(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2017an, 827 langabetuk jaso dituzte Gobernuaren laguntzak autonomo gisa lanean hasteko osteguna, 2017.eko abenduak 14


Aurrekontu-saila milioi batetik bi milioira igotzeari esker, baldintzak betetzen zituzten eskaera guzti-guztiak ase dira


profesional

500 emajume baino gehiagoren eskaerak ase dira

2017an, 827 langabetuk jaso dituzte Nafarroako Gobernuaren laguntzak autonomo gisa lanean hasteko.

Nafar Lansarek bi milioi euro bideratu zituen programara, eta deialdiko baldintzak betetzen zituzten guzti-guztiak sartu dira han.

Laguntza-sistema 2016an aldatu zen. Txertatutako berritasunak Nafarroako ekintzaileen profilera egokitu ziren, zeinak, oro har, enpresa txikiak dituzten autonomoak baitira. Laguntza 2.000 eta 3.500 euro bitartekoa izaten da, eskatzaileak zein kolektibotakoa diren, horren arabera: 30 urtetik beherakoak, luzaroko langabeak, genero-indarkeriaren biktimak eta desgaituak, besteak beste.

2017an, 556 emakumeren, 30 urtetik beherako 115 lagunen, 45 urtetik gorako 95 lagunen eta errenta bermatua jasotzen duten 19 lagunen eskaerak ase dira, besteak beste. Laguntza-sistemaren onuradun izan dira, halaber, desgaitasuna duten 12 lagun eta indarkeria matxistaren hiru biktima.

Laguntza eskatu zuten 217 lagun ez ziren ezein kolektibo espezifikotakoak.

Deialdiaren berritasunak

Deialdian egindako aldaketetan, nabarmentzekoa da hiru hilabetetik hilabete batera murriztu dela eskaerak aurkezteko epea.

Horrez gain, deialdiak ez zien inbertsiorik eskatzen ekintzaileei; bakarrik, Gizarte Segurantzaren dagokion erregimenean alta ematea, eta langile autonomo gisa lanean hasiko direla jakinaraztea.

Aurreko urteekin alderatuz, kendu egin da langabezia-zerrendan hiru hilabetez segidan izena emanda egoteko derrigortasuna; nahikoa izan da jarduera hasi den datan langabetu gisa izena emanda egotea.

Jarduera mantentzeko derrigortasuna, berriz, hiru urtetik 18 hilabetera murriztu da. Gainera, laguntzak bateragarriak dira xede bererako jasotzen diren beste batzuekin.

NLk laguntzak ematen ditu, halaber, lanean ari diren autonomoen trebakuntzarako; horretarako aurrekontua 300.000 euro da.

Eskubide Sozialetako lehendakariorde Miguel Laparrak oso positibotzat jo ditu deialdi honen emaitzak: "urtean zehar, baliabide gehiago izan ditugu baldintzak betetzen zituzten eskaera guztiak asetzeko, eta, horri esker, 800 langabetu baino gehiagori lagundu diegu autonomo gisa lanean hasten".

Nabarmendu du, halaber, "pertsona horiek zailtasun bereziak dituztela lana lortzeko, errenta bermatua jasotzeagatik, desgaitasuna izateagatik edo genero-indarkeriaren biktima izateagatik; beraz, horrek erakusten du pertsona horiek ahalegina egiten dutela laneratzeko". Gainera, nabarmendu du ekintzaileen erdia baino gehiago emakumezkoak direla, eta hori "bereziki onuragarria dela enpleguan genero-arrakala murrizteko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa