(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

3 milioi euro inguru bideratu dira baso-lanetarako, naturaguneak kudeatzeko eta baso-produktuetan inbertitzeko asteazkena, 2017.eko abenduak 13


Erakunde publikoek zein pribatuek egin ahal izango dute eskaera


Nafarroako Gobernuak gaurko saioan lortu dituen bi akordioren bitartez, baimena ematen zaio Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiari hainbat urtetarako gastuak egiteko, guztira 2.830.000 eurokoak, baso-lanetarako, naturaguneak kudeatzeko eta baso-produktuetan inbertitzeko laguntzen deialdiak susta ditzan. Deialdiok 2018ko lehenengo hiruhilekoan egingo dira.

Batetik, guztira 2.300.000 euroko gastua onartzen da 2018-2019 denboraldirako, toki-erakundeek sustatutako baso-lanei laguntzeko (2 milioi euro) eta eragile eta elkarte pribatuek sustatutakoei laguntzeko (300.000 euro). Zenbateko hori 2019ko ekitaldiaren kargura ordainduko da.

Bestetik, 80.000 euroko gastua onartzen da Nafarroako 2014-2020ko Landa Garapenerako Programan (LGP) sartuta dauden naturagune babestuak edo natur balio handikoak modu jasangarrian kudeatzeko laguntzetarako.

Laguntza horietan, ekintza hauek sartzen dira, besteak beste: larreak eta mendietako bestelako produktu naturalak hobetzeko obrak eta lanak; basoak hobetzea, bereziki haien leheneratze naturala sustatzeko; eta baso-zerbitzuetarako bideak eraikitzea. Horiez gain, hauek ere sartzen dira: basoa birpopulatzea, zurak eta egurrak aprobetxatzeko; mendietako produktuen komertzializazioa arrazionalizatzea; mendien gizarte- eta olgeta-erabilera sustatuko duten proiektuak eta obrak egitea; eta baso-jabetzen eta -kooperatiben taldeak eta elkarteak sustatzea.

Inbertsioak baso-teknologietan

Bestalde, hainbat urtetarako 450.000 euroko gastu-konpromisoa, 2018ko ekitaldiaren kargurakoa, hartzea onartzen da, baso-teknologietan eta baso-produktuen eraldaketan, mobilizazioan eta komertzializazioan inbertitzeko laguntzetarako, LGPren barruan. Laguntza horiek mendien edo baso-lursailen jabeei (publikoak zein pribatuak) zuzenduko zaizkie, bai eta baso-ustiaketen jabeei, baso-elkarteei eta baso-industriei eta -enpresei ere.

Zehazki, baso-ustiaketei aplikatzen zaien teknologia hobetzera eta zura lehen aldiz eraldatzen duten industrietara bideratuko dira laguntzak.

Gainera, laguntza publiko hori Nafarroako Baso Planetik dator; hark sektorerako duen berariazko xedea da Nafarroarentzat baso-industria egoki eta lehiakorra garatzea, eta enpresak modernizatzeko, berrikuntza teknologikorako eta proiekzio komertzialerako baldintzak sortzea, sektore horrek pisu handia izan dezan Foru Komunitatearen ekonomian, landa-eremuetako bizitza dinamiza dezan eta herrietan biztanleria aktiboa manten dezan, eta mendiak modu jasangarrian kudeatzen lagundu dezan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa