(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun Departamentuak berriz bultzatu du osasun-zerbitzuen erabilera eraginkorragoa sustatzeko kanpaina bat astelehena, 2017.eko abenduak 18


"Arazoa beti berbera ez bada… irtenbidea ere ez" lemapean, Iruñerriko 140 hiri-autobusetan egongo da ikusgai aste honetan zehar


nuevag

Osasun Departamentuak kanpainaren berri emateko argitaratutako karteletako bat. ( irudia handitu )

Osasun Departamentuak berriz bultzatu du osasun-zerbitzu publikoen erabilera eraginkorragoa sustatzeko kanpaina bat. "Arazoa beti berbera ez bada… irtenbidea ere ez" lemapean, eskuragarri dauden baliabideen erabilera egokia sustatu nahi da, hiritargo osoak ahalik eta arretarik egokiena jaso dezan eta osasun-sistemaren funtzionamendua azkarragoa eta eraginkorragoa izan dadin.

Beharren araberako zerbitzu-aukera desberdinen inguruko informazioa ematea da kanpainaren helburua, eta baita zerbitzu horien erabilera arduratsua sustatzea ere, pertsona bakoitzak momentu bakoitzean arreta onena lortzeko helburuarekin, kalitatea egoki batekin eta ahalik eta denbora gutxienean. Zerbitzu publikoen eraginkortasuna handiagotzea da bilatzen dena, eta, hala, profesionalen eta erabiltzaileen asebetetze-maila hobetzea.

Kanpainak hiritarrek eskura dauzkaten osasun-arretarako bost mailak desberdintzen ditu, gradualki ordenatuak osasun-egoeraren eta larritasunaren arabera. Hala, presentzialak ez diren arreta-fase gisa, baliabideen lehen maila bat planteatzen da, prebentziora eta autozaintzara bideratua, eta, bigarren fase bat, eskuragarri dauden online- eta telefono-arreten zerbitzuetarako. Hirugarren tokian daude osasun-zentroetatik eta lehen mailako arretarako kontsultategietatik egiten diren arreta presentzialak. Laugarren mailak ospitalez kanpoko larrialdi-zerbitzuei egiten die erreferentzia eta, azkenak, ospitaleetako larrialdiak hartzen ditu barne.


nuevagripe

Arazo desberdin baten aurrean irtenbideak ezin duela berbera izan jaso nahi du Osasun Departamentuak. ( irudia handitu )

"Behar konkretu bakoitzerako irtenbide hoberena" hautatzea sustatu nahi da, eta, horretarako, lehen mailako arretako sareko baliabideen erabilerara jotzea gomendatzen da, beti ere posible den heinean, ospitaleetako larrialdi-zerbitzuak kasu larrienetarako gordez.

Kanpainak, kasu honetan,informazio-liburuxken banaketa aurreikusten du ikastetxeen eta zentro soziokulturalen sarean, eta baita publizitatea komunikabide desberdinetan eta mezuak Osasun Departamentuko sare sozialetan (@snsalud_na Twitterreko kontua www.facebook.com/SaludNavarra Facebook kontua), beste sentsibilizazio-ekintza batzuen artean.

Kaleko bertako lehen inpaktu gisa, ekintza informatibo bat egingo da Iruñerrian dabiltzan 140 hiri-autobusetan; horretarako, txartel handi batzuk kokatuko dira bidaiariak eusteko dauden barretan (perching). Ekimen hau aurrera eramateko Iruñerriko Mankomunitateren elkarlana eduki da.

Bost arreta-maila

Momentu eta egoera bakoitzerako osasun-dispositiborik egokiena zein den hausnartzera gonbidatzeko asmoa du kanpainak. Bi pertsonaiak protagonizatutako bi eszenatan oinarritzen da, irudi-formatua erabiliz: osasuntsu dagoen paziente bat alde batetik, gripe-sintoma larriak izatera iristen dena, eta zabu batean jolasean ari den neskato bat bestetik, istripu bat izateko arrisku geroz eta gehiago duena. Bi pertsonaia horiek bizi dituzten aldaketek eskuragarri dauden osasun-arretarako bost mailak eskematikoki azaltzeko balioko dute, lehen pertsonaiak pairatzen dituen gripe-sintomen larritasunaren arabera edo zabuan jolasean ari den neskatoak jasan ditzakeen istripu-moten arabera.

Lehen mailak, non itxura osasuntsua daukaten pertsonaiak erakusten diren, prebentzio- eta autozaintza-mezu bat helarazteko balio du. "Zaintzea da osasun ona izateko lehen pausua" premisari jarraiki, www.consejosalud.navarra.es webgunearen erreferentzia eskaintzen da, bizi-estilo osasuntsuak sustatu eta arriskuak ekiditeko sortu dena. Esteka horretan autozaintzarako eta bizitzako garai desberdinetarako (haurtzaroa, nerabezaroa, gaztaroa, helduaroa eta hirugarren adina) prebentziorako informazio erabilgarria aurki daiteke, eta baita lan-esparruan edo osasun mentalari dagokionean osasuna zaintzeko argibideak ere, tabakoaren edo drogen kontsumoari aurrea hartzeko jarraibideez edo bizi-estilo osasuntsuak garatzeko aholkuez gain.

Bigarren maila batean, non gripearen eszenaren protagonista den pertsonaia lehen sintomak izaten hasten den eta non zabuan dagoen neskatoak erorketa arin bat jasaten duen, osasun-arreta jasotzeko osasun-zentro batera zertan joan behar ez dagoenaren ideia eman nahi da, posible baita sintoma horien larritasunari buruzko dudak argitu eta horiei aurre egiteko jarraibideak jasotzea Aholku Sanitariorako 948 290 290 / 848 427 888 telefono-zenbakien bitartez edo consejosalud@navarra.es helbide elektronikora idatzita. Erizaintza espezializatuko langileek ematen dute zerbitzu hori, astelehenetik ostiralera 14:30etatik 21:30etara arteko ordutegian osasunari buruzko kontsultei erantzuna emanez, eta 8:00etatik 22:00etaran asteburu eta jaiegunetan.

Baliabide hori indartzeko, hiritarrek www.salud.navarra.es webguneko ‘Nire gaixotasuna’ izenburua daraman atalean jasotzen den informazioa ere badute eskuragarri, zeinetan gaixotasun kronikoen eta prozesu akutuen (diabetesaren zaintza, gaixotasun kardiobaskularrak, arnasketa-gutxiegitasuna, alergiak edo asma, eta baita iragankorrak diren beste gaitz batzuk ere, gripea, hotzeria, eztarriko mina, intsektuen ziztadak, okadak eta beherakoak kasu, beste batzuen artean) autozaintzarako praktikei buruzko oharrak jasotzen diren.

Laugarren mailak osasun-zentroko ordutegiz kanpoko momentuari egiten dio erreferentzia, non sintomak larriagotu egiten diren eta non pertsonak bere osasun-zentroko ohiko ordutegiz kanpoko arreta behar duela uste duen. Kasu horretan, ospitalez kanpoko larrialdietarako sarea da aukerarik onena, Iruñean San Martin doktorea zentroan eta Ermitagañako, Arrotxapeko eta Burlatako zentroetan integratzen dena; Tafalla, Lizarra eta Tuterako kasuetan, udalerri horietako ospitalez kanpoko larrialdi-zentroetan ematen da.

Ospitaleetako larrialdiek osatzen dute eskura dauden baliabideen azken eta bosgarren maila. Gripea daukan pertsonaiak eta zabu batean jolasten ari dela erortzen den neskatoak egoera oso larri baten aurrean jotzen dute azken zerbitzu horretara, osasun-baliabide aurreratuak beharko dituztela uste izan dutelarik. Ospitaleetako larrialdiak benetan beharrezkoak diren kasuetarako gordetzearen garrantzia azpimarratu nahi du kanpainak puntu honetan. Behin gainontzeko aukera guztiak baztertu ondoren gomendatzen zaie pazienteei zerbitzu honetara jotzea.

Osasunbidea zerbitzuko arreta-ordutegiak

Osasun-sarea osatzen duten zentroetako ordutegiak gogoratu nahi ditugu, beroien erabilera egokia errazteko. Hala, lehen mailako zentroek 8:00etan hasi eta 15:30ak arte eskaintzen dute zerbitzua, goizeko pazienteentzako, eta 12:30etatik 20:00etara arratsaldeko kuporako.

Ospitalez kanpoko larrialdiei dagokienean, aurten, berrikuntza gisa, eta gripearen sasoian zehar, helduentzako zerbitzuak eskainiko ditu Iruñeko San Martin doktorea zentroak, astegunetan goizeko 10:00etan hasi eta hurrengo goizeko 8:00ak arte, eta 24 orduetan asteburu eta jaiegunetan; pediatriako larrialdien kasuan, 15:00etatik 20:00etara emango da zerbitzua astean zehar, eta 8:00etatik 20:00etara asteburu eta jaiegunetan.

Ermitagañako, Arrotxapeko eta Burlatako larrialdi-zerbitzuek, bere aldetik, 15:00etatik 20:00etara eskaintzen dute pertsona helduentzako arreta lanegunetan, eta 8:00etatik 20:00ak arte jaiegunetan. Tafalla, Lizarra eta Tuterako ospitalez kanpoko larrialdi-zentroek 15:00etatik hurrengo eguneko 8:00etara arte eskaintzen dute populazio helduarentzako arreta, eta ordutegi jarraituan asteburu eta jaiegunetan. 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa