(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

94.000 euro eman ditu Hezkuntzak udalek 0-3ko eskoletako lanak egin ditzaten asteartea, 2017.eko abenduak 5


Ekainean egindako deialdiaren ondotik, 13 udalerrik jaso dute diru-laguntza Hezkuntza departamentutik


Hezkuntza departamentuak 93.754 euro eman die 13 udaletxeri, 0-3 zentroetan hobekuntza lanak egiteko. Ebazpena azaroaren 28an argitaratu zen Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Ekainean egin zuen Hezkuntza departamentuak diru-laguntza deialdia, sei urtez etenda egon ondoren. Hala, 13 udalerrik jaso dute 0-3 urte bitarteko ikastetxeetan hobekuntza lanak egiteko diru-laguntza.

-Antsoain: 23.262 euro arotzeria lanetarako eta segurtasun leihoak jartzeko (18.374 euro), eta 4.888 euro San Kristobal ikastetxeko gas eta komuneko ur beroaren instalakuntzak berritzeko.

-Altsasu: 5.433 euro Txirinbulo ikastetxe berriko galdara-gela egokitzeko.

-Artaxona: 2.471 euro aire girotua jartzeko “Artaxona” ikastetxeko bi gelatan.

-Cadreita: 3.352 euro baldosa-zoladura jartzeko “Colorines” zentroko patioan.

-Cascante: 27.222 euro azpiegitura termikoak berritzeko “Coloretes” ikastetxean.

-Lizarra: 12.872 euro “Arieta” ikastetxean kautxu-zoladura jartzeko, inguruaren segurtasun neurriak egokitzeko eta patio inguruko egurrezko hesia jartzeko.

-Iza: 2.260 euro zutabeen oinak babesteko eta Zuastiko “Sarburu” zentroaren patioko segurtasun hesia jartzeko.

-Orkoien: 9.188 euro kautxu-zoladura jartzeko “Ostadar” zentroko patioan.

-Tafalla: 4.031 euro “Tafalla” zentroko patioan: hesidura berria eta kautxu- zoladura.

-Tutera: 2.148 euro “Lourdes” ikastetxeko patiorako segurtasun sarbidea bermatzeko, arrapala berri batekin.

-Villafranca: 3.562 euro “Villafranca” ikastetxeko patioan kautxu baldosa-zoladura eta hesia ordezkatzeko lanetan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa