(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Burgi Nafarroako Gobernuaren etxebizitzen Alokairu Poltsari atxiki zaio osteguna, 2017.eko abenduak 14


Laparra lehendakariordeak eta Elena Calvo alkateak sinatu duten hitzarmenak lau urte iraungo du, eta etxebizitza errazago eskuratzea eta inor bizi ez den higiezinak berrerabiltzea du helburu    


El vicepresidente Laparra y la alcaldesa de Burgui, Elena Calvo.

Laparra lehendakariordea eta Burgiko alkate Elena Calvo. ( irudia handitu )

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak eta Burgiko alkate Elena Calvok lankidetza-akordio bat sinatu dute ostegun honetan, udalerriko herritarrek errazago eskuratu dezaten etxebizitza. Horretarako, udalerria "Alokairu Poltsa" programan sartu da.

Aurreikusten da hitzarmenak lau urte iraungo duela, baina luza daiteke.

Hitzarmenak xedatzen du Burgiko Udalak, inguruneaz duen ezagutza eta udalerrian bizi direnekiko hurbiltasuna baliatuz, behar bezala emango duela programaren funtzionamenduaren berri, eta hura azkarrago kudeatuko duela.

Xedatzen du, halaber, Alokairu Poltsa kudeatzen duen Nasuvinsa sozietate publikoak pizgarriak eman behar dizkiela beren etxebizitza hutsa haren esku jartzen duten herritarrei, hala nola etxebizitza egoera onean itzultzea, etxebizitzan gerta litezkeen ezbeharrak estaltzen dituen arrisku anitzeko etxe-aseguru bat kontratatzea (edukitzailearena), eta errenta garaiz eta ziur kobratzea.

Horrez gain, Nafarroako Gobernuak, Eskubide Sozialetako Departamentuaren bitartez, diru-laguntzak emango dizkie maizterrei, ordaindu beharreko errentaren % 25, % 50, % 75 eta % 90ekoak, beren diru-sarreren eta familia-unitatearen arabera. Hala, ordaintzeko moduko alokairuak har ditzakete familia horiek, beren gaitasun ekonomikoaren arabera.

Nafarroako Gobernuak baliabideak modu jasangarrian kudeatzeko hartu dituen neurrietako bat etxebizitza hutsak merkaturatzea da. Asmoa da erabiltzen ez diren etxebizitzak berrerabiltzea, eta, haien bidez, gainera, Nafarroako udalerrien hiriguneak dinamizatzea

Zuzeneko diru-laguntza etxejabeentzat

Alokatzaileei pizgarriak emateaz gain, beste udalerri batzuekin sinatutako hitzarmenetan bezala, Nafarroako Gobernuak zuzeneko diru-laguntzak emango dizkie beren higiezinak alokairu sozialeko programaren esku jartzen dituzten etxejabeei. Diru-laguntza horiek errentaren hiru hilabeteko kuota adinakoak izango dira.

5.000 biztanle baino gutxiagoko udalerria denez, hileko kuotaren zenbatekoa baremo honen arabera xedatzen da:

hiru euro etxebizitzarako metro karratu erabilgarriko, 30 euro garaje-plazako, eta euro bat trastelekurako metro karratu erabilgarriko, gehienez 15 metro karratura arte. Diru-laguntzaren zenbateko osoa kalkulatzeko, hileko errenta bider hiru egingo da. Hala, garajea duen 90 metro erabilgarriko etxebizitza baterako, 900 euro ingurukoa izango da diru-laguntza. Etxejabeak 848 420601 telefono-zenbakian eta Nafarroako Gobernuaren webgune honetan (http://www.navarra.es/home_eu/Temas/Vivienda/Ciudadanos/) informa daitezke.

Burgirekiko hitzarmena beste toki-entitate batzuekin antzeko akordioak lortu ondoren iritsi da. Izan ere, Baztan 2016ko abenduan sartu zen Alokairu Poltsan; Tutera eta Barañain 2017ko urtarrilean sartu ziren; Zangoza, otsailean; Antsoain, martxoan; Berriozarrek eta Burlatak apirilean sinatu zuten hitzarmena Foru Gobernuarekin; Berak, maiatzaren hasieran; eta Oibarrek aurtengo maiatzaren amaieran sinatu zuen hitzarmena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa