(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentua irakasle nafarrentzako metodologia aktiboko prestakuntza-ibilbide baten diseinu eta garapenean ari da lanean osteguna, 2017.eko abenduak 14


Datorren asteartean Bartzelonako Unibertsitateko soziologiako katedraduna den Ramón Flecharen hitzaldi bat izango da Nafarroako Museoan, eskolak XXI. mendean izan duen eraldaketari eta eraldaketa horretan irakasleen prestakuntzak duen garrantziari buruz


Transcripción textual del video

María Solana Hezkuntzako kontseilariak prentsaurrekoan aurkeztu du datorren asteartean, abenduaren 19an, ospatuko den hitzaldia, non metodologia aktiboak, proiektuetan oinarritutako ikaskuntza, adimen anitzak eta ikaskuntza kooperatiboa landuko diren. Metodologia horiek lantzen ari dira jada, denak ala denak, Nafarroako hezkuntza-sisteman, baina prestakuntza-ibilbide batean elkartu nahi ditu orain Hezkuntza Departamentuak. Horretarako, lanean ari dira jada Prestakuntza Zerbitzutik, non ikasgeletan metodologia horiek lantzen dituzten berrogeita hamar irakasle lider ingururen parte-hartzea eta laguntza izango duten, eta non, datorren asteartean egingo den lehen batzar batean, Departamentua azkentzen ari den proposamena aztertuko den.

pedagogia aktiboa

Ikasleak dira pedagogia aktiboen protagonistak.

Solanak gogoratu duenez, "legealdi honetarako ezarri dugun oinarrizko helburuetako bat da gizarte garaikideko hezkuntza-eskakizunei erantzuna ematea", eta hezkuntza publikoaren berritze- eta modernizazio-konpromiso horretan "gakoa da metodologia aktiboen sustapena". "Eskola publikoa hobetzeko konpromiso sendoa daukagu, XXI. mendeko beharretara moldatu eta eskola tradizionaleko ereduak gainditzen jarraitzeko, memorian oinarritutako ikaskuntzan oinarritzen direnak, testuingurua kontuan hartu gabe", gehitu du Solanak. Hezkuntza kontseilariaren hitzetan zera esan nahi du horrek, "ikasleek izan behar dutela protagonista, dudarik gabe, eta, hortaz, gure ikasgeletan eta horietatik kanpo sozialki garrantzitsuak diren ikaskuntzak sustatu behar ditugula, ikasleen bizitzarako esperientzia aberasgarriak izan daitezen".

Helburu hori lortzeko, "hezkuntza-komunitate osoaren elkarlana behar dugu, baina, bereziki, Nafarroako hezkuntza-sistema publikoko irakasleena. Beraien aldamenean egon nahi dugu eta laguntza eman nahi diegu berrikuntza metodologikorako prozesu honetan", nabarmendu du Solanak.

Urte honetako ekainetik abiatuta, Hezkuntza Departamentua, Prestakuntza Sailaren bitartez, kontaktu desberdinak ari da egiten hezkuntza-esparruko pertsona nabarmenekin, irakasleen gaitasun pedagogiko-didaktikoa hobetzeko programa bat diseinatu eta garatzeko helburuarekin. Testuinguru horretan, abenduaren 19an (18:00), Bartzelonako Unibertsitateko soziologiako katedraduna den Ramón Flecharen hitzaldi bat izango da Nafarroako Museoan, eskolak XXI. mendean izan duen eraldaketa jorratuz eta, bertan, irakasleen prestakuntzak eraldaketa horretan duen garrantzia nabarmenduko du. Hitzaldia gure hezkuntza-sistemako irakasle guztiei dago zuzenduta.

Preseski, eta hitzaldia baino lehenago (17:00), lehen lan-batzarra egingo da, 40 irakaslek osatutako talde batekin, denak ala denak adituak direnak beren esparruetan, proiektuetan oinarritutako ikaskuntzan, ikaskuntza-komunitateetan, ikaskuntza kooperatiboan, gaitasun gakoetan eta adimen anitzetan besteak beste. Ebaluazioaren, Kalitatearen, Prestakuntzaren, Berdintasunaren eta Bizikidetzaren Zerbitzuko zuzendaria den Aitor Lakastak azaldu bezala, "bereziki kualifikatutako profesional horiek lagunduko gaituzte prestakuntza-ibilbide bat diseinatu eta garatzen, Nafarroako irakasleek XXI. mendean hezteko estrategiak eskura ditzaten; hau da, ezagutza esanguratsuen bitartez hez dezaten. Horrek esan nahi du, UNESCOk baieztatu bezala, modu kolaboratzailean ematen den ikaskuntza oro osatzen duten testuinguruak, osagaiak eta prozesuak sakontasunean ezagutu eta ulertu behar direla". Programa diseinatu ondoren, proiektu pilotu bezala ezarriko da zenbait ikastetxetan, 2018-2019 ikasturtean zehar.

Aurrekontu-apustua

"Anbizio handiko ekimen honek", kontseilariak definitu bezala, aurrekontu-translazio bat du 2018ko aurrekontu-proiektuan, 90.000 € gehituko direlarik pedagogia aktiboen prestakuntzarako eskaera berriei aurre egiteko. "Hezkuntza Departamentuko ildo estrategikoetako bat da Nafarroako hezkuntza-sisteman pedagogia aktiboak sustatzea. Beraz, Hezkuntza Departamentuak milioi bat euro baino gehiagoko aurrekontua bideratuko du irakasleen prestakuntzara", Solanak nabarmendu duenez. Izan ere, 2018an zehar, 1.238.200 € bideratuko dira irakasleen prestakuntzara, 3 plan estrategikoen eta pedagogia aktiboko programen garapenari esker.

Horri dagokionez, Hezkuntzako zuzendari nagusi den Roberto Pérezek nabarmendu bezala, "martxan dauden lau planek hurrengo hamarkadarako hezkuntza-eredua definitzea dute helburu." Pérezek adierazi du "plan horiek guztiek puntu asko dauzkatela komunean, nola kudeatu diren eta izan duten planifikazio sakon eta partizipatiboa kasu, gutxienez ikasturte bateko sortze-epea izan dutelarik". Baina, puntu komun horiez gain, beste faktore garrantzitsu bat ere badago, plan guztiak lotzen dituena: aspektu metodologikoa. "Denek egiten dute beren definizio propioan, ikuskera pedagogikotik abiatuta, aldaketa baten aldeko apustua, hezkuntza-sistemako fase guztietan eguneratze metodologikoa gauzatzeko bidea emango duena. Helburu partekatu hori lortzeko, beste inola ezin bezala, ezinbestekoa da irakasleen prestakuntza, eta fronte horietatik guztietatik egin behar da".

Hala, Aniztasunari Erantzuteko Plan Estrategikoak, aldaketa metodologikoak ezartzea du helburu, hezkuntza inklusibo batek dakartzan erronkei eta ikasle guztien eskola-arrakastari erantzuna emateko; Lanbide Heziketako Plan Estrategikoak argi eta garbi egiten du, bere helburuetako batean, pedagogiari dagokionean berrikuntza iraunkorra bermatzearen alde eta zentroen %100ak metodologia pedagogiko berriak aplikatzea definitzen du erdietsi beharreko helburuen artean. Gainera, beste herrialde batzuekin hitzarmenak antolatzea ere bilatzen du, ikasleek prestakuntza-parte bat atzerrian egin dezaten, eta baia metodologia malgu, praktiko eta dinamikoen erabilera sustatzea, ikasleen ikaskuntza faboratzeko, beraien aniztasunera moldatuz besteak beste. Skolae Hezkidetza Plana, bere aldetik, irakasleentzako prestakuntza-programa batean oinarritzen den ekintza-plan batetik abiatzen da. Hezkidetza-ibilbide bat integratzen du unibertsitatekoak ez diren etapetarako (0-3 urtetatik hasi eta batxilergo eta goi mailako Lanbide Heziketara iritsi arte), modu transbertsalean honakoak biltzen dituena: indarkeria sexista, emakumeen ikusgarritasuna, identitateei, sexualitateei eta aniztasunari errespetua, gizarte-partaidetza eta konpromiso partekatua. Azkenik, Laguntza Elkarbizitzarako Planak ere lantzen du prestakuntza, funtsezkoa delako metodologia berri baten aldeko apustua eskola-jazarpenari aurrea hartzeko. Ikaskuntza-komunitateek, ikaskuntza kolaboratzaileak eta, orokorrean, eskola-umeen arteko kooperazio-harremanak eraikitzeko bidea emango duten ikuspuntu guztiek, ikasleen artean harreman osasuntsu eta konstruktiboak osatzen laguntzen dute, hala enpatia garatuz.

Departamentuak prestakuntzaren alde egindako apustua ez da soilik metodologia aktiboetan ardazten, baina baita IKTen prestakuntzan ere, XXI. mendeko eskolako funtsezko elementu gisa. Hezkuntza Departamentuak 3 milioi euro inbertituko ditu datorren urtean "Informazioaren Gizartearen Garapena Ikastetxeetan" proiektuan, bukatzear dagoen urte honetan baino 6 aldiz gehiago. Proiektu pilotu baten abiatzea aurreikusten da, ordenagailu pertsonaletarako zuzkidura batekin, ‘ikasle bat = gailu bat’ ereduaren aplikazioarekin, Hezkuntza Departamentuaren babes metodologikoa izango duena, berrikuntza pedagogiko eta metodologiko bat sortzeko helburuarekin, eta ez bakarrik euskarri-aldaketa gisa.

Erabiliko den metodologia erabiltzailearentzako moldakorra, praktikoa eta gardena izatea bilatzen da momentu oro, hau da, ezagutza estrarik behar ez izatea edo erabilera-zailtasunik ez suposatzea. Hala, martxan dira jada zenbait proiektu, besteak beste: CRISS proiektu europarra, ikasleen gaitasun digitalerako markoa osatu eta ebaluatzeko; Etorkizuneko Ikasgela, sortzen ari diren metodologiak irakasleen prestakuntza iraunkorrean bertan bizi ahal izateko Etorkizuneko Ikasgela bat eraikitzen ari da, Bruselako Europar Batzordeko Future Classroom Lab ereduaren arabera; INTEFeko Irakaskuntzarako Gaitasun Digitala hitzaldian parte-hartzea; eta, baita, zentroetako hornidurarekin zerikusia duten beste gai guztiak ere: banan-banako gailuak, konektagarritasuna, zentroko zerbitzariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa