(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaurtik aurrera, erabiltzeko moduan egongo da Nafarroako Ogasunaren PFEZren Aitorpenaren simulatzailea (intuitiboagoa) asteartea, 2017.eko abenduak 5


Jada jakin daiteke aldez aurretik aitorpenaren emaitza, baina, nolanahi ere, ez da loteslea ez zergadunarentzat, ez Ogasunarentzat, eta ez du salbuesten aitorpen formala aurkeztetik


Ogasunaren eraikina

Ogasunaren eraikinaren irudia

Nafarroako Zerga Ogasunak jada aktibatu du 2017ko diru-sarrerei dagokien Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren (PFEZ) aitorpenaren simulatzaile ofiziala.

Tresna berri hau intuitiboagoa da, eta aholkularitza pertsonalizatu osoagoa eskaintzen du. 2018ko udaberrian kanpaina formalki irekiko denean aurkeztuko den aitorpenaren gutxi gorabeherako emaitza emango die zergadunei, bereziki kenkariak aplikatzen zaizkienei, hala nola pentsio-planei edo etxebizitzari dagozkienak.

Aipatzekoa da proba honekin jakin daitekeela aldez aurretik aitorpenaren emaitza, baina emaitza hori, nolanahi ere, ez da loteslea ez zergadunarentzat, ez Ogasunarentzat, simulatzaileak ez baititu gordetzen sartutako datuak.

Tresna honen xedea da zergadunari gutxi gorabeherako emaitza bat ematea, baina horrek ez du salbuesten 2018ko bigarren hiruhilekoan kanpaina irekiko denean aitorpen formala aurkeztetik.

Simulatzaile hau modu anonimoan erabiliko da, eta ez du informazioa ematea beste xederik.

Aplikazioan sartzeko, ez da autentifikaziorik egin behar. 2017ko diru-sarrerei dagozkien datuak sartu ondoren, Errenta Aitorpenaren gutxi gorabeherako emaitza kalkulatzen du sistemak, ekitaldi horretan indarrean egon den araudiari jarraikiz.

2016ko abenduan, 26.288 sarraldi erregistratu ziren aplikazioan errenta-aitorpenaren gutxi gorabeherako emaitza kalkulatzeko eta zerga-urtea amaitu baino lehen norberaren ekarpenak egokitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa