(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako udalei 2018rako eta 2019rako Transferentzia Arrunten Funtsa banatzeko Foru Legearen proiektua onartu da asteazkena, 2017.eko abenduak 13


Lehen aldiz, diru-sail bat bideratuko da Montepioak finantzatzera, 5,8 milioikoa


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan lortu duen akordioaren bitartez, 2018an eta 2019an transferentzia arruntetarako Toki Ogasunen Funtsa banatzeko Foru Legearen proiektua onartu da. Lege horrek, kapital-transferentzien banaketa arautzen duen 2016ko Foru Legearekin batera, Nafarroako udalen eta kontzejuen finantzaketa arautzen du, foru-zergengatiko diru-sarrerei dagokien zatian. Onarpen honen ondoren, testua Nafarroako Parlamentura bidaliko da, izapidetu dadin.

Udalen transferentzia arrunten bilakaera ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan lortu duen akordioaren bitartez, 2018an eta 2019an transferentzia arruntetarako Toki Ogasunen Funtsa banatzeko Foru Legearen proiektua onartu da. Lege horrek, kapital-transferentzien banaketa arautzen duen 2016ko Foru Legearekin batera, Nafarroako udalen eta kontzejuen finantzaketa arautzen du, foru-zergengatiko diru-sarrerei dagokien zatian. Onarpen honen ondoren, testua Nafarroako Parlamentura bidaliko da, izapidetu dadin.

Hauxe da gastu arruntaren eta kapital-gastuaren arteko desberdintasuna: kapital-gastua azpiegiturak eta inbertsioak finantzatzeko erabiltzen da; gastu arrunta, berriz, beren ohiko gastuetarako bideratzen dute udalek, eta harekin ordaintzen dira eguneroko udal zerbitzuak.

Foru Lege berria onartzen denean, 219.381.613 euroan ezarriko da 2018an bide horretatik finantzatuko den gastu arrunta; alegia, zenbatekoa % 5,9 igoko da 2017koarekiko.

Emaitza hori ateratzen da Nafarroako KPIak ekainetik ekainera izan duen igoeratik (% 1,1) —2 puntu gehitu behar zaizkio—, eta montepioak finantzatzeko gehitu den % 2,8tik (hau da, 5.800.000 euro).

2019rako, zenbateko hori igo egingo da, ohikoa denez, KPIak 2017ko ekainetik 2018ko ekainera izango duen portzentaje-igoerarekin, gehi bi puntu.

Guztizko zenbatekoa (219.381.613 euro) banaketa honen arabera banatuko da:

  1. Nafarroako udaletarako transferentzia arruntak: 182.792.759
  • Bestelako laguntzak:
      1. Montepioen finantzaketa:
      2. 5.800.000

      3. Iruñearen Hiriburutza Agiria:
      4. 24.663.169

      5. Korporatiboen ordainsariak:
      6. 5.713.897

      7. NUKF:
      8. 411.788
  •  

    Funtsa modu bidezkoan banatzen dela bermatzeko sistema

    Lege-proiektuaren arabera, 182 milioiko transferentzia arruntak banatzeko sistemak bermatzen du erakunde guztiek lortuko dutela % 2,1eko igoera 2017. urtearekiko, eta gutxien dutenak ekarpen handiagoa legokiekeen erakundeei kendutakoarekin konpentsatuko direla, banaketa-formula zorrotz aplikatuz.

    Berritasunak eta akordio programatikoa

    Foru Lege hau Toki Erreformaren eta haren finantzaketa-planteamendu berriaren aurrekaritzat jo dezakegu, eta berritasun hauek ditu:

    -Iruña udal bat gehiago izango da transferentzia arrunten banaketaren barruan, eta ez du ehunekoaren aplikazio esklusiboki lineala izango, orain arte zuen bezala.

    -Montepioen gastuaren zati bat finantzatzen hasiko da —sistema hori desagertzen ari da 1993tik—, Toki Ogasunen Funtsaren kontura.

    -Lehen aldiz, azken bost urteetan katastro-balorazioaren txostena eguneratu ez duten udalei hura eguneratu dezaten exijituko zaie 2019rako. Bestela, Funtsetik legokiekeen diru-saila % 10 murriztuko litzaieke.

    -Udal bakoitzari dagokion ordainketa birritan egingo da (otsailean eta abuztuan), ez lau aldiz, orain arte ohikoa zen moduan.

    Proiektu honekin, legealdi honetarako akordio programatikoaren baldintzei jarraikiz, Transferentzia Arrunten Funtsaren bitartez Nafarroako toki erakundeak gehiago finantzatzearen alde egiten jarraitzen du Gobernuak.

    Ez da ahaztu behar, ordea, neurri hau iragankorra dela, behin betiko irtenbidea Nafarroako toki-administrazioaren erreformaren baitan proposatutako finantzaketa-eredu berriak emango baitu.


    Prentsa oharra:

    Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

    Dokumentazioa:
    Audioa
    Bideoa
    Nafarroako Gobernua

    Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa