(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Lau irrati-proposamenek eskuratu ahal izango dituzte lehiaketara ateratako Aurizko bi FM-lizentziak     asteartea, 2017.eko abenduak 19


Horietako bi Nafarroako ekimenak dira, eta beste biak Madrilgo eta Leongo operadoreek babesten dituzte


Lau irrati-proposamenek eskuratu ahal izango dituzte Nafarroako Gobernuak joan den udan lehiaketara atera zituen Auritzerako bi FM-lizentziak, Nafarroako Jauregian dauden Komunikazioko eta Erakundeekiko Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren instalazioetan lehiaketa horretako eskaintza teknikoak irekitzeko egin zen joan den asteleheneko ekitaldi publikoan aditzera eman zenez.

Proposamen horietako bi Foru Komunitatean bertan sortutako ekimenak dira. Bata gazteentzako irratsaio jeneralista baterako eskaera da, Iruñeko 948 Producciones SL merkataritza-sozietateak aurkeztua "Onda Joven Burguete" markapean; bestea, berriz, Ion Erviti Galarzak aurkeztu du, eta hura ere jeneralista da, informazio-zerbitzuetan ardaztua.

Beste bi irrati-ekimenak egoitza Nafarroatik kanpo duten irrati-operadoreek aurkeztu dituzte.

Horietako bat Asociación Cultural Radio Adventista Castilla y León elkartearena da; Leon probintziakoa da, eta kredo horri lotutako balioak telebistaz eta irratiz hedatzeko sortutako elkarteen federazio nazionaleko kide da. Tokiko bi irrati-etxe ditu Aragoin eta Katalunian, eta dozena bat tokiko telebista ditu Andaluzian.

Auritzerako laugarren irrati-proposamena Madrilgo Longondi SL merkataritza-sozietatearena da. Enpresa hori jeneralista eta elebiduna da, eta Foru Komunitaterako komunikazio-apustu global baten alde egiten du. Pixkanaka, tokiko telebista-operadore, ikus-entzunezkoen ekoizle, albiste-agentzia eta egunkari digital bihurtu nahi du.

Auritzerako bi irrati-lizentzia emateko lehiaketako balorazio-mahaiak hiru hilabeteko epea du (Aste Santura arte) proposamenak aztertzeko eta haiek ezarritako irizpideen arabera puntuatzeko: 70 puntu irrati-eskaintzarako (35 puntu ekoizpen propioko programaziorako, 5 puntu Nafarroari buruzko besteren programaziorako, 5 puntu gainerako programaziorako, 20 puntu bi eletan emateagatik, eta 5 puntu lizentzia ez eskualdatzeko edo alokatzeko konpromisoa hartzeagatik), 20 puntu ekonomia eta enplegua sortzeagatik, eta 10 puntu egokitzapen eta berrikuntza teknikoagatik. Ez dira aintzat hartuko irrati-eskaintzaren atalean gutxienez 45 puntura iristen ez diren proposamenak.

Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako Departamentuak 93.2 Mhz lizentzia emango dio balorazio-mahaiak puntuazio onena eman dion irrati-proposamenari, eta 97.9 Mhz lizentzia bigarren puntuazio onena lortu duenari.

Lizentziak eskuratzen dituzten biek sei hilabeteko epea izango dute, gehienez, beren irrati-jarduera hasteko —beste sei hilabetera luza daiteke arrazoi tekniko justifikatuak baldin badaude—.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa