(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Noaingo San Migel ikastetxe publikoaren inklusiorako gela interaktiboaren inaugurazioan izan da Hezkuntza kontseilaria asteartea, 2017.eko abenduak 12


Hezkuntza kontseilari Maria Solanak ikastetxearen eta familien erantzunkidetasunaren garrantzia azpimarratu du, behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko orduan


aula interactiva NOAIN

Maria Solana gela interaktiboan gainontzeko ordezkariekin batera. ( irudia handitu )

Noaingo San Migel ikastetxe publikoan izan da Hezkuntza kontseilaria gaur, inklusiorako gela interaktiboaren inaugurazioan. Behar bereziak dituzten ikasleak artatzeko gelan ikasle guztien inklusioa lantzen da.

“Inclusive Smart School” edo gela interaktiboan tresna teknologiko berrien bidez ikasleek ezagutzan aurrera egiten dute, jolasen bidez. Ordenagailuak, ukimenezko mahai interaktiboa, kinect eta tabletak daude gelan, jolasaren bidez eta modu kolaboratiboan hainbat materia lantzeko. Hezkuntza kontseilariak "mugarritzat" jo du Noaingo gela interaktiboa, inklusioa lantzeko moduagatik. "Agerikoa da familia eta ikastetxeen artean sintoniaren eta erantzunkidetasunaren isla dela proiektua", gehitu du Solanak.

Hezkuntza behar bereziak dituen ikasle baten beharrei erantzuteko asmo batetik sortutako egitasmoa da Noaingoa eta hezkuntza erantzunak ikuspegi inklusibotik artikulatzeko balio izan du, kontseilariak gogoratu duenez. Solanak, gainera, aintzat hartu nahi izan du "ikastetxe publikoak egiten ari diren esfortsu eta lana ikasleen kalitatezko hezkuntza ontzeko". Horren adibide nabarmena da Noaingoa; izan ere, gela interaktiboa aniztasunari erantzuteko plan estrategikoak jasotzen dituen ildoan ari baita inklusioa sustatzen.

Inaugurazioan, hezkuntza kontseilariarekin batera, izan dira San Migel ikastetxeko zuzendari Juan Carlos Turumbay, Noaingo alkate Alberto Ilundain, DRAVET fundazioko lehendakri Ainhoa Pariente eta MTorres Fundazioko ordezkari Eva García.

Juan Carlos Turumbay Noaingo ikastetxe publikoko zuzendariak azpimarratu egin du erakunde publiko eta pribatuen arteko elkarlana ikasleen aniztasunari erantzuteko, "apustu garrantzitsua da ikasle guztien beharrizanei erantzuteko". Gaur egun era honetako bi gela daude sare publikoan: Donostian bat eta Noainen bestea. Ido horretan, Noaingo alkateak ere elkarlanaren alde jarraitzeko premia utzi du agerian. Nafarroako gobernuarekin eta Noaingo udalarekin elkarlanean aritzea oso garrantzisua dela gehitu du MTorre Fundazioko ordezkariak. Dravet fundazioko lehendakariak, bestalde, esan du proiektu honek gainerako ikastetxeentzako ispilu izan beharko lukeela. "Gaixotasuna edo aniztasun funtzionala ezin dira hezkuntza inklusiorako oztopo izan".

DRAVET sindromea

Epilepsia miokloniko gogorra da DRAVET sindromea, jatorri genetikoa duen gaixotasuna, kanalopatien familiakoa, eta gaixoen %75ek CSNIA genearen mutazioren bat dauka. 4 eta 12 urte bitartean agertzen den gaixotasuna da, baina 2003ra arte ez zen ezagutu berau antzemateko test genetikoa. Jaiotzen diren 20.000 haurretatik batek duela esaten da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa