(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako 14 ikastetxe publikok kalitateari sariak jaso dituzte Hezkuntza departamentuaren eskutik astelehena, 2017.eko abenduak 18


Maria Solana Hezkuntza kontseilariak azpimarratu du kalitate sare-kide direla sare publikoan ari diren ikastetxeen %53 eta etengabeko hobekuntza sustatzeko egiten duten ahalegina eskertu egin die


premios calidad educacion

Maria Solana sari banaketa ekitaldian. ( irudia handitu )

Hezkuntza kontseilari Maria Solanak eman ditu gaur, Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan, “Kalitatearekin konpromisoa”, “Kalitatezko Zentroa” eta “Zentroen Bikaintasuna” sariak; Nafarroako 14 ikastetxe publikok kudeaketaren kalitatean egindako urratsak aitortzeko sariak dira.

Hiru kategoria horietan saria jaso dute, hurrenez hurren: Haur eta Lehen Hezkuntzako San Babil ikastetxeak (Ablitas), Pitillas ikastetxeak, Francisco Arbeloak (Azagra), San Donatok (Etxarri-Aranatz) eta Julian Gayarrek-Erronkari DBH zentroak eta baita Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialak ere. “Kalitatezko Zentroa” aitortza jaso dute Haur eta Lehen Hezkuntzako Angel Martínez Baigorrik (Lodosa), Huertas Mayoresek (Tutera) eta San Miguelek (Doneztebe). Hirugarrenik, “Zentro Bikaina” saria jaso dute Haur eta Lehen Hezkuntzako Beriain ikastetxeak, Doña Blanca de Navarrak (Lerin), Erreniegak (Zizur Nagusia) nahiz Corellako Alhama eta Iruñeko Julio Caro Baroja institutuek.

Solana kontseilariak hezkuntza kalitatea saritzeko moduko ekitaldien garrantzia azpimarratu du “gizartea eraldatzeko ezinbesteko oinarri baita hezkuntza eta kasu honetan, gainera, kalitatea eta bikaintasuna saritzen dira”. Hezkuntza kontseilariak eskertu egin du “etengabeko hobekuntzan lanean ari diren pertsona eta zentro guztien parte hartzea, kudeaketa errazten duten baliabideen garapenarekiko eta geletan ikasketa modu berrien sustapenarekiko duten konpromisoa”.


premios calidad educacion

Ikastetxeetako ordezkariak Hezkuntza saileko arduradunekin. ( irudia handitu )

Hezkuntza departamentuak, Ebaluazioa eta Kalitatea Atalaren bitartez, kudeaketa sistema propioa garatzen ari da, SGCC 2013 Arauan jasota datorrena. Maria Solana kontseilariak ekitaldian adierazi duenez, Ebaluazioa eta Kalitatea Atalak IKT tresna berriak sortu ditu ikastetxeei kudeaketa lana errazteko eta emaitzak hobetu ditzaten.

KADINET sarea

Urte batzuk igaro dira Nafarroako hezkuntzaren kudeaketaren kalitatea hobetzeko sistemak sustatzen hasi zirela ikastetxe batzuetako zuzendaritza taldeak eta poliki-poliki ikastetxe gehiago joan dira gehitzen sistema horietara, Nafarroako gune geografiko, eskolatze maila eta hizkuntza eredu desberdinetako ikastetxe publikoak. Guztiak gehitu dira KADINET sarera, sare publikoan ari diren ikastetxeen %53, zehazki. Gaur egun diharduten 17 kalitate sareetan Nafarroako 125 ikastetxek parte hartzen dute. Horietako 21ek daukate “Kalitatearekin konpromisoa”, 11k “Kalitatezko Zentroa” eta 33k “Zentroen Bikaintasuna”. Gainera, 76 hezkuntza ikastetxe publikoek gainditu dituzte zerbitzu gutunak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa