(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak parte hartzen duen teknologia handiko bi proiektu hautatu ditu Europar Batasunak asteartea, 2017.eko abenduak 12


Foru Komunitatea Eskualde Berritzaileen Sarearen barruan dago, zeinak eskualdeen arteko elkarlana sustatu nahi baitu berrikuntzan eta ikerketan


Europako Batzordeak teknologia handiko zortzi proiektu hautatu ditu, S3 estrategian eta eskualdeen arteko elkarlanean oinarrituak. Haietako bi, bioekonomiari eta itsas energia berriztagarriari buruzkoak, Nafarroak aurkeztu ditu, Energia Berriztagarrien Zentro Nazionalarekin (CENER) lankidetzan.

Nafarroak "Vanguard Initiative" Eskualde Berritzaileen Sarean hartzen du parte; sare horrek metodologia bat garatu du eskualdeen arteko elkarlana sustatzeko berrikuntzako eta ikerketako proiektu eta azpiegituretan.

Metodologia hori erreferente gisa aipatu zen Europako Batzordeak joan den uztailaren 18an eskualdeen lehiakortasuna indartzeari buruz egin zuen Komunikazioan.

Batzordeak iragarri zuen eskualdeen arteko elkarlaneko zenbait proiektu pilotutarako deialdia egingo zuela, eta teknologia handiaren arloko elkarlanaren aldetik "helduenak" zirenak bakarrik hautatuko zituela.

Hautatutako bitan hartzen du parte Nafarroak, bioekonomiari eta itsas energia berriztagarriei buruzkoetan, hain zuzen. Bi proiektuok datorren urtarrilean hasiko dira garatzen, eta milioi bat euroko aurrekontua izango dute. Gainera, Europako Batzordearen laguntza izango dute.

Eskualdeen arteko elkarlana, hain justu, EBren ikerketa- eta berrikuntza-estrategiaren ardatzetako bat da 2020-2027ko finantza-denboraldirako. Batzordeak hautatu berri dituen proiektu pilotuek eredu gisa balioko dute estrategia hori egiteko.  

Eskualdeen arteko zortzi elkarte

Batzordeak 2017ko irailean martxan jarri zuen adierazpen interesgarrien deialdi baten harira, eskualdeen arteko zortzi elkarte hautatu dira, eskualde koordinatzaile bat edo gehiago buru dituztela.

Batzordeak iragarri du eskualdeen arteko zer elkartek jasoko duten berariazko laguntza EBk berrikuntza-proiektuetarako finantzatuko duen neurri berri baten barruan.

Helburua da elkarte horiei laguntzea beren proiektuak garatu ditzaten lehentasunezko sektoreetan, hala nola makrodatuetan, bioekonomian, baliabideen erabilera eraginkorrean, fabrikazio-teknologia aurreratuetan eta zibersegurtasunean.

Nafarroak bi proiektutan hartzen du parte.

Lehenengo bietan Nafarroak hartzen du parte. Lehena, Flandriak (BE) zuzendua, bioekonomiari buruzkoa da, eta zenbait eskualderen parte-hartzea izango du, hala nola Valoniarena (BE) eta Ipar Renania-Westfaliarena; bigarrena, Euskadik eta Eskoziak zuzendua —Asturias eta Andaluzia ere tartean daude—, itsas energia berriztagarrietan oinarritzen da.

Elkarte horiek Batzordean sortutako lantalde berezien laguntza jasoko dute; lantalde horietan, zenbait zerbitzu telematikotako adituek hartuko dute parte. Haiek EBren funtsak hobeto uztartzeko aholkuak emango dituzte; adibidez, proiektuak finantzatzeko.

Batzordearen laguntza praktiko horrez gain, elkarte bakoitzak kanpoko aholkularitza-zerbitzu bat jaso dezake, 200.000 eurorainokoa, hedapen- eta merkaturatze-ekintzetarako. Funtsak Eskualde Garapenerako Europako Funtsetik (EGEF) datoz. Elkarteekiko lana 2018ko urtarrilean hasiko da, eta 2019ra arte iraungo du.

Proiektu pilotu honek eskualdeen arteko elkarlanaren ildo berriak probatuko ditu, eta 2020. urtearen ondoren espezializazio adimendunari buruzko hausnarketa egiteko informazioa emango dio Europako Batzordeari.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa