(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017ko Nafarroa ikusgai dago jadanik SITNAren web-orrian, zerutik ikusita asteartea, 2017.eko abenduak 12


Foru Komunitatearen ortoargazkien katalogoa eguneratu da, 2014koa zena, eta irudien bereizmena hobetu da


Tuterako eta bere eskualdeko airetiko irudia.

Tuterako eta bere eskualdeko airetiko irudia. ( irudia handitu )

Herri Lanetako Zuzendaritza Nagusiak Nafarroako 2017ko ortoargazki zehatza argitaratu du SITNAren web-orrian (Nafarroako lurraldeko informazio sistema). Horrela, erabilgarri zegoen azken katalogoa eguneratu du, 2014koa zelako, eta hartutako irudien bereizmena hobetu du.

Ortoargazki honekin 2012ko xehetasunera itzuli da, 25 cm-ko bereizmen bereziarekin. Horrenbestez, 2014ko ortoargazkiaren bereizmena hobetu da (5 cm/pixel) eta, ondorioz, argitasuna ere bai. Produktu honekin, behin argazkiaren inklinazioaren, erliebearen eta proiekzio konikoaren eraginak zuzenduta, neurketa zehatzak egin daitezke, lurrean; pixel batekoak hain zuzen.

Argitaratutako irudiek Foru Komunitatearen lurraldearen informazio eguneratua ematen dute, eta Nafarroako Gobernuaz gain, obra zibilarekin, hirigintzarekin, katastroarekin edo basoen eta baliabide agronomikoen kudeaketarekin zerikusia duten gaietan interesa duten pertsonek ere erabili ahalko dute. Halaber, ortoargazkia Espainiako Nekazaritza Bermeko Funtsak (FEGA) erabiliko du Nafarroako PACen laguntzetarako.

Produktu hau Oinarrizko Informazio Geografikotzat hartzen da SITNAn, ezinbestekoa da Nafarroako Gobernuaren sailetarako, erreferentziako informaziotzat erabiltzen da beste produktu batzuk sortzeko eta dauden produktuak eguneratzeko. Bestalde, hainbat aplikaziotan erreferentziatzat erabiltzen da.

Ortoargazkiaren ekoizpena eta kontrola Garapen Ekonomikorako Departamentuak egin du Institutu Geografiko Nazionalaren (IGN) lankidetzarako, Airetiko Ortoargazkien Plan Nazionalaren (PNOA) barruan. Irudiak ekainean eta uztailean hartu dira. Ateratzeko hauek erabili dira: hegazkin txiki bat, formatu handiko argazki-kamera fotogrametrikoa, Nafarroako Geodesia Aktiboko Sarearen (RGAN) estazio iraunkorrak eta informazio kopuru handia prozesatzen duen azpiegitura teknologiko bat. Lan hauek Tracasa Instrumental enpresa publikoak egin ditu.


Iruñea eta bere eskualdea 1982an

Iruñea eta bere eskualdea 1982an. ( irudia handitu )

Xehetasun teknikoak

Lortutako azken produktua Foru Komunitatearen lurralde osoko ortoargazki jarraitua da, 25 cm-ko bereizmen espazialarekin eta pixel bat baino gutxiagoko zehaztasun geometrikoarekin.

Irudiak Partenavia P68 hegazkin txiki batetik atera dira, eta besteak beste formatu handiko Leica ADS80 SH82 argazki-kamera fotogrametriko digital bat, PAV80 plataforma giroekonkortu bat, hegaldia planifikatzeko/kontrolatzeko softwarea eta irudiak zuzentzeko softwarea. Sistema konplexua da, eta eremuan neurtutako laguntza-puntuak eta hegazkinaren nabigazio-sistemen informazioa behar dira, Nafarroako Geodesia Aktiboko Sarearen (RGAN) datuekin doitutakoa.

Ortoargazki historikoak

2017. urte honetako nobedadeetako bat 1945. eta 1946., 56/57 eta 1966-71 urteetako ortoargazki historikoen katalogoa ekarpen berriekin eguneratu dela da. Atal historiko honetan lurraldearen zati bat 1929ko urtean egindakoekin osatzea geratuko litzateke.

Garapen Ekonomikorako Departamentua aspaldi hasi zen lanean Nafarroaren gainean egindako hegaldi historikoak nabarmentzeko, zenbait erakundetan daudenak, eta herritarrei aurreko hamarkadetako lurraldearen airetiko bistei buruzko informazio objektiboa emateko.

Xede horretarako, beste bi ortoargazki prestatu dira, 1929., 1956-57. eta 1982. urteetako serieak osatzeko (batzuk oraindik partzialak dira). Herritarrentzako erabilgarri handiago honi esker, aldi anitzeko konparazio-azterkertak egin daitezke, eta Nafarroari buruzko ezagutza handitu eta hobe daiteke.

1945/46ko ortoargazkia Nafarroako Gobernuaren eta IGN/CNIG (Institutu Geografiko Nazionala eta Informazio Geografikoko Zentro Nazionala) arteko lankidetza-hitzarmenaren barruan egin da.

A serieari dagokion hegaldia da, "Hegaldi Amerikarra" deritzona (AMS/Aireko armada), eta aurretik argitaratutako B seriearen aurrekoa da (1956-57).
Jatorrizko negatiboen eta eskaneatutako irudi digitalen jabea Defentsa Ministerioa (MINISDEF-EA) da, baina IGNri produktu hau sortzeko dokumentazioa utzi dio. Honek, bestalde, Nafarroako Gobernuari utzi dio. Guztira 2.000 irudi baino gehiago dira, eta gutxi gorabehera pixel bakoitza 50 cm-koa da.
Zehazatasun teknikoak ezagutzen ez diren argazki-kamera fotogrametrikoekin egin zen hegaldia, beraz, zailagoa izango da ortozuzenketa egitea. Jatorrizko negatiboen kontserbazio-egoera txarra dela eta (bereziki Nafarroako hegoaldeko eremuan nabaritzen da), zailagoa izan da ortoargazki hau egitea, hala ere, bere balio historikoa handia da, zalantzarik gabe.

66-71 aldiaren ortoargazkiari dagokionez, irudi gehienak 1966-67 urteen artean egindako hegaldietatik datoz. Garai horretako Nafarroako Foru Diputazioaren Herri Lan Departamentuak egindako lehen hegaldi fotogrametrikoak dira.
Hala ere, aipatutako hegaldian ez zen barne hartu Foru Komunitateko lurralde osoa, eta jadanik dauden beste hegaldi partzial batzuekin osatu da, 1969., 1970. eta 1970. urteetakoekin hain zuzen, Departamentu berarenak direnak.

Aurreko ortoargazkian ez bezala, kasu honetan, negatiboak digitalizatu behar izan dira aldez aurretik, eta geroago gutxi gorabeherako geoerreferentziazioa egin da. Lan hauek ia Nafarroako Foru Komunitate osoa barne hartzen duten 3.000 negatiboekin egin da, Petilla Aragoi eta iparraldeko eremu txikiak (Baztango eta Luzaideko muturrak) izan ezik.
Hegaldien data desberdinak direla eta, kamera desberdinekin hartutako irudiak daude, eta garaierak ez dira homogeneoak. Data desberdineko eremuen irudien arteko arazo horiek konponduta, produktu jarraitu eta homogeneoa lortu da. Pixelaren gutxi gorabeherako tamaina 50 cm da.

Ekoizpen-lanez Tracasa Instrumental enpresa arduratu da, eta horretarako, gaur egungo argazkiak sortzean erabiltzen diren antzeko teknikak erabili ditu, baina teknologia erabilgarri dagoen informazio historikora egokitu du. Bestalde, eskuzko prozesuak egin ditu zenbait fasetan, metrika eta balio historiko handia duen produktu bat lortzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa