren berri ematen duen kartela. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak datorren igandean, abenduan 10, ospatuko den Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean ere parte hartuko du. Bake, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez antolatutako jardueren eskaintzaren barruan, azaroaren 27an hasi zen, igandean Afrikako musika kontzertua izango da, Ugandako Aba Taano taldearen eskutik, Iruñeko Baluarte Batzar Jauregia eta Auditoriumean. Kontzertua 19:00etan hasiko da, eta joan nahi duenak Baluarteko leihatilan jaso beharko du gonbidapena.

Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsala onartu zuen 1948. urtean. Aurten, NBEk aldarrikapen horren 70. urteurrena finkatu du. Data horren ospakizuna dela eta, Nafarroako Gobernuak zenbait jarduera antolatu ditu. Jarduera horiek azaroaren amaieran hasi ziren, eta abenduaren 10eko astean zehar zenbait ekitaldi izango dira, mundura irekita dagoen begirada bat igortzeko eta Giza Eskubideen alde modu konstruktiboan lan egiteko.

Aba Taano

Afrikako Aba Taano taldea Ugandako boskote bat da, hiru baxuk, baritono batek eta mezzo batek osatzen dutena. Ugandan Bizitzak salbatzeko musika GKE txikiak abian jarritako proiektu humanitario baten ondorioz sortu zen. Aba Taano taldeko kideak gaur egun Kireka umezurztegian (Kampalaren kanpoaldean) bizi diren neska-mutilen amabitxiak eta aitabitxiak dira. Ugandako taldeak gospel abesteko modua goitik behera aldatzen du. Bere errepertorioaren artean gospel mota desberdinetako abestiak dituzte: afrikarra, Ugandakoa, Hego Afrikakoa, mezu espiritual sakon batekin, baina dinamismo handiarekin.

Boskoteko kideek, Nabbaale Harrietek (mezzo), Nkugwa Mukisa Patrickek (baritonoa), Kamoga Morrisek (baxua), Mayanja Louisek (baxua) eta Ssenteza Derrickek (baxua eta zuzendaria) nazioarteko sei sari lortu dituzte dagoeneko, eta 700 kontzertu baino gehiago egin dituzte banakako talde gisa. Publiko guztien artean oso ezaguna da dagoeneko, eta Bizitzak salbatzeko musika gobernuz kanpoko erakundearen finantza-mailako laguntzarik handiena da.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa