(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hitzarmen bat sinatu dute hiriko liburutegi publikoen kudeaketarako

asteazkena, 2017.eko abenduak 20


Hitzarmenak lehen aldiz jasotzen ditu Iruñeko Udalera destinatutako laguntzarako langileak, eta bi administrazioen arteko elkarlana sendotzen du, kudeaketa partekatuko eredu baterako


Nafarroako Liburutegi Nagusia

Gaur sinatu dute Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak hiriko liburutegi publikoen kudeaketarako bi administrazioen arteko elkarlan-esparrua definitzen duen hitzarmena, Iruñeko liburutegi publikoen eredua sendotzeko bidea ematen duena.

Hitzarmenak Txantrea, Etxabakoitz, Iturrama, Mendillorri, Milagrosa, San Frantzisko, Sanduzelai, San Pedro eta Yamaguchiko liburutegiak hartzen ditu barne Iruñan, denak ala denak Nafarroako Liburutegi Publikoen sarean integraturik daudenak, eta horietako eraikin, instalazio, langile eta zerbitzuen partekatutako kudeaketarako eredua suposatzen du hitzarmenak.

Hitzarmen honen bitartez, lehen aldiz bidaliko ditu Iruñeko Udalak laguntzarako langileak liburutegietara, zeinen kudeaketako ardura maximoak Nafarroako Gobernuarena izaten jarraituko duen, kudeaketa hori bere gain hartuta, estatuan bakarra den liburutegi-sistema ezarriz.

Gaur sinatu den hitzarmenak Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak 2004ean hiriko liburutegi publikoetarako sinatu zuten hitzarmena ordezkatuko du, 13 urtetan indarrean egon dena. Urte horietan bilakaera jasan du Iruñeko liburutegien eta kulturaren errealitateak.

Halaber, bi administrazioek iragan urtarrilean San Frantzisko Liburutegirako erdietsitako akordioa ere ordezkatzen du. Aipatu liburutegi horren kasuan, kudeaketari egonkortasuna emateko aukera ematen du hitzarmenak, 2011an sortu zen egoera zuzenduz. Izan ere, lehenengo esternalizatu egin zen zerbitzua, eta, ondoren, 2015ean, berreskuratu egin zen haren kudeaketa publikoa, behin-behinean.

Nafarroako Gobernuak bi liburuzain jarri ditu San Frantzisko Liburutegian, eta, Iruñeko Udalaren aldetik, arratsaldeko eta goizeko txandak beteko dituzten bi pertsona bermatu dira hasiera batean. Laguntzarako langile-kopuru hori handiagotu egingo da hitzarmena indarrean dagoen bitartean, Iruñeko Udaleko aurrekontu-baliabideek bide ematen duten artean.

Hitzarmenak ezartzen duenez, beharrezko liburuzain teknikoak jarriko ditu Nafarroako Gobernuak liburutegietan –21 profesional dira hitzarmena sinatu den momentuan-, instalazio eta zerbitzuen funtzionamendu eta kudeaketa egokia bermatzeko, eta, Iruñeko Udalak, zerbitzu horren hobekuntzan kolaboratzeko ardura hartzen du bere gain, laguntzarako langileak jarriz.

Nafarroako Gobernuak bere gain hartzen du liburutegietan arreta teknikoa ematearen ardura, eta baita Iruñeko liburutegi publikoetan langileak jartzearena ere, liburutegi horiek zein administraziotara adskribatuta dauden kontuan hartu gabe. Gainera, arreta teknikoa eta prestakuntza ere emango ditu, lanpostua gauzatzeko hartu beharreko ardura eta funtzioekin bat etorrita. Iruñeko Udalak, bere aldetik, Liburutegien Zerbitzuak edo bere helburu eta xedeekin bat datorren beste edozein erakundek antolatutako prestakuntzarako jardunaldietan parte hartzeko bidea emango die bere langileei.

Bai Nafarroako Gobernuak eta bai Iruñeko Udalak beren gain hartzen dute funts bibliografikoetara eta Iruñeko liburutegietako jardueretara bideratutako inbertsioak handiagotzearen ardura.

Liburutegi horien eraikinak Iruñeko Udalaren jabetzakoak dira, eta liburutegi publikoen erabilera esklusiborako uzten dira doako izaerarekin; gainera, Iruñeko Udalarena da lokaletako eta instalazioetako mantentze- eta kontserbazio-lanen ardura. Nafarroako Gobernuak, bere aldetik, bere gain hartzen du instalazio informatikoak, Interneteko linea eta liburutegietako kudeaketa informatikorako programaren beharrezko lizentziak ematearen ardura, eta bai ere Interneteko kontsultarako beharrezkoak diren erabilera publikoko ekipoak ematearen ardura.

Halaber, liburutegien kanpoaldea seinaleztatzera konprometitzen da Nafarroako Gobernua, Nafarroako Liburutegi Sareko irudi korporatiboarekin bat etorriz eta bi administrazioei aipamena egingo dien errotulazioa jarrita.

Iruñeko liburutegiek 54.000 pertsona inguru dauzkate inskribaturik, helduak gehienak (%85a gutxi-gorabehera), eta haurrak gainontzekoak (%15a). 250.000 dokumentu baino gehiagoko funts dokumentala daukate, liburuak gehienak (210.000 baino gehiago), ikus-entzunezko DVDak edo bideoak ondoren (25.000 inguru) eta, azkenik, elektronikoak, CDak edo DVD-romak (8.000 kasik). Funts hori areagotuz doa urtez urte. Ia 200.000 mailegu egiten dira osotara liburutegi guztietan, eta 560.000 inguru dira gerturatzen diren bisitariak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa