(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Igande honetan hasiko da Nafarroako Gobernuaren kultur astea Giza Eskubideen Nazioarteko Eguna ospatzeko osteguna, 2017.eko abenduak 7


Agortu egin dira Baluarten izango den musika afrikarraren kontzerturako gonbidapenak; Golem Baiona zinema-aretoetan emango den "Muros" dokumentalerako gonbidapenak, berriz, jaso daitezke oraindik; eta ireki da familia-jardueretan eta fotokazetaritza-lantegian izena emateko epea


Estrella Ndong eta Idoia Sánchez

Estrella Ndong eta Idoia Sánchez ( irudia handitu )

Igande honetan, abenduaren 10ean, Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, Nafarroako Gobernuak data hori ospatzeko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bitartez bultzatu duen kultur asteko programa hasiko da.

Programako lehenengo jarduera, Aba Taano boskote ugandarraren kontzertua, igande honetan hasiko da, 19:00etan, Iruñeko Baluarten.

"Música para salvar vidas" GKEak martxan jarri duen Ugandako proiektu humanitario batetik sortu da boskote hau, eta iraultza ekarri du gospel musikara. Bost taldekideak Kireka hiriko umezurztegian bizi diren haurren aita-amabitxi bihurtu dira. Edonor joan daiteke, baina gonbidapenak agortuta daude.

 

Horrez gain, jada irekita dago datorren asteko bi jardueratan izena emateko epea: Ekuatore Gineako ipuinei, jolasei eta abestiei buruzko jarduera, doakoa eta 9 urte arteko seme-alabak dituzten familientzat gomendatua, hura ere Baluarteko Bulevar aretoan (hilaren 12an, asteartearekin, euskaraz, eta hilaren 15ean, ostiralarekin, gaztelaniaz), 17:30ean hasita; gurasoek eta seme-alabek jada eman dezakete izena pazyconvivencia@navarra.es helbidearen bitartez.

Saioa Idoia Sánchezek koordinatuko du, eta Estrella Ndong-ek zuzenduko du. Estrella Ndong Ekuatore Ginean jaioa da, eta berak txikitan gozagai izan zituen ipuinak eta jolasak erakutsiko ditu. Afrikako herrialde horretako hainbat aisialdi-mota eta fang hizkuntza ezagutu ahal izango dira, eta ipuinak, euskaraz eta gaztelaniaz ez ezik, fang hizkuntzan ere kontatuko dira.

Lantegia Ricardo García Vilanovarekin

Irekita dago, halaber, Ricardo García Vilanovaren fotokazetaritza-lantegian izena emateko epea(pazyconvivencia@navarra.es

helbidearen bitartez). Lantegi hori abenduaren 13an izango da, asteazkenarekin, 17:00etatik 20:00etara, hura ere Baluarten, eta joan den azaroaren 27tik Baluarten irekita dagoen "Distira iluntasunean" erakusketaren barruan antolatu da. 

 

Lantegia García Vilanovak berak emango du, eta ISISen Kalifatuaren triangelua osatu zuten hiru herrialdetan (Siria, Irak eta Libia) gerrak izan duen inpaktuari, horren ondoriozko errefuxiatu-krisiari eta hango hirien suntsipenari buruzkoa izango da. Ricardo García Vilanova fotokazetaria Sant Cugat del Vallésen (Bartzelona) jaio zen, eta hainbat eta hainbat gatazkaren berri eman du nazioarteko hainbat hedabidetan.Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan egin zituen argazkilaritza-ikasketak, eta lan horretan dihardu 1998az geroztik. Bere argazkiak argitaratu dituzte Estatu Batuetako komunikabide garrantzitsuenek (Life, Newsweek, The New Yorker, Time, The New York Times, The Washington Post, The Wall Street Journal, Los Angeles Times, The Boston Globe eta Usa Today), Europako komunikabide ugarik (Le Monde, Libération, Le Figaro, Paris Match, The Guardian, The Daily Telegraph eta The Times) eta Espainiako zenbait egunkarik (El País, El Mundo eta La Vanguardia).

Erakusketak irekita jarraituko du abenduaren 20ra arte, hura barne. Datorren astean (astelehenetik asteazkenera), Bigarren Hezkuntzako 900 ikasle bertaratuko dira, eta aukera izango dute egilearekin solasean aritzeko eta haren lana gertutik ezagutzeko.

"Muros" dokumentala

Azkenik, kultur aste hau amaitzeko, Pablo Iraburu zuzendariaren "Muros" dokumentala emango da Golem Baiona zinema-aretoetan, abenduaren 14an, ostegunarekin, 19:00etan.

Sarrera doakoa da, lekuak bete arte, eta emanaldi horretara joateko gonbidapenak jada eskuratu daitezke Golem Baiona zinema-aretoetako txarteldegian bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa