(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak eta Baztango Udalak Europako H2OGurea proiektuko uholdeen aurkako neurriak aurkeztu dituzte Elizondon osteguna, 2017.eko abenduak 21


Nabarmendu dute udal eskumeneko larrialdi-plana denbora errealeko datuekin eguneratuko dela, eta herritarrei abisua emateko sistema bat ezarriko dela


2014an Elizondon izan zen uholdearen irudia.

Gaur arratsaldean, Nafarroako Gobernuak eta Baztango Udalak uholdeen aurkako neurriak aurkeztuko dituzte Elizondon. Neurri horiek Europako H2OGurea "Mugaz gaindiko arroen kudeaketa integratua" proiektutik atera dira, eta, haien artean, aipagarriak dira udal eskumeneko larrialdi-plana denbora errealeko datuekin eguneratzea eta herritarrei abisuzko SMSak bidaltzeko sistema bat ezartzea (Lamia).

Saioa 19:00etan hasiko da Udaletxeko ekitaldi-aretoan, eta, haren irekieran, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusi Eva Garcíak eta Baztango alkate Joseba Otondok hartuko dute parte. Arratsaldean zehar, parte hartuko dute Foru Gobernuko teknikariek, GAN-NIK enpresa publikoko teknikariek, Udaleko teknikariek eta Tesicnor SL enpresa nafarreko teknikariek —enpresa horrek diseinatu du SMS-abisuen sistema—. H2OGurea proiektuaren ezaugarriak, Bidasoako uholde-arriskuaren kudeaketa-plana eta uholde-arriskuari aurre egiteko Baztango Udalaren larrialdi-plana azalduko dituzte.

Uholde Arrisku Potentzial Esanguratsudun Areetako bat da Elizondo —Uholde Direktiba ezarri zenean zedarritu ziren area horiek—.

Planteatu diren neurriak Kantauri Ekialdeko Mugape Hidrografikoaren Espainiako zatiko Uholde Arriskuaren Kudeaketa Planean daude (2015-2021), bai eta Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Foru Komunitatearen Larrialdi Plan Berezian ere.

2013an, "Baztan ibaiak gainezka eginez gero Baztango Udalaren Ekintza Plana" onartu zuen Baztango Udalak. Udal eskumeneko plan hori ibaiaren mailaren eta plubiometriaren araberako abisuetan egituratzen da, eta larrialdi-fase bakoitza sekuentzialki aktibatzea proposatzen du: 0. egoera (aurrelarrialdia), 1. egoera (1. mailako larrialdia), 2. egoera (2. mailako larrialdia) eta 3. egoera (3. mailako larrialdia). Larrialdi-fase bakoitzerako, Udalak zer neurri hartu behar dituen ezartzen du Planak, eta aholkuak ematen dizkie herritarrei. 2017an, eguneratu egin da Plan hori, Auza mendian (Iñarbegi) dagoen estazio berriak ematen dituen datuak eta 2015ean eraikitako Erratzuko ur-emaria neurtzeko estazioaren emari-datua bildu baitira.

Oraingoan, lehen aldiz, Nafarroako Gobernuak, GAN-NIKen bitartez, aplikazio bat garatzea eta ezartzea ere finantzatu du. Aplikazio horrek, batetik, uholde-gertaerak kudeatzea errazten dio Udalari, eta, zer larrialdi-mailatan dagoen, horren arabera zer neurri hartu behar dituen adierazten dio; eta, bestetik, abisuzko SMS-mezuak bidaltzen dizkie "Lamia" sistemaren bidez alta eman duten herritarrei.

Prestaketa-neurri horiek babes-neurrien osagarri dira —horiek ere aurkeztu ditu Gobernuak—: Menditurri kalean (Giltxaurdi meandroaren parean) dagoen hormari garaiera handiagoa ematea, urak ez dezan auzoa hartu eskuinaldetik gainezka egiteagatik, eta Jaime Urrutia kaleko merkatariei eta herritarrei beren burua babesteko barrerak ematea.

Aurrerago, zenbait barrera desmuntagarri emango dira, norberaren burua babesteko sistema gisa, uholde-kasuetan urak sarrien hartzen dituen atari eta saltokietako zirrikituetan jartzeko. Konporta horiek luzagarriak dira, eta establezimenduetako eta atarietako zirrikituak eta ateak estaliko dituzte; erraz eta azkar instala eta desmunta daitezke, eta maneiagarriak eta erraz gordetzeko modukoak dira, jabeek azkar muntatu behar izango baitituzte.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa