(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Aurretiazko Borondateen Agiria edozein osasun-zentrotan tramitatu ahal izango da datorren abenduaren 21etik aurrera asteartea, 2017.eko abenduak 19


Gizarte Laneko profesionalak prestatu eta jarri dira zentro bakoitzean, "Bizi-testamentua" bezala ezagutzen den agiriaren inguruko aholkua eman eta berau formalizatzen laguntzeko


Transcripción textual del video

Datorren abenduaren 21etik aurrera, Nafarroako osasun-zentro guztietan tramitatu ahal izango da Aurretiazko Borondateen Agiria (ABA), arrunki "Bizi-testamentua" bezala ezagutzen dena, gero aurretiazko borondateen erregistroan inskriba dadin. Gaur bertan egin den prentsaurrekoan eman du horren berri Osasun Departamentuko zuzendari nagusia den Luis Gabilondok, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari den Lázaro Elizalderekin batera.

Datorren abenduaren 21etik aurrera, Nafarroako osasun-zentro guztietan tramitatu ahal izango da Aurretiazko Borondateen Agiria (ABA), arrunki "Bizi-testamentua" bezala ezagutzen dena, gero aurretiazko borondateen erregistroan inskriba dadin. Gaur bertan egin den prentsaurrekoan eman du horren berri Osasun Departamentuko zuzendari nagusia den Luis Gabilondok, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari den Lázaro Elizalderekin batera.

Aurretiazko Borondeak

Luis Gabilondo, Osasun Departamentuko zuzendari nagusia eta Lázaro Elizalde, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendaria. ( irudia handitu )

Datorren abenduaren 21etik aurrera, Nafarroako osasun-zentro guztietan tramitatu ahal izango da Aurretiazko Borondateen Agiria (ABA), arrunki "Bizi-testamentua" bezala ezagutzen dena, gero aurretiazko borondateen erregistroan inskriba dadin. Gaur bertan egin den prentsaurrekoan eman du horren berri Osasun Departamentuko zuzendari nagusia den Luis Gabilondok, Osasun arloko Herritartasunaren, Aseguramenduaren eta Bermeen Zerbitzuko zuzendari den Lázaro Elizalderekin batera.

Azaldu dutenez, eta nahiz eta ia hamabost urte iragan diren Aurretiazko Borondateen Agiria martxan jarri zenetik, ez da oso ezaguna oraindik, pazienteentzat ez da oso eskuragarria suertatzen eta profesionalentzat ere ez dago batere ikusgai, askotan Aurretiazko Borondateen berariazko erregistroa kontsultatu behar izaten dutelarik.

Hori dela eta, prozedura berri bat garatu du Osasun Departamentuak, legez onartua dagoen eskubide hori gauzatzeko pertsonen eskuragarritasuna eta autonomia bideratzen saiatzen dena, eta, hala, aurkeztutako agiri-kopurua handiagotzeko bidea ematen duena, Osasun Sistema Publikoko Arreta Sanitariorako Humanizazio Estrategian planteatzen den bezala.

Aurretiazko Borondateen Agiriak pertsonek etorkizuneko momentuekiko dauzkaten aurreikuspenak islatzen ditu, non aurreikusten duten, osasun-arretari dagokionean, gutxitu egin daitekeela etorkizun horretan erabakiak hartzeko izan dezaketen gaitasuna. Horretarako, eta beren borondatearen jardunean, beren sinesmen, balio edo erabakien kontra joan daitezkeen arreta-neurri jakin batzuk hartu edo hartzeari uzteko nahia idatziz jasotzen dute pertsonek.

ABA erregistroan inskribatzeko aukera, 2003an sortu zena (140/2003 Foru Dekretua), doako zerbitzua da, eta, gaur arte, hiru bitartekoren bitartez egin zitekeen: agiria notarioaren aurrean sinatuta, Erregistro Orokorrera joanda, erabakiaren borondatea baieztatuko zuten beste hiru testigurekin batera, eta, azkenik, Osasun Departamentuko Herritartasun-zerbitzura joanda, testigurik gabe kasu horretan, tramiteak arintzeko aukera emanez.    

Aurkezpena osasun-zentroetatik

Hemendik aurrera, gainera, osasun-zentro guztietan tramitatu ahal izango da erregistrorako inskripzioa. Pertsona orok jaso ahal izango du aholkularitza eta aurkeztu ahal izango du agiria, bere auzo edo herriko osasun-zentroan.

Horretarako, erreferentzia-lana egingo dute Gizarte Laneko profesionalek zentro bakoitzean, eta aurretiazko hitzordua eskatuta, beharrezko aholkularitza eta ABAren aurkezpena formalizatzeko laguntza jasoko dute interesdunek.

Agiria aurkezten duenari aurkezpen horren ziurtagiria emango zaio eta, horren ondoren, erregistroan onartua izan dela jakinarazten dion ohar bat jasoko du egileak.

Prozedura berri hau martxan jartzeko osasun-zentroetako Gizarte Laneko langile guztiek jaso dute aurretiazko prestakuntza espezifikoa, eta behar bezala izendatu dira ABA aurkezteko, eskaera egiten duen pertsonaren ordezkaritzan.

Momentu horretatik aurrera, zentroko historia klinikoan agertuko da pertsona horrek ABA aurkeztu duela eta, pixkanaka, ospitale-historia klinikoan ere agertuko da.

5.333 pertsonek erregistratu dituzte jada beren aurretiazko borondateak

Gaur arte, 5.333 pertsona izan dira Aurretiazko Borondateen Agiria ofizialki erregistratu duten pertsonak; horietatik 3.418 emakumeak dira, eta 1.915 gizonak. Bere borondatea jasota uzten duen gizon bakoitzeko bi emakumek egiten dute gauza bera. Badirudi emakumeek tradizionalki izandako zaindari-paperari lotua dagoela desberdintasun hori; izan ere, arrazoi hori dela bide, eta norberaren egoerak aukerarik uzten ez duenean, pertsona bakoitzak aurretiaz bere arreta eta tratamendu terapeutikoak aukeratzeko beharraren eta eskubidearen inguruko kontzientzia gehiago daukate emakumeek.

Adinaren arabera, 66 eta 75 urteen artekoak dira ABA gehien aurkeztu dituztenak, 1.585 hain zuzen ere; ondoren, 56 eta 65 urte artekoak izan dira, 1.454 agirirekin.

ABA erregistroan inskribatzeko beharrezkoak diren tramiteen mailakako sinplifikazioak, bereziki 2010etik aurrera eman denak (testigurik behar ez izateko baldintza ezarri zenean), erregistroen mailaz mailako hazkundea ekarri du; izan ere, ordura arte batez beste 190 agiri entregatzen baziren urteko, 500 agiritara igo zen 2014 eta 2015ean, eta 1.000 agiritara azken bi urteetan.    

Argibide ohikoenak

Borondateen adierazpena errazteko, agiri bat eskaintzen du Osasun departamentuak, non bizi-kalitate egokia izateko nahitaezkotzat jotzen diren irizpideak jasotzen diren, eta non egoera mediko jakin batzuen aurrean irizpide horiek errespetatzeko nahia ere adierazten den, kasu bakoitzean jaso nahi den osasun-arretarekin batera.

Bizi-kalitatearen inguruko irizpideei dagokienean, honakoak aipatzen dira: beste pertsona batzuekin komunikatu eta harremanak izateko aukera, min fisiko edo psikiko garrantzitsua ez pairatzea eta eguneroko bizitzako ohiko jarduerak gauzatzeko autonomia izatea. Gutxieneko horiek betetzen ez badira, bizitza gehiagoan ez luzatzeko borondatea adierazteko bidea ematen du agiriak.

Hauek dira aurreko paragrafoan adierazitako printzipioak errespetatu behar diren egoera medikoetako batzuen adibideak: fase terminalean dauden gaixotasun atzeraezinak, hiltzeko pronostikoa daukan gaixotasun baten egoera aitzinatua, egoera begetatibo kronikoak edo dementzia-egoera larriak. Honakoak dira osasun-taldeak bete beharreko argibideen idazketa posibleak:

· Bizitza alperrik ez luzatzea modu artifizialean, bizi-euskarrirako tekniken bitartez (aireztatze mekanikoa, dialisia, bihotz eta birikietako erreanimazioa, zain barneko fluidoak, farmakoak edo elikatze artifiziala).

· Gaixotasunak eragiten duen ondoeza, sufrimendu psikikoa eta min fisikoa ahalik eta gehien arintzeko beharrezko farmakoak jasotzea.

· Heriotza duin bat lortzeko beharrezko arreta jasotzea, hartutako erabakiei kalterik egin gabe.

· Eraginkortasunik erakusten ez duten edo bizitza luzatzeko balio ez duten tratamendu osagarririk edo egiaztatu gabeko terapiarik ez jasotzea.

Hau da gehien erabili ohi den eredua, nahiz eta pertsona bakoitzak bere agiri propioa idatz dezakeen edo beste aipamen batzuk gehi ditzakeen. Dena dela ere, eta beti ere araudiaren arabera, ez dira aintzat hartuko honako kasu hauek: ordenamendu juridikoaren aurka doazenak, praktika kliniko egokiaren aurka doazenak, eskuragarri dagoen ebidentzia zientifiko hobearen aurka doazenak edo pertsonak berak borondatea adierazitako momentuan aurreikusi dituenekin bat ez datozenak.

Dokumentuaren aurkezpenarekin batera, eta modu hautazkoan, ordezkari bat izendatu ahal izango da, osasun-taldearen balizko hizketakide gisa jardun dezan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa