(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarrek dagoeneko Internet bidez ikus ditzakete beraien analisi klinikoen emaitzak osteguna, 2017.eko abenduak 7


5.100 pertsonak baino gehiagok eman dute alta Osasun Karpeta Pertsonalean, mugikorretarako eta tabletetarako aplikazio berri bat duena


Karpeta Pertsonala

Osasun Departamentuak herritarrei laguntzeko beste zerbitzu bat sortu du. ( irudia handitu )

Analisi klinikoen eta Lehen mailako Arretatik eskatutako beste proba batzuen emaitzak Internet bidez kontsulta daitezke dagoeneko Osasun Karpeta Pertsonalean. Osasunbideak sustatutako baliabidea da, herritarrei beraien osasun-informaziora sartzen eta osasun-izapideak online egiten laguntzeko. Zerbitzu honen nobedade gisa, telefono mugikorretatik eta tabletetatik sarbidea hobetzen duen aplikazio baten garapena ere nabarmentzen da.

Osasun Karpeta Pertsonalera gehitutako informazio berriaren artean nabarmentzen dira odol eta gernu analisien emaitzak, eta zentroetatik eta osasun kontsultategietatik eskatutako bestelako proba osagarriak, bala nola erradiografiak, erresonantziak edo eskanerak (TAC). Emaitza horiek automatikoko erakusten dira familia-medikuak jasotzen duenetik, eta berrikusteaz eta pazienteari jakinaraztea arduratuko den lehen pertsona izaten jarraituko du, egokitzat jotzen duen bidetik (telefonoz edo zuzenean).

Geroago, paziente bakoitzak aginduta dituen sendagaiak farmazian jasotzen duten egunari buruzko informazioa jasoko da. Horrez gain, egiteko dauden hitzordu gutunak inprimatzeko eta sisteman dauden administrazio-datu erabilgarriak ikusteko eta Internet bidez aldatzea eskatzeko aukera gaituko da.

Osasun Karpeta Pertsonala aurtengo otsailean jarri zen abian, Herritarren eta Pazienteen Arretarako Zerbitzuaren eta Osasunbidearen Osasun Arloko Informazio Sistemen Zerbitzuaren arteko lankidetzaren emaitza da. Guztira 5.100 pertsonak baino gehiagok eman dute alta dagoeneko baliabide honetara sartzeko, eta egunero batez beste 150 sarrera izaten ditu (44.000 sarbide baino gehiago urte honetan).

Informazio-kanpaina

Osasunbidea informazio-kartelak banatzen ari da osasun-zentroetan eta ospitaleetan karpeta honen erabilera sustatzeko. Horrez gain, dagozkion ekoizpen probak eginda, Android eta IOS telefono eta tabletetarako aplikazio bat abian jarri du. Horrela, Google Play eta App Store plataformetan eskura daiteke.

Osasun Karpeta Pertsonala gaztelaniaz eta euskaraz dago, eta ingurune teknologiko ziur bat gisa eratu da, osasun sistema publikoan online eskuragarri dauden zerbitzu guztiak barne hartzeko eta paziente bakoitzaren historiak klinikoan sortutako informazio digital osoa kontsultatzeko.

Osasun Karpeta Pertsonalera sartzean bisita gidatu bat egiteko aukera dago, eta hor, informazio erabilgarri guztia zehazten da. Horrez gain, "Ohiko galderak" atal bat ere badago, zerbitzu hau erabiltzean sortzen diren ohiko zalantzak argitzeko, eta gorabeheren inprimaki batera sartzeko. Hor, baliabide hau erabiltzean sortzen den edozein arazo jakinarazi ahalko da. Hasierako orrian gogobetetasun inkesta bat barne hartzen da, eta aplikazioak betetzea eskatzen du, zerbitzuaren onarpen maila ezagutzeko.

Karpetak lau informazio-bloke handi eskaintzen ditu, paziente bakoitzaren historia klinikoarekin, egiteko hitzorduekin (lehen mailako arretakoak zuzenean ezeztatzeko aukerarekin), erabilgarri dauden online zerbitzuak, eta "Autoneurketak" izeneko atala, osasun-langileek paziente jakin baten jarraipen telematikoa egitea beharrezkotzat jotzen duenean. Horrez gain, esteka interesgarriak ere eskaintzen ditu, autozainketa aholkuekin eta erabiltzaileentzat interesgarriak diren online baliabideekin.

Sarbidea ziurtagiri digitalaren bidez edo osasun-zentroan alta emanez

Karpetara ziurtagiri digitalaren edo NAN elektronikoaren bidez sar daiteke -horretarako ez da bestelako izapide gehigarririk egin behar- edo ohiko osasun-zentroan edo kontsultategian egiaztatutako sarbide bat eskatuz. Azken kasu honetan, 16 urtetik gorakoa izan behar da eta eskaera bat bete. 12 urtetik beherakoen edo legez desgaituak direnen kasuetan, aita, ama edo tutoreen ordezkari gisa sartzeko aukera ematen da, behar bezala egiaztatuta badaude eta dagokion eskaera betetzen badute.

Sarbidea osasun-zentroaren bidez lortzeko, interesdunak atxikita dauden zentrora joan eta nortasuna Onarpen langileen aurrean egiaztatu behar dute, jatorrizkoa edo notarioak edo administrazioak konpultsatutako NANen kopia edo horren baliokidea den nortasun-agiri bat aurkeztuz (pasaportea, gidabaimena edo egoitza-txartela, atzerritarren kasuan). Ondoren, sarbide-eskaera bat bete eta helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat eman beharko dute, testu-mezuak (SMS) jasotzeko. Behin kudeaketa hori eginda, eskatzaileak mezu elektroniko bat jasoko du, bere Osasun Karpeta Pertsonalera sartzeko esteka batekin.

Zerbitzu horrek, Datu Pertsonalen Babesari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritako segurtasun-baldintzak betetzen ditu (DBLO). Paziente bakoitzaren segurtasuna eta pribatutasuna bermatzeko, hainbat segurtasun-neurri hartu dira. Sarbideen kontrolari dagokionez, erabiltzailea, ordua eta sarrera mota erregistratuta geratzen dira, eta erregistro horren hileko berrikuspena egiten da. Titularra hiltzen bada, karpeta automatokiko desgaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa