(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Zuzendaritza Nagusiak XX. mendeko bigarren erdiko Nafarroako zinematografoen inguruko lan bat editatu du

osteguna, 2017.eko abenduak 21


2016an Nafarroako Administrazioaren Artxiboak sustatutako Zinema Aretoa, Nafarroako zinematografoak (1940 - 1990) proiektuaren emaitza da lana


Liburuaren azala ( irudia handitu )

Kultura Zuzendaritza Nagusiak Los cines de Navarra, 1940-1990 liburua editatu eta gaur goizean aurkeztu du,  Zinema Aretoa, Nafarroako zinematografoak (1940 - 1990) proiektuaren emaitza gisa. 2016an sustatu zuen proiektua Nafarroako Administrazioaren Artxiboak, kultura-jarduera horren historia berritzeko helburuarekin, bere momentuan erabilera horretara bideratzen ziren eraikinen desagertze azkarra zela eta ahaztuak izateko arriskuan zeudelako.

Artxiboak gaiari buruzko dokumentu-bilduma garrantzitsua zeukan bere esku, balioan jartzearekin batera Nafarroako Gobernuko beste unitate batzuetako materialekin handiagotu nahi zuena. Horretarako, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko, Liburutegien Zerbitzuko, Nafarroako Filmotekako, Herri Lan Zuzendaritza Nagusiko Kartografia Zerbitzuko eta Kultura Zuzendaritza Nagusiko Argitalpen-saileko dokumentuak bildu dira. Gainera, gaiari lotutako dokumentu eta oroitzapenak gordetzen zituzten pertsona guztien elkarlana eskatu zen, eta argazkiak, kartelak, sarrerak, kartak, mapak, esku-programak, prentsa-zatiak, kromoak, karteldegiak eta bestelako material grafikoak jaso ziren jada itxita dauden eta ahaztuak izateko arriskua duten herri eta hirietako zinema-aretoetatik. Material horiek bikain ilustratzen dituzte garai haiek, non zinema herri-jarduera garrantzitsua zen. Horiei esker jaso ahal izan da proiektu honen eduki ikonografikoaren parte handiena.

Liburu honen 700 ale inprimatu dira, 432 orrialde dauzkana eta 20 euroko prezioan salduko dena. Liburuaren aurkezpena dela bide, erakusketa txiki bat jarri da Nafarroako Errege Artxibo Nagusian, urtarrilaren amaierara arte publikoari irekita egongo dena.

Liburuaren edukia

Montxo Armendarizen «Aquellos maravillosos cines» hitzaurreak irekitzen du liburua, eta horren ondoren dator Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboak sustatutako proiektuari buruzko sarrera bat, Susana Herreros, Elena López eta Mª Teresa Solak sinatzen dutena.

Horren ondoren, lokalen arkitekturari buruzko kapitulu bat garatzen da, Javier Torrens-een eskutik. Administrazioaren Artxiboan gordetako eraikitze-proiektuei buruzko dokumentazio ugariak Nafarroako zinema-aretoetako eraikuntza-gustuen bilakaera marrazteko bidea eman du; gerraondoan sortutako toki askoko eta barrualde handioseko haietatik hasita, "auzoetako zinema-areto" xumeetatik pasa (Erriberri, Gelbentzu, Aitor) eta zinema-areto parrokialetara iritsi arte. 60ko hamarkadan irekita zeuden 20 areto irekien artean erdia baino gehiago ziren areto parrokial horiek. Gainera, ez dira multizineak ahaztu behar, zeinak gerora aretoen tamaina txikituz eskaintza handiagotuko zuten, 70eko hamarkadan telebistak eragingo zuen lehia biziari estrategia komertzial batekin erantzuteko asmoz.

Beste bi kapitulu daude segidan: Cristina Leza eta Francisco Benavent-ek landutako «La programación cinematográfica» batetik, 50eko hamarkadan Haizeak eraman zuena (Lo que el viento se llevó gazteleraz) bezalako filmen iritsiera nabarmentzen duena, estreinatu eta hamarkada bat beranduago. Elizak egiten zuen jardueraren kudeaketa, publikoak zehazteko klasifikazio moral zorrotz bat ezarriz, eta baita Zentsura Batzordeak ere (1945-1977), zeinak filma aretoetara iritsi edo ez erabakitzen zuen, eta nola iristen zen ere bai, "beharrezko" mozketak inposatuz. Gehienbat familiei zuzenduta zegoen programazio haren artean, Hollywood-eko urrezko ureetako izenburuak alde batera utzita, film espainiarrak, frantsesak eta italiarrak ere igaro ziren Nafarroako pantailetatik.

Alberto Cañadak sinatzen duen «Evolución técnica y empresarial» kapitulua doa ondoren, non zinematografia-tekniken bilakaera aurkezten den, exijentziaz betea; ikatz-linternetan oinarritutako lehen proiektoreak, zeinen manipulazioa arriskutsua suertatzen zen eta txartel profesionala behar zen horiek maneiatzeko, kabina-buru, operadore eta laguntzaile batekin batera; xenon-lanparen eta cinemaScope-aren iritsiera; eta, azkenik, soinuaren bilakaera, biltze-sentsazioa ematen duena, 4 kanal eta soinuen banda desberdinen bitartez (elkarrizketak, efektuak, musika...). Bilakaera teknikoarekin batera, enpresa-transformazioa ere aztertzen da, kasu askotan eraikinen jabeak izan diren tokiko ekintzaileen bidetik eman dena, herritarrei entretenimendua eskaintzeko asmoz.

Liburuaren atal nagusia katalogoa bera da, 169 zinema-aretori buruzko informazioa jasotzen duena. Lokalak herriaren arabera daude ordenatuak eta establezimendu bakoitzak orrialde bikoitza dauka, non datu hauek jasotzen diren: lokalaren helbidea, titularra edo jabea, proiekzio-aretoaren edukiera, erabilitako proiektorea eta irekiera- eta itxiera-datak, edo Artxiboan informazioa jasotzen hasi zeneko datak. Zinema-areto bakoitza, gainera, Artxiboko dokumentazioarekin, lokaleko argazkiekin, kartelekin, esku-programekin, sarrerekin eta bestelako materialarekin ilustratu da.


Liburuak, horrez gain, beste areto "ez ofizial" batzuen inguruko informazioa ere ematen du, errealitatea osatzeko erabilgarri izan direnak. Izan ziren, hain zuzen, beste proiekzio-lokal batzuk ere, ikastetxeak, parrokiak, kafetegiak, kasinoak, bainuetxeak, langile-erakundeak edo jolas-zentroak esaterako, enpresa-inskripziorako izapideak formalizatu ez zituztenak. Ondorioz, dokumentazio hori ez da Administrazioaren Artxibora iritsi, eta ez da katalogo honetan jasotzen. 16 mm-tan proiektatzen zuten parrokietako zinema-aretoen kasuan, parrokia-aretoetara proiekzio-zintak bidaltzearen ardura zeukan Elkartze Diozesiarrak (1956-1996) osatu ditu zenbait testigantza.

Azkenik, 1940-1990 urteetan zinearen inguruan antolatutako ekitaldietako kartelen aukeraketa txiki bat ere jasotzen du liburuak, jatorria Nafarroako Liburutegian, Lege Gordailuan, Foru Komunitateko Administrazioaren Artxiboan eta Nafarroako Filmotekan dutenak.

Emaitza kolorez betetako liburu bat da, eta baita testigantzaz jositakoa ere, non munduari begiratzeko leiho handi bakarra zinema zen garai bateko kultura zinematografikoaren berri jasotzen den.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa