(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki da 2018ko lehen hiruhilekoan Nafar Lansareko 110 trebakuntza-ekintzatan izena emateko epea, eta 1.700 plaza inguru eskainiko dira astelehena, 2017.eko abenduak 11


Eskaintza www.empleo.navarra.es webgunean kontsultatu daiteke, eta zabaldu egingo da datozen asteetan


Nafar Lansareak 2018ko lehen hiruhileko 110 trebakuntza-ekintzatan izena emateko epea ireki du, eta 1.700 plaza inguru eskainiko ditu.

Hauexek dira ekintzak: lan-esparruetako 69 trebakuntza-ikastaro, lehentasunez langabeei zuzenduak; langabeentzako 22 Trebakuntza eta Enplegu Programa Misto; eta gaztelaniako eta matematikako oinarrizko gaitasunen 19 ikastaro.

Datozen asteetan, zabaldu egingo da eskaintza hori, beste trebakuntza-ekintza batzuk antolatuko baitira NLren "CENIFER" eta "Iturrondo" zentroetan, eta lanean dabiltzanek izango dute lehentasuna.

Aldian-aldian eguneratzen da www.empleo.navarra.es webgunean, Trebakuntza atalean, edo birmoldatu berri den www.formaccion.info webgunean.

Zehazki, lehentasunez langabezian daudenentzat (plazen % 60ra arte, eta, gainerakoak, lanean dabiltzanentzat), NLk 69 ikastaro eskaintzen ditu, eta, guztira, 1.035 plaza.

Haietatik 54 Iruñerrian egingo dira.

Ia ikastaro guztiek dute Profesionaltasun Ziurtagiriaren moduluko titulazioa edo egiaztagiria, edo titulazio ofiziala, Microsoften ikastaroen kasuan.

Esparruak askotarikoak dira:

igeriketa, sorospena, mikroenpresen kudeaketa, kontabilitatea, lorezaintza, multimedia-editorialak, horniduren kontrola, logistikarako ingelesa, biltegien kudeaketa, igeltserotza, sukaldaritza, ile-apainketa, kontserbak, iturgintza, ekipamendu industrialaren mantentze-lanak, arreta soziosanitarioa, ingurumen-kudeaketa, desgaitasuna dutenen laneratzea eta eraikinen garbiketa, besteak beste.

Lizarran, Lodosan, Tafallan eta Tuteran 15 ikastaro egingo dira: Lizarran, lorezaintzari, turismorako ingelesari, arreta soziosanitarioari eta karrozeriari buruzkoak; Lodosan, elikadura-biltegietako mantentze-lanetarako eta garraiorako laguntzaile izatekoa; eta, Tuteran, kontabilitateari, lorezaintzari, salmenta-eragiketei, sukaldaritzari, makineria industrialaren mantentze-lanei, bitartekaritza komunitarioari eta arreta soziosanitarioari buruzkoak.

22 Programa Integral, 260 plazarekin

Bestalde, NLk 260 plaza inguru eskaintzen ditu 22 Trebakuntza eta Enplegu Programa Integraletan (TEPI), eta programok trebakuntza, orientazioa eta lana bilatzeko lehenengo fasean laguntzea uztartzen dituzte.

Ikastaro gehienak urtarrilean hasiko dira, eta langabeei zuzenduta daude.

Iruñerrian, lan-esparru hauetakoak dira ikastaroak:

"Logistika eta biltegia", "Garbiketa", "Mendekoei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan", "Teleoperadorea", "Saltzailea", "Telelaguntza", "Fabrikazio mekanikoa eta soldadura", "Igeltsu ijeztuzko xaflarekin aurrefabrikatutako produktuak muntatzea", "Administrazioa", "Osasuna", "Harreragilea", "Orga jasotzaileak" eta "Merkataritza-jarduera osagarriak".

Lizarrako enplegu-agentzian, "Bezeroenganako orientazioa eta kutxaren kudeaketa" eta "Mendekoei arreta soziosanitarioa ematea erakunde sozialetan".

Tafallan, Gaztelanek lorezaintzari buruzko TEPI bat emango du, luzaroko langabeei zuzendua.

Tuteran, "Ostalaritza" emango du Ilundáin Haritz Berri Fundazioak.

Arguedaseko Udalak "Lorezaintza" eskainiko du, eta, Faltzesekoak, "Soldadura".

Hauek dira ikastaroak emango dituzten gainerako erakundeak: Acción Laboral, Nueva Gestión fundazioa, Posthac elkartea, Acción contra el Hambre fundazioa, Secretariado Gitano fundazioa, Asociación Navarra de Empresas de Transporte y Logística, Gaztelan fundazioa eta Iruñeko Udala.

Izena emateko, enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egon behar da NLren Enplegu Agentzietan, eta TEPI bakoitzean izena emateko baldintzak bete behar dira.

Enplegu-agentziak arduratzen dira hautagaiak aurrez hautatzeaz.

Oinarrizko gaitasunen ikastaroak eta frogak

En total 19 cursos, 9 de ellos en Pamplona y 10 en Alsasua, Estella, Tafalla y Tudela. En cada curso se ofertan 25 plazas, haciendo un total de 475.

En concreto, se ofrecen los cursos de competencias clave en Lengua Castellana N2 y en Matemática N2 en Pamplona, Alsasua, Estella, Tafalla y Tudela. Y otro curso en Pamplona de Competencias Digitales.

Oinarrizko gaitasunen ikastaroei esker, titulazio jakin batzuk ez dituztenek izena eman dezakete Profesionaltasun Ziurtagiriak igortzen diren trebakuntza-ikastaroetan; dokumentu ofizial horiek Lanbide Kualifikazioen Katalogo Nazionaleko lanbide-kualifikazio bat egiaztatzen dute, eta estatu osoan balio dute.

Oinarrizko gaitasunak egiaztatzeko, matematikako eta gaztelaniako ebaluazio-froga bat gainditu behar da "ohiko deialdian".

Abenduaren 26tik urtarrilaren 24ra arte egongo da irekita, NLren enplegu-agentzietan, 2018ko lehen hiruhileko frogetan izena emateko epea.

Froga horiek urtarrilaren 30a eta otsailaren 1a bitartean egingo dira, zenbait udalerritan. www.empleo.navarra.es webguneko "Profesionaltasun Ziurtagiriak" atalean dago egutegia. Hurrengo deialdia 2018ko ekainean izango da.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa