(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Trafiko-kanpaina integrala, Gabonetan bide-segurtasuna zaintzeko osteguna, 2017.eko abenduak 21


Abenduaren 21etik urtarrilaren 7ra, Foru Poliziak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak kontrolak egingo dituzte Nafarroako errepide-sarean


Gaurtik 2018ko urtarrilaren 7ra arte, Foru Poliziak, Guardia Zibilak eta Udaltzaingoak trafiko-kanpaina integralean hartuko dute parte, Nafarroako errepideetan gorabeherak murrizteko.

Kanpainan zehar, abiadura-, alkoholemia- eta droga-kontrolak, segurtasun-uhalaren eta haurrak lotzeko sistemaren kontrolak eta gidatzean izaten diren distrazioen kontrolak egingo dira.

Datozen egunetan joan-etorri gehiago egingo direnez, Trafikoko Zuzendaritza Nagusiaren (DGT) jarraibideei jarraikiz, trafiko-kanpaina berri bat jarri da gaur martxan.

Nafarroako errepide-sarean ibiliko diren gidariek Foru Poliziaren, Guardia Zibilaren eta Udaltzaingoaren kontrolekin egingo dute topo. Kanpaina integral honetan, gidatzean egiten diren mota guztietako arau-hausteak kontrolatuko dira. 

 

Abiadura

Trafiko-kanpaina integralaren arduradunek gogorarazi dutenez, errepidean gertatzen diren istripu hilgarrien % 29an, abiadura izaten da faktore errepikatuenetako bat; beraz, gogorarazi dute abiadura egokian joanez gero trafiko-istripuetako heriotzen ia laurdena saihestu daitekeela.

Alkohola eta drogak

Alkoholaren eraginpean gidatzeari dagokionez, nabarmendu dute ezen, alkoholemia-tasa legez baimendutakoaren barruan badago ere, trafiko-istripua izateko arriskua handitu egin daitekeela; beraz, tasa seguru bakarra % 0,0 da.

Segurtasun-uhala

Azaroan egin zen trafiko-kanpainan, ikusi zen gidarien % 98k baino gehiagok behar bezala erabiltzen dituela segurtasun-uhala eta haurrak lotzeko sistemak.

Hala eta guztiz ere, poliziek behin eta berriz esaten dute uhala bizi-asegurua dela, eta, horrenbestez, gogorarazi dute ez dela hartaz ahaztu behar, eta beti eraman behar dela lotuta, bai errepidean, bai hirian.

 

Distrazioak

Gidatzean, distrazioa gertatzen da autoaren barruko edo kanpoko gertaera, jarduera, objektu edo pertsonaren batek gidariaren arreta bereganatu eta gidatzeko zereginetik desbideratzen duenean.

Distrazio-kausa ohikoenetakoak dira mugikorra erabiltzea, gidatzean erretzea, eta nabigazio-sistemak edo GPSa behar ez bezala erabiltzea. Gidatzean mugikorra erabiltzen bada, laukoiztu egiten da istripua izateko arriskua; erretzen bada, 1,5 bider handitzen da arrisku hori; eta, gidatzean GPSa programatzen bada, sistema horiek laguntza izatetik arrisku argia izatera pasatzen dira. Segurtasunez zirkulatzeko, gidatzeko zereginean jarri behar da arreta osoa.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa